{"id":2174,"date":"2010-12-11T14:02:04","date_gmt":"2010-12-11T13:02:04","guid":{"rendered":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=2174"},"modified":"2013-11-11T14:29:33","modified_gmt":"2013-11-11T13:29:33","slug":"ataramine10","status":"publish","type":"post","link":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=2174","title":{"rendered":"Atarami\u00f1e&#8217;10"},"content":{"rendered":"<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm6.static.flickr.com\/5130\/5211207439_df822faba3_m.jpg\" width=\"250\" \/><\/p>\n<p><\/br><br \/>\n<strong>Atarami\u00f1e\u201910<\/strong><br \/>\nEuskal errepresalitatu politikoen literatura koadernoak<br \/>\n2010<br \/>\nNeurriak: 15 x 21 zm.<br \/>\n154 orrialde.<\/p>\n<p>Azaleko irudia: Joseba Galarraga Arrona<br \/>\n<\/br><br \/>\n<strong><br \/>\n>> <a href=\"http:\/\/www.archive.org\/download\/Ataramine10\/ataramine10.pdf\">PDF formatoan<\/a><\/strong><br \/>\n<\/br><br \/>\n<\/br><\/p>\n<p><strong>Atarami\u00f1e\u201912an parte hartu dute<\/strong><\/p>\n<p><strong>Hitzaurrea<\/strong> Jon Etxeandia oroimenean<br \/>\n<strong>E\u00f1aut Aiartzaguena Brabo<\/strong> Denboraren ur tantak eta beste<br \/>\n<strong>Gorka Lupia\u00f1ez Mintegi<\/strong> Marrazkiak<br \/>\n<strong>Ibon Me\u00f1ika Orue-Etxebarria<\/strong> Marmotaren eguna<br \/>\n<strong>Fernando Alonso<\/strong> Reivindicaci\u00f3n temeraria<br \/>\n<strong>Olatz Lasagabaster Anza<\/strong> Testua<br \/>\n<strong>I\u00f1aki Gonzalo Casal <em>Kitxu<\/em><\/strong> Bilal Bakaliren ametsa<br \/>\n<strong>Josu Bravo Maestrojuan<\/strong> Olerkiak<br \/>\n<strong>Teresa Toda Iglesias<\/strong> Nieblas eta Ukitu gabeko aurrez aurrekoa<br \/>\n<strong>Galder Cornago Arnaez<\/strong> Olerkiak<br \/>\n<strong>Urtzi Gainza Salinas<\/strong> Gaurkoan be, aita. Mugaz bestaldeko irria eta beste<br \/>\n<strong>Jokin Urain Larrinaga<\/strong> Bernard Etxepare, Joan Amendux eta beste<br \/>\n<strong>Oier Gonzalez Bilbatua<\/strong> I have a dreamm&#8230;, Denbora eta beste<br \/>\n<strong>Ibon Mu\u00f1oa Arizmendiarrieta<\/strong> Olerkiak<br \/>\n<strong>Oier Andueza Antxia<\/strong> Fotomarrazkiak<br \/>\n<strong>Joxe Karlos Apeztegia Jaka<\/strong> Abenduaren 24a eta beste<br \/>\n<strong>Xabier Aranburu Muguruza<\/strong> Pederastia agertu eta beste<br \/>\n<strong>Itziar Plaza Fernandez<\/strong> Marrazkiak<br \/>\n<strong>Aitor Agirrebarrena Beldarrain<\/strong> Pintura eta eskultura<br \/>\n<strong>Amaia Elkano Garralda<\/strong> Margoak<br \/>\n<strong>Joseba Galarraga Arrona<\/strong> Margoak\t<\/p>\n<blockquote><p><strong>Hitzaurrea<\/strong><\/p>\n<p><strong>Jon Etxeandia<\/strong> gazterik hasi zen idazten. Borrokan ere gazterik hasi zen. Hogeita bat urte zituela, 1983an, espainiar Poliziak atxilotu zuenean, poemak kendu zizkion, kendu uste zion askatasunarekin batera. Modu bikainean gogoratuko zuen Jonek lapurreta hura: \u201cEne poemak\/ poliziak kendu zizkidanean\/ komisarioak esan zuen\/ el cuaderno de las chorradas\/ desartikulaturik zegoela\u201d. Eta guk \u2013eta Jonen idazlanak irakurri dituen edonor, haren ibilbidearen berri dakien edonor bat etorriko da gurekin\u2013 pentsatu izan dugunez, eskerrak buruan \u201ctxorakeria\u201d asko gorde zituen. Izan ere, \u201c<a href=\"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=276\"><strong>Kartzelako lanak<\/strong><\/a>\u201d eta beste idazlan batzuk ez ezik, Atarami\u00f1e ere inongo<br \/>\npoliziak kendu ezin izan zizkion \u201ctxorakerietakoa\u201d duzu, irakurle.<\/p>\n<p>Idazten gazterik hasi eta gazterik heldu zion zapalduen aldeko borrokari, edo alderantziz. Gazte hasi behar zuen, bere bizitza laburrean oso lanpetuta egongo zen eta. Hala ikusi izan dugu beti, Estatu espainoleko kartzela zuloetan bezala kalean ere. Hain lanpetuta non nekez hartzen zuen bere buruaz pentsatzeko astirik. \u201cPresaka gabiltza\/ eta bitartean\/ buruari galdezka ze nolako poesia\/ egin behar den une hauetan\/ hiztegirik begiratzeