{"id":1507,"date":"2013-02-26T13:36:47","date_gmt":"2013-02-26T12:36:47","guid":{"rendered":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=1507"},"modified":"2016-04-05T11:11:29","modified_gmt":"2016-04-05T09:11:29","slug":"segoviako-ihesa-liburu-bi-eta-film-bat","status":"publish","type":"post","link":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=1507","title":{"rendered":"Segoviako ihesa: liburu bi eta film bat"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/farm3.static.flickr.com\/2573\/4246272748_1a7f7d6a8f_b.jpg\"><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm3.static.flickr.com\/2573\/4246272748_1a7f7d6a8f_b.jpg\" width=\"215\" \/><\/a> <\/p>\n<p><strong><a href=\"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=2875\">PRISION DE SEGOVIA. El por qu\u00e9, el c\u00f3mo y el despu\u00e9s de un tunel que se hundi\u00f3<\/a><\/strong><br \/>\nJulen Agirre<br \/>\nEditions Mugalde. Hendaia, 1976<\/p>\n<p>1975eko uztailean preso batzuk zulo batetik kaleraino atera ziren Segoviako espetxean. Zuloan kanpoko ETAko komandoko kideekin elkartu ziren. Ihesaldi masibo baten azken prestaketak ziren. Baina uztailaren 30ean komandoko hainbat kide atxilotuko zituen poliziak Madrilen. Harrapatutako dokumentazioari jarraiki eta egun batzuetako miaketa intentsiboen ondoren, abuztuaren 2an aurkitu zuten zuloa.  <\/p>\n<p>Segoviako espetxean gelditu ziren ETAko presoek idatzi zuten liburua (hainbat lekutan egilea <strong>Eva Forest<\/strong> izan zela aipatzen da, ziurrenik berak idatzitako <strong>&#8220;Operaci\u00f3n Ogro&#8221;<\/strong> ere Julen Agirreren izenpean argitaratu zelako). <a href=\"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=2866\">Angel Amigok &#8220;Operaci\u00f3n Poncho&#8221; liburuan<\/a> argitu zuen egileen nortasuna.<\/p>\n<blockquote><p><strong>Los presos escriben un libro<\/strong><\/p>\n<p><em>(&#8230;) La oficina de makos pidi\u00f3 a sus militantes de Segovia que elaborasen r\u00e1pidamente un trabajo sobre la fuga. Los que estaban fuera de celdas decidieron que un primer borrador lo elaborase &#8220;Intxixu&#8221; (Bixente Serrano Izko) y fuera supervisado por los dem\u00e1s. El problema que se creaba al estar &#8220;Intxixu&#8221; y la mayor\u00ed\u00ada en celdas, fue el de la circulaci\u00f3n de textos y cr\u00ed\u00adticas escritas. Se solucion\u00f3 con los repartos de comidas. (&#8230;) Luego, una vez en el patio, como se sal\u00ed\u00ada por grupos una hora diaria, se volv\u00ed\u00adan a intercambiar los textos. As\u00ed\u00ad se hizo con varias entregas. El libro se elabor\u00f3 como si hubiese estado escrito desde fuera con los informes enviados por los presos. Se a\u00f1adi\u00f3 un anexo en el que se explicaba la situaci\u00f3n en que hab\u00eda quedado la c\u00e1rcel tras la ca\u00ed\u00adda y huelga de hambre y numerosos croquis y dibujos. (&#8230;) Poco despu\u00e9s, estos materiales eran ordenados y trabajados bajo el pseud\u00f3nimo de Julen Agirre, y saldr\u00edan como libro en enero del 76.<\/em><\/p>\n<p>Angel Amigo, &#8220;Operaci\u00f3n Poncho. Las fugas de Segovia&#8221;, Hordago, Donostia, 1978. 112-115 orr.<\/p><\/blockquote>\n<p><a href=\"http:\/\/farm3.static.flickr.com\/2726\/4246261170_5b7b7d325f_b.jpg\"><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm3.static.flickr.com\/2726\/4246261170_5b7b7d325f_b.jpg\" width=\"215\" \/><\/a><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=2866\"><strong>Operaci\u00f3n Poncho. Las fugas de Segovia<\/strong><\/a><br \/>\nAngel Amigo<br \/>\nHordago. Donostia, 1978.<\/p>\n<p>1976ko apirilaren 5ean 29 preso politikok ihes egin zuten Segoviako espetxetik. Azkenean horietako lauk bakarrik ihes egitea lortu zuten. Guardia Zibilak eta Espainiako Armadak gainerako guztiak atxilotu egin zituen Nafarroatik muga pasatzeko ahaleginean. <strong>Oriol Sole<\/strong> MIL taldeko militante autonomo kataluniarra hil eta hainbat zauritu zituzten, tiroka.<\/p>\n<p><strong>Angel Amigo<\/strong>k ihesaldi bien kronika egiten du liburuan, estilo zuzenean, bide batez espetxetako bizitza eta militantzia ere erakutsiz. Ihesaldien gainean izanik, lehengo parrafotik azaltzen da liburuaren ardatza: militantearen zeregina ihes egitea da. Ihesaldiak historia kolektiboak izan zirela azpimarratzen du hitzaurrean eta, zentzu horretan, liburuak ikuspegi objetiboa bilatzen du narrazioan; beste hainbat protagonisten ekarpenak jaso zituen kontakizuna osatzeko. Argazki ugarirekin dator liburua. <\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/4.bp.blogspot.com\/-V4uVT4uCRq0\/ToR_lxdevtI\/AAAAAAAAEdU\/C_gzq39siPU\/s1600\/Segoviako+ihesa-1981.jpg\"><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/4.bp.blogspot.com\/-V4uVT4uCRq0\/ToR_lxdevtI\/AAAAAAAAEdU\/C_gzq39siPU\/s1600\/Segoviako+ihesa-1981.jpg\" width=\"215\" \/><\/a><\/p>\n<p><strong>La fuga de Segovia \/ Segoviako ihesa (filma)<\/strong><\/p>\n<p>Zuzendaria: Imanol Uribe, 1981.<\/p>\n<p>Gidoia: Angel Amigo, Imanol Uribe<br \/>\n<\/br><br \/>\n<\/br><br \/>\n<\/br><br \/>\n<\/br><br \/>\n<\/br><\/p>\n<p><strong>La fuga de Segovia, osorik (youtube.com)<\/strong><\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" width=\"450\" height=\"338\" src=\"http:\/\/www.youtube.com\/embed\/aJjCTbi3xNs\" frameborder=\"0\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<blockquote><p><strong>Jokin Urain: Segoviakoa<\/strong><\/p>\n<p> <em>Denboran atzera geratu dira 1970eko hamarkada eta bere anabasa, baina orduan ez genuen uste sekula gera zitezkeenik sasoi haiek ahanzturak galtzeko arriskuan. Gazteak baikinen, pitzadurarik gabeko konbentzimendua baikenuen, aldatzear baitzegoen mundua. Geu ginen lekuko.<\/p>\n<p>        Mundua aldatzear zela baina bultza egin behar zitzaiola, behin eta berriz bultza, eta lekuko ez ezik eragile ere izan behar zela, nahiz eta laprastadak egin, pentsatu behar izan zuten presoek ere urte haietan. Segoviako presoena horren erakusgarri da; horrela geratu zitzaigun memorian 1976ko apirilaren 5eko hartatik.<\/p>\n<p>        Zer idatziak eta zer esanak oparo eman ditu egun hartan 29 presok burutu zuten ihesak. Film bat ere egin zuten hari buruz. Gure oroimenean iraupen eta argi gehien \u201deta tristura ez gutxi\u201d izan duen ihesa da Segoviako hura, Martutenetik Pikabeak eta Sarrionandiak egindakoarekin batera.<\/p>\n<p>        Ihesak ez dira, baina, denak lehen saioan ateratzen; saio asko eta asko geratu dira bidean, burutzera heldu gabe. Segovian bertan ere bai. 1975ean, atxiloketa batzuen ondorio, Poliziaren eskuetara jausi ziren Segoviako kartzelako estolderien argazkiak, planoak eta gainerakoak. Horrela zapuztu zen hainbeste lan eta ahaleginen emaitza, zulotik irteteko dena prest zeukatenean.<\/p>\n<p>        Pentsatzekoa da mailukadak legez kolpatu zituela zaputz hark, itxaropenak atsekabe bihurtuz. \u00abArgi dago ilunpean gaudela\u00bb esango zukeen egoera hartan, urte batzuk geroagoko poetak.<\/p>\n<p>        Eta ilunpe hartan, atsekabearen zama astuntzeko, errepresioa areago gogortu zieten kartzeletan zuloa erori zenean. Baina haiek ez ziren etsipenerako lekuak eta garaiak. Lehen saioa pikutara joan bezain bizkor ekin zioten beste zirrituren baten bila. Dutxetatik ordez, itsututa lagatako komun batetik abiatu zuten zuloa oraingoan.<\/p>\n<p>        1975eko ihes saioa harrapatzea lortu ondoren, Segoviakoa ihesen aurkako kartzela zela, bertako erregimena lehen gradukoa zela eta gisako zerak esaten zituen Espainiako Gobernuak.<\/p>\n<p>        Presoei patioan, ziegan edo nonahi araketa egin eta droga apurren bat aurkitzea, edo telefonoren bat, edo hutsaren hurrengo ziztrinkeriaren bat&#8230; garaipen eta harrokeria motibo izan ohi da kartzeleroentzat. Esan beharrik ez presoek hasitako zuloa aurkitzea garaipen handia dela, kartzelerorik lerdoenarengandik hasi eta handienarenganainoko guztientzat. Gerra erabakior bat irabaztearen pare, hor nonbait.<\/p>\n<p>        Haien harropuzkeria gorabehera, ordea zulogintzan jarraitu zuten presoek, eskura zitzaketen gauzekin linternak eginez, lurra atera eta desagerrarazteko modua asmatuz, zulogileen zarata ez entzuteko beste zarata handiago batzuk ateraz&#8230; eta itxaropenaren labeari egurra oparo emanez batez ere.<\/p>\n<p>        Sei hilabeteko lanaren emaitza da zulo berria; amaitu dute zerura bidea, eta iritsi da eguna, 1976ko apirilaren 5a. ETAko 25 preso eta beste erakunde batzuetako beste lau dira hautatuak. Arratsaldeko ordu biak baino lehentxeago hasi dira zulora sartzen, eta hiruretarako prest zeuden denak, zuloaren beste muturrean, jantziak aldatuta, kamioia zain zegoen lekura abiatzeko.<\/p>\n<p>        Nik dezakedan baino hobeto idatzi eta azaldu dute beste batzuek, historia hura bizi izan zutenek ere bai, eta aski ezaguna da: abiatu aurretik okertu bazen lehen ihes saiakera, azken pausoen faltan geratu zen bigarrena, gehienentzat behintzat.<\/p>\n<p>        Segoviatik Aurizberriraino joan ondoren, bidea erakutsiko dien mugalaririk gabe daude kamioiko ezkutalekutik jaistean. Mugatik hain gertu, Iparraldetik hain urruti&#8230; Eta gaua da, eta lainoa. Mendira jotzen dute, baina gauzak ez doaz ondo. Guardia Zibilak, Poliziak, Armadak hartu ditu mendiak eta inguruak egunsentirako&#8230; Tiroak, galduordeko ihesak, norantz jo asmatu ezina.<\/p>\n<p>        Oriol Sole iheslari katalana hil du Guardia Zibilak; 24 preso eta laguntzaile taldeko hiru atxilotu dituzte. Lau presok eta laguntzaile taldeko batek lortzen dute, azkenik, ihes egitea.<\/em><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.susa-literatura.com\/cgi-bin\/liburuok.pl?lib=best19\">Jokin Urain. Ez dago etxean. Susa, 2010<\/a><\/p><\/blockquote>\n<p><strong>THE SEGOVIA BIG BAND: Conversaciones con sus protagonistas <\/strong><\/p>\n<p>Dokumentala. Gemma Serrahima. Joan Rossell.<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" width=\"450\" height=\"253\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/MXMd3qI8b2s\" frameborder=\"0\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p>> wikipedia: <a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/La_fuga_de_Segovia\">La fuga de segovia<\/a><br \/>\n> wikipedia: <a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Segoviako_ihesa\">Segoviako ihesa<\/a><br \/>\n> vientosur.info: <a href=\"http:\/\/www.vientosur.info\/spip.php?article7364\">Josu Ibargutxi. Vivencias desde la c\u00c3\u00a1rcel de Segovia<\/a><br \/>\n> ikusezazu.com: <a href=\"http:\/\/euskalherria-aintzin.team-talk.net\/t406-ikusezazucom-segoviako-ihesa\">Segoviako ihesa<\/a><br \/>\n> elpais.com: <a href=\"http:\/\/elpais.com\/diario\/1976\/05\/15\/sociedad\/200959223_850215.html\">Los evadidos de Segovia cuentan su fuga<\/a><br \/>\n> jokin urain: <a href=\"http:\/\/www.susa-literatura.com\/cgi-bin\/liburuok.pl?lib=best19\">Segoviakoa. Ez dago etxean. Susa, 2012<\/a><\/p>\n<p>\/ <a href=\"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\">literatura koadernoak<\/a> \/ <a href=\"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\">atarami\u00c3\u00b1e<\/a> \/ <a href=\"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\">literaturakoadernoak.org<\/a> \/<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"Segoviako ihesa: liburu bi eta film bat\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>PRISION DE SEGOVIA. El por qu\u00e9, el c\u00f3mo y el despu\u00e9s de un tunel que se hundi\u00f3 Julen Agirre Editions Mugalde. Hendaia, 1976 1975eko uztailean preso batzuk zulo batetik kaleraino atera ziren Segoviako espetxean. Zuloan kanpoko ETAko komandoko kideekin elkartu ziren. Ihesaldi masibo baten azken prestaketak ziren. Baina uztailaren 30ean komandoko hainbat kide atxilotuko zituen [&hellip;]<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"Segoviako ihesa: liburu bi eta film bat\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":"","_share_on_mastodon":"1"},"categories":[33,30,13],"tags":[],"share_on_mastodon":{"url":"","error":""},"_links":{"self":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1507"}],"collection":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=1507"}],"version-history":[{"count":28,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1507\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3729,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1507\/revisions\/3729"}],"wp:attachment":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=1507"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=1507"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=1507"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}