{"id":1631,"date":"2013-03-25T11:00:44","date_gmt":"2013-03-25T10:00:44","guid":{"rendered":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=1631"},"modified":"2013-03-25T11:05:58","modified_gmt":"2013-03-25T10:05:58","slug":"joxe-agustin-arrieta-barrutik-kanporako-leihoa","status":"publish","type":"post","link":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=1631","title":{"rendered":"Joxe Austin Arrieta, &#8220;Barrutik kanporako leihoa&#8221;"},"content":{"rendered":"<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm9.staticflickr.com\/8522\/8589134860_934221c36a_n.jpg\" alt=\"\" \/><\/p>\n<p><strong>Barrutik kanporako leihoa<\/strong><br \/>\n<em>Joxe Austin Arrieta<\/em><br \/>\n<a href=\"https:\/\/www.txalaparta.com\/upload\/revistas\/GLiburuak_37.pdf\">gureliburuak 37.pdf<\/a><\/p>\n<blockquote><p>\u00c2\u00abBarrura begiratzeko leiho\u00c2\u00bb bat, beste bat, espetxeko murru-barroteak zeharkatzeko Txalaparta-saio bihurtua. Barrutik kanporako leihoa, esan genezake, beraz. Hunkigarria da, amorragarria bezainbat. Ziegako bakardadean, etsipenari gaina hartu eta barne-arnasa kementsuz idazteari ekin eta jarrai. Jarrai eta buka. Enegarren lezioa. Oraingo honetan, Xabier Alegriaren eskutik, esku-ahalmenetik, esku-bide ukatu baina ezin-menderatutik, datorkiguna. Hunkigarria, diot. Bai, hala da, dudarik gabe. Baina amorragarria, era berean: zergatik, zergatik ordaindu behar du gure literaturak zerga ikaragarri hau&#8230; Galdera inozoa, bistan da. Erretorikoa izateraino ere iristen ez dena. Denok ondo baino hobeto baitakigu zein den zergatia. Espetxean nahiz erbestean dauden gure herkideak askatasunaren alde borrokatzeagatik daude dauden-daudenean. Eta literatura, ezer izatekotan, askatasunaren aldeko berbatze kateatua da, hots, zentzu bietan \u00c2\u00abkateatua\u00c2\u00bb: zanpatzaileen katepean egonarriz eutsia, eta hizkuntza-gogoetaren kateamenduari ausikiz ausardiaz josia. \u00c2\u00abMunduan beste asko lez\u00c2\u00bb baino trinkoagoa da, nik uste, gurean, bai ugarian bai sakonean, espetxe pairamenaren eta literatura-sorgintzaren arteko ezkontza. Ezkontza, hezkuntza, hizkuntza. Ez bezamena, ez menderapena. Askatasun-hitza baizik: adierazpide higatuxe hori jatorrizko zentzuan berrulerturik noski, hau da, erretolika orotatik harantz, hitza aske, hitza argi, dela oihu, dela xuxurla&#8230; hitza hitz, gauzatze bidean.<\/p>\n<p>Galeanori buruz ez daukat ezer berezirik esatekorik. Zera bakarrik, liburu interesgarria dela honako hau ere, autore beraren beste hainbat bezalaxe: bitamina mental onuragarria, tratamendu homeopatiko egokia, zenbateraino kutsatuta gauzkan sarriegi ahazten zaigun ideologia nagusiaren iruzur-minbizizko itomenetik apur bat bada ere oxigena gaitezen. Eta jabe gaitezen \u00c2\u00abHistoria\u00c2\u00bb eta \u00c2\u00abKultura\u00c2\u00bb, letra larriz idatzi ohi diren Hiper Abstrakzio horiek, berez, ez direla ezer, edo, hobeki esanda, \u00c2\u00abkonstrukto\u00c2\u00bb interesatu batzuk izan ohi direla (unean uneko boteretsuen interesetan, jakina), eta, zinez, gizakien eta herrien taupadez bilbaturiko ixtorioek iruten dituztela historiak eta kulturak, horrela: pluralean, aniztasun bor-borkari horren erdian beti ere ipar-orratz bat bera ageri delarik noiznahi eta nonahi gure espeziearen biziraunkortasunaren alde engaiatu izan diren gizabanako eta gizatalde ororen gidari: ustiapenaren aurkako borroka, askatasunaren eta elkartasunaren grina, homo homini lupus ideologia suntsitzaile guztien gaindigarri posible bakartzat. Hau ere denok dakigu, baina, jakinduria hori etengabe elikatu ezean, zer gertatzen den ere bai: \u00c2\u00abGizarte bateko ideologia nagusia gizarte horretako klase nagusien ideologia da\u00c2\u00bb (nork esan zuen Treverisko Bizardun Zuri Handi hura zeharo \u00c2\u00abgainditua\u00c2\u00bb dagoela?). Horregatik da hain beharrezkoa Galeanoren eta bera bezalako idazle ezkertiar pedagogiko-dibulgatzaileen ekarpena. Eta, esan gabe doa, inolako kutsu gaitzesgarri edo menosgarririk gabe darabiltzat hemen \u00c2\u00abpedagogia\u00c2\u00bb eta \u00c2\u00abdibulgazio\u00c2\u00bb hitzak. Liburu hau, adibidez, ez baita literatur sormenezko ezein \u00c2\u00abharribitxi\u00c2\u00bb. Esku-liburu bat da, liburu herrikoi bat, ez-elitistaren zentzuan. Eta hala izan nahi du, kontzienteki, autoreak halaxe erabakita. Kontrainformazio ekintza bat. Propaganda iraultzailea, bai: zer du txarrik horrek? Ala, literaturgiletzat \u00c2\u00abonartua\u00c2\u00bb izateko (nork onartua?), bere burua ezkertiartzat daukan idazle batek sinbolismo-formalismo-expresionismoaren sigi-saga eskisito guztien langak jauzkatu behar ote ditu, \u00c2\u00abpanfletariotzat\u00c2\u00bb eskumika ez dezaten amoreagatik?