{"id":2005,"date":"2013-10-08T08:20:17","date_gmt":"2013-10-08T08:20:17","guid":{"rendered":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=2005"},"modified":"2013-10-17T17:20:44","modified_gmt":"2013-10-17T15:20:44","slug":"huggins-shakur-askatasunez-haurdun-gaude-konspirazio-bat-gara","status":"publish","type":"post","link":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=2005","title":{"rendered":"Huggins | Shakur : Askatasunez haurdun gaude, konspirazio bat gara"},"content":{"rendered":"<p>> g.ensslin&#038;a.baader: <a href=\"http:\/\/andreasetagudrun.wordpress.com\/2013\/10\/04\/askatasunez-haurdun-gaude-konspirazio-bat-gara-huggins-shakur-samizdat\/\">Askatasunez haurdun gaude, konspirazio bat gara [Huggins | Shakur] [samizdat]<\/a><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/andreasetagudrun.files.wordpress.com\/2013\/10\/38irudia.jpg\"><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/andreasetagudrun.files.wordpress.com\/2013\/10\/38irudia.jpg?w=604&#038;h=816\" width=\"250\" \/><\/a><\/p>\n<p>Zorionez, panfleto hau egin genuenetik albiste onak izan ditugu. Pasaporterik gabe, atxilotu ostean eta hamabostero epailearenera joango dira atxilotutako Herrirako 18 kideak. Hori da egungo demokrazia: okerrena erakusten du oso txarrak ona dela eman dezan. Baina tamalez, kartzelaren gaia ez da konpondu. Ez Errusian, ez AEBtan ez eta Espainiako Erreinuan ere.<\/p>\n<p>Ez zaigu ahazten <strong>Brechtek<\/strong> esaten zuena: \u00ab<strong>ez da justua ontasuna ahuleziarekin lotzea<\/strong>\u00bb. 5 eta 9 urte arteko kartzela zigorra eskatu diete Mugituko kideei hiru tarta aurpegi batean jartzeagatik. Lirikaren garaia da eskubide galera masiboaren garaia delako. Eta horregatik honakoan bi preso, bi poeta.<\/p>\n<p>Hemen duzu <strong>Ericka Huggins<\/strong> eta <strong>Assata Shakur<\/strong> panteren poesia, <strong>pdfan<\/strong>: <a href=\"http:\/\/andreasetagudrun.files.wordpress.com\/2013\/10\/38_huggins_shakur.pdf\"><strong>38_Huggins_Shakur<\/strong><\/a><\/p>\n<p><strong>Kartzelak eraitsi, finantzen mundua atxilotu!<\/strong><\/p>\n<p>[2013ko iraila Iru\u00f1ea\u2013Hernani\u2013Bilbo\u2013Gasteiz\u2013Toulouse<\/p>\n<p>Ericka Huggins &#038; Assata Shakur &#038; Gudrun Ensslin &#038; Andreas Baader<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/andreasetagudrun.files.wordpress.com\/2013\/10\/tumblr_kxdmsayak81qzhoqf.jpg\"><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/andreasetagudrun.files.wordpress.com\/2013\/10\/tumblr_kxdmsayak81qzhoqf.jpg\" width=\"250\" \/><\/a><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.erickahuggins.com\/Home.html\"><strong>Ericka Huggins <\/strong><\/a>1969an atxilotu zuten konspirazioa egotzita. 18 urte zeuzkan. Pantera Beltzen Alderdiko liderra zen. 19rekin ama izan zen eta hiru astera bere senarra hil zuten UCLAko campusean. 2 urtez itxaron zuen epaiketa eta azkenerako kargurik gabe gelditu zen. 1972an gelditu zen aske eta Pantera Beltzen Udalerrien Arteko Komunikazio Zerbitzuko kide egin zen. Huey P. Newtonekin Insights and Poems argitaratu zuen 1974an. Jarraian duzun olerkia Angela Y. Davisen kartzelaldiaren aurkako testu bilduma kolektibotik hartu dugu (If they come in the morning\u2026, Orbach and Chambers, 1971 Londres).<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/andreasetagudrun.files.wordpress.com\/2013\/10\/tumblr_mm8awyjn0v1qzhoqfo1_r1_1280.jpg\"><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/andreasetagudrun.files.wordpress.com\/2013\/10\/tumblr_mm8awyjn0v1qzhoqfo1_r1_1280.jpg?w=604\" width=\"250\" \/><\/a><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Assata_Shakur\"><strong>Assata Shakurek <\/strong><\/a>bere bizitza itzel kontatzen du berriki espainieratu duten autobiografian. 1987an idatzi zuen <a href=\"https:\/\/ia601008.us.archive.org\/19\/items\/Assata\/assata%20shakur%20an%20biography.pdf\"><strong>Assata: An Autobiography.pdf <\/strong><\/a>(Lawrence Hill Books, 1987 Chicago), bertan 20 poema daude. Hemen 4 dauzkazu, gaurko gaiari lotuenak daudenak. Baina zoaz autobiografiara zorroztasun garratza dauka eta errelato gutxi daude hain sinesgarriki artikulatuak lehenengo pertsonatik. Assata Shakur da AEBtako FBIren bilatuenen zerrendan egon den lehenengo emakumea, aurten bere gorpuarengatiko saria bikoiztu dute, 2 milioi dolar. Berak ez zuen Wemer Foester hil. Assata Shakurek kartzelatik ihes egin zuen eta 1984an Kubara heldu zen. Lehenago kartzelaz kartzela egon zen AEBtan, torturatu zuten, zoratu zen ia. Baina, berak dioen bezala, zutitzen jarraitu zuen, eta askoz modu hilgarriagoan.<br \/>\n<!--more--><br \/>\n<a href=\"http:\/\/andreasetagudrun.files.wordpress.com\/2013\/10\/1.jpg\"><br \/>\n<img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/andreasetagudrun.files.wordpress.com\/2013\/10\/1.jpg?w=604&#038;h=427\" width=\"250\" \/><\/a><\/p>\n<p><strong>Altua, argala, soila<\/strong><\/p>\n<p>altua<br \/>\nargala<br \/>\nsoila<\/p>\n<p>altua<br \/>\nargala<br \/>\nsoila naiz ni<br \/>\nericka, 22,<br \/>\nile kizkurra<\/p>\n<p>begiak zintzilik<br \/>\noin luzeak<\/p>\n<p>jendea maite dut<br \/>\nnatura maite dut<br \/>\nmaitasuna maite dut<br \/>\niraultzailea naiz<br \/>\nezer berezirik ez<br \/>\narima bat<br \/>\nemateko dudan<br \/>\nbizitza bat<br \/>\nhiltzeko prest&#8230;<\/p>\n<p>zaratak<br \/>\nsoinuak<br \/>\nisileko hitzak<br \/>\nerreprimitutako sentimenduak<br \/>\nkartzelako hormak<br \/>\narimentzako hormak direlako ere<br \/>\nhesiak<br \/>\nhesi guztiak ken balitezke<br \/>\neta ibili\/ hitz egin\/ dantza bagenezake<br \/>\nizan&#8230;<br \/>\nlotura psikologiko, espiritual<br \/>\npolitiko, ekonomiko<br \/>\nguztietatik libre<br \/>\ngutariko guztiak munduko<\/p>\n<p>askatasun maitale guztiak, baina bereziki,<br \/>\noraintxe bertan \u2013 presoak.<\/p>\n<p>[2013]<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/andreasetagudrun.files.wordpress.com\/2013\/10\/2.jpg\"><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/andreasetagudrun.files.wordpress.com\/2013\/10\/2.jpg?w=604&#038;h=427\" width=\"250\" \/><\/a><\/p>\n<p><strong>Tradizioa<\/strong><\/p>\n<p>Jarrai ezazu orain.<br \/>\nJarrai ezazu.<br \/>\nJarrai ezazu orain.<br \/>\nJarrai ezazu.<br \/>\nJarrai ezazu tradizioa.<br \/>\nDenboraren haurtzarotik jarraitu du Beltzen Herriak<br \/>\ntradizioa.<br \/>\nGhanan eta Malin eta Tunbuktun<br \/>\njarraitu genuen.<br \/>\nJarrai ezazu tradizioa.<br \/>\nZuhaixketan ezkutatu ginen<br \/>\nesklaboen jabeak etorri zirenean<br \/>\nlantzak eskuan.<br \/>\nEta unea heltzean,<br \/>\njauzi egin genuen eta ustezko jabeen<br \/>\nbizitza lantzaz ireki genuen.<br \/>\nJarraitu genuen.<br \/>\nEsklaboen itsasontzietan,<br \/>\ngeure buruak ozeanoetara jaurtiaz.<br \/>\nGure harrapatzaileen eztarriak moztu genituen.<br \/>\nHaien zartailuak hartu genituen.<br \/>\nEta haien itsasontziak.<br \/>\nOdola Atlantikoan isuri zen\u2013<br \/>\neta ez zen guztia gurea izan.<br \/>\nJarraitu genuen.<br \/>\nAndere\u00f1oa artsenikozko sagar tartaz elikatu genuen.<br \/>\nEstalpetik aizkorak lapurtu genituen.<br \/>\nJabearen burua xehatu genuen.<br \/>\nKorri egin genuen. Borrokatu genuen.<br \/>\nTren bat antolatu genuen.<br \/>\nSare klandestino bat.<br \/>\nJarraitu genuen.<br \/>\nEgunkarietan. Batzarretan.<br \/>\nEztabaidetan eta kaleko borroketan.<br \/>\nJarraitu genuen.<br \/>\nHaurrentzako ipuinetan.<br \/>\nAbestietan eta kantatetan.<br \/>\nOlerkietan eta blues kantetan<br \/>\neta saxofoien oihuetan,<br \/>\njarraitu genuen.<br \/>\nIkasgeletan eta elizetan,<br \/>\neta epaitegietan eta kartzeletan,<br \/>\njarraitu genuen.<br \/>\nTribuna inprobisatuetan eta piketeetan.<br \/>\nAsistentzia sozialaren ilaretan, langabetuen ilaretan.<br \/>\nGeure bizitzak ilaran,<br \/>\njarraitu genuen.<br \/>\nEserialdietan eta otoitzetan<br \/>\neta martxetan eta heriotzetan,<br \/>\njarraitu genuen.<br \/>\nMissouriko gauerdi hotzetan<br \/>\neskopetekin lintxatzaileei aurre egiten.<br \/>\nBrooklyngo kaleak erretzen.<br \/>\nHarriak errifleen kontra jaurtitzen,<br \/>\njarraitu genuen.<br \/>\nMangeren eta bulldogen kontra.<br \/>\nBorren eta balen kontra.<br \/>\nTankeen eta negar gasen kontra.<br \/>\nOrratzak eta urka-bilurrak.<br \/>\nBonbak eta jaiotza kontrolak.<br \/>\nJarraitu genuen.<br \/>\nSelman eta Sanjuanen.<br \/>\nMozanbiken, Mississipin.<br \/>\nBrazilen eta Bostonen,<br \/>\njarraitu genuen.<br \/>\nGezurren artean eta nekearen artean,<br \/>\nakatsen eta zoramenaren artean.<br \/>\nMinaren eta gosearen eta frustrazioaren artean,<br \/>\njarraitu genuen.<br \/>\nTradizioa jarraitu genuen.<br \/>\nTradizio indartsua jarraitu genuen.<br \/>\nTradizio harro bat jarraitu genuen.<br \/>\nTradizio Beltz bat jarraitu genuen.<br \/>\nJarraitu ezazu.<br \/>\nPasaiezu zure haurrei.<br \/>\nPasaiezu.<br \/>\nJarraitu.<br \/>\nJarraitu orain.<br \/>\nJarraitu orain<br \/>\naskatasunera!<\/p>\n<p><strong>Odol gaztea<\/strong><\/p>\n<p><em>Rema Olugbalari<\/em><\/p>\n<p>Uste dute hil zaituztela.<br \/>\nBaina atzo ikusi zintudan,<br \/>\nzutik eskuak poltsikoetan<br \/>\negiaren ordua heltzeko zain.<br \/>\nIkusi zintudan zeure \u00abdoazela pikutara\u00bb irribarrearekin, begi gorrituak,<br \/>\nzeure bihotza askatasuna ponpatzen<br \/>\nodol gaztea!<br \/>\nUste dute hil zaituztela.<br \/>\nBaina joko-zelaian<br \/>\nikusi zintudan atzo.<br \/>\nAzal beltza, izerditsua, distiratsua,<br \/>\nuztaira zeure bonba baloia jaurti duzu<br \/>\nzuzenean jomugara.<br \/>\nHurrengoan ez da partidarik egongo<br \/>\nez zarelako jokatzen arituko.<br \/>\nUste dute hil zaituztela.<br \/>\nBaina atzo ikusi zintudan<br \/>\nbizkarra horman jarrita,<br \/>\ngiharrak kateen aurka tenkatuz,<br \/>\nbegiak egiaz xurgatuta.