Azaroak 15 “Idazle Presoaren Nazioarteko Eguna” Donostian

2012, 9 azaroa

1980. urtean izendatu zuen Nazioarteko PEN Klubak azaroaren 15a Idazle Presoen Nazioarteko Eguna, eta harrezkero, azaroaren 15ean urtero egin dituzte mundu osoan ekitaldiak idazle preso eta jazarrien eskubideak aldarrikatu eta defenditzeko.

Euskal Pen Klubak eta Ataramiñek elkarlanean antolaltutako bi ekitaldi egingo dira azaroaren 15ean Donostian:

> 18:00-19:00 Boulevardean. LETRAK GILTZAPETIK. Gaur egun preso dauden idazleen lanak eta kartzelan nahiz erbestean idatzitako testuen irakurraldi kolektiboa.
> 19:30 Udal Liburutegiko sotoan. Mahai-inguru solasaldia. Euskal Pren Klubeko lehendakari Laura Mintegi, EGIN eunkariko ordezkari Fermin Munarriz eta Ataramiñeko ordezkari Mitxel Sarasketarekin. Moderadorea, Urtzi Urtizberea izango da.

Idazteagatik espetxean

Idazle presoen kontuez arduratzeko batzordea du Nazioarteko PEN Klubak (Writers in Prison Committee). Idazle Presoen Nazioarteko Egunari begira, bost kasu hautatzen ditu urtero Nazioarteko PEN Klubak, kasu horien berri ahalik eta modurik sakonenean eman eta zabaltzeko. 2012an Shiva Nazar Ahari (Iran), Ericson Acosta (Filipinak), Regina Martinez (Mexiko), Muharrem Erbey (Turkia) eta Eskinder Nega (Etiopia) nabarmendu ditu.

Euskal Herrian EGIN egunkariko sortzaile, kontseilari eta kazetari presoak ere ekarri nahi ditugu gogora: Jose Luis Elkoro (etxean preso), Patxo Murga, Isidro Murga, Pablo Gorostiaga, Jexusmari Zalakain, Karlos Trenor, Xabier Salutregi, Teresa Toda, Manuel Intxauspe eta Xabier Alegria eta beraiekin batera, EGIN egunkaria eta horren itxieran prozesatu eta zigortutako guztiak.

Euskal Herrian bezala beste hainbat lekutan ere egingo dira Idazle Presoen egoera salatzeko ekitaldiak nazioartean.

> Idazle espetxeratuen nazioarteko egunak bere oihartzuna izango du lehen aldiz Donostian gara.net
> Donostia aukeratu dute idazle espetxeratuen eguna ospatzeko naiz.info
> Etzi nazioarteko idazle espetxeratuen aldeko eguna ospatuko da Donostian berria.info
> Idazle Espetxeratuen Nazioarteko Eguna gogoratuko da donostian datorren ostegunean ekintza sinboliko baten bidez donostia.org

Share

Iruzkinak