&#8230; Zenbat konplexu, ai ene&#8230; Lasai arraio plazaratzen dituzte, bada, formalki ozta-ozta makeaturiko beren \u00c2\u00abpanfletoak\u00c2\u00bb \u00e2\u20ac\u201ceta makina bat sari eta gorazarre bilduz, gainera\u00e2\u20ac\u201c stablishmentaren uhinaren aparretan surfeatzen abilak diren hainbatek.<\/p>\n<p><strong>Xabier Alegria<\/strong>k bere alabari gure hizkuntzan irakurgai-elikagai osasungarri bat eskaintzearren ekin omen zion <strong>Ispiluak<\/strong> hau euskaratzeari. Asmoa eder, eta helburua ederrago. Zorionak. Bete-betean lortu duela uste dut. Beraren alabak ezezik, Txalaparta-kide guztiok ere dastatuko eta gozatuko ditugu dieta homeopatiko edo makrobiotikozko irakurketa honen onurak. Eta niri dagokidanez, ezin etsi, lotsatik bezainbat harrokeriatik urrun, honako hau esan gabe: plazer bat izan duk, Xabier, hirekiko lankidetza; nire iradokizun lexikal nahiz sintaktikoak \u00e2\u20ac\u201cez \u00c2\u00abzuzenketak\u00c2\u00bb, otoi!\u00e2\u20ac\u201c zerbaitetan lagungarri gertatu bazaizkik, ni pozarren. Gure komunikazioa Mikhail Strogoffen Vladivostokerainoko bidaia baino bihurriagoa izan bada ere. Baina Itziar Goienetxea hire emaztea eta Mikel Soto hire editorea baino \u00c2\u00abTsarraren Mezulari\u00c2\u00bb hoberik ba ote inon? Ez horixe, nik uste. Egunen batean \u00e2\u20ac\u201cailitz lehenbailehen\u00e2\u20ac\u201c barre ere egingo diagu, \u00c2\u00abHitzaz Mendi\u00c2\u00bb elkartean, txakolina edo sagardoa topagai, hire jatorrizkoak (beltzez) eta nire emendakinek (gorriz) mezu zifraturik ba ote zeukaten lupaz aztertzen arituak diratekeen espetxe-funtzionario espainiar euskaldunen izerdi-patsak irudikatuz. Besarkada handi bat, lagun. Bejoandaiala.\u00e2\u0153\u00b1<\/p><\/blockquote>\n<p>\/ <a href=\"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\">literatura koadernoak<\/a> \/ <a href=\"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\">atarami\u00c3\u00b1e<\/a> \/ <a href=\"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\">literaturakoadernoak.org<\/a> \/<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"Joxe Austin Arrieta, &quot;Barrutik kanporako leihoa&quot;\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Barrutik kanporako leihoa Joxe Austin Arrieta gureliburuak 37.pdf \u00c2\u00abBarrura begiratzeko leiho\u00c2\u00bb bat, beste bat, espetxeko murru-barroteak zeharkatzeko Txalaparta-saio bihurtua. Barrutik kanporako leihoa, esan genezake, beraz. Hunkigarria da, amorragarria bezainbat. Ziegako bakardadean, etsipenari gaina hartu eta barne-arnasa kementsuz idazteari ekin eta jarrai. Jarrai eta buka. Enegarren lezioa. Oraingo honetan, Xabier Alegriaren eskutik, esku-ahalmenetik, esku-bide ukatu baina [&hellip;]<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"Joxe Austin Arrieta, &quot;Barrutik kanporako leihoa&quot;\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":"","_share_on_mastodon":"1"},"categories":[33,30,13],"tags":[],"share_on_mastodon":{"url":"","error":""},"_links":{"self":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1631"}],"collection":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=1631"}],"version-history":[{"count":6,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1631\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1637,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1631\/revisions\/1637"}],"wp:attachment":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=1631"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=1631"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=1631"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}