<br \/>\nZeure ezpainek ahoskatzen dute.<br \/>\nBihotza nola maitatu ikasten.<br \/>\nBurua nor gorrotatu ikasten.<br \/>\nOdola askatasunerantz<br \/>\nisurtzeko prest.<br \/>\nOdol gaztea!<br \/>\nOdol gaztea ezin da alferrik galdu<br \/>\nxiringetan, ezta tabernetako lurretan,<br \/>\nezta atzerriko lurretan<br \/>\nbeste odol gazteen askatasuna atzeratzen.<br \/>\nEz dugu odol nekaturik behar.<br \/>\nEzta odol anemikorik ere. Ez dugu<br \/>\nodolbildurik behar geure gorputz berrian.<br \/>\nUste dute hil zaituztela.<br \/>\nBaina atzo ikusi zintudan.<br \/>\nOdol gazte horiek guztiekin<br \/>\ntransfusio bat egin dizute.<br \/>\nOdol gogor horiekin guztiekin.<br \/>\nOdol aberats horiekin guztiekin.<br \/>\nOdol haserre horiek guztiak zeure zainetan<br \/>\nisurtzen biharrerantz.<\/p>\n<p><strong>Maitasuna<\/strong><\/p>\n<p>Maitasuna da kontrabandoa Infernuan,<br \/>\nzeren maitasuna da barroteak<br \/>\njaten dituen azido bat.<br \/>\nBaina zu, ni, eta biharra eskutik helduta,<br \/>\nolatuak egiten ditugu,<br \/>\nborroka biderkatuko delako.<br \/>\nZerrak bi aho ditu.<br \/>\nFusilak bi kanoi dauzka.<br \/>\nAskatasunez haurdun gaude.<br \/>\nKonspirazio bat gara.<\/p>\n<p><strong>Istorioa<\/strong><\/p>\n<p>Hil zinen.<br \/>\nNegar egin nuen.<br \/>\nEta zutitzen jarraitu nuen.<br \/>\nPixka bat polikiago.<br \/>\nEta askoz modu hilgarriagoan.<\/p>\n<p>[2013] <\/p>\n<p>\/ <a href=\"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\">literatura koadernoak<\/a> \/ <a href=\"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\">atarami\u00f1e<\/a> \/ <a href=\"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\">literaturakoadernoak.org<\/a> \/<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"Huggins | Shakur : Askatasunez haurdun gaude, konspirazio bat gara\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>> g.ensslin&#038;a.baader: Askatasunez haurdun gaude, konspirazio bat gara [Huggins | Shakur] [samizdat] Zorionez, panfleto hau egin genuenetik albiste onak izan ditugu. Pasaporterik gabe, atxilotu ostean eta hamabostero epailearenera joango dira atxilotutako Herrirako 18 kideak. Hori da egungo demokrazia: okerrena erakusten du oso txarrak ona dela eman dezan. Baina tamalez, kartzelaren gaia ez da konpondu. Ez [&hellip;]<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"Huggins | Shakur : Askatasunez haurdun gaude, konspirazio bat gara\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":"","_share_on_mastodon":"1"},"categories":[33],"tags":[],"share_on_mastodon":{"url":"","error":""},"_links":{"self":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/2005"}],"collection":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=2005"}],"version-history":[{"count":8,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/2005\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2063,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/2005\/revisions\/2063"}],"wp:attachment":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=2005"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=2005"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=2005"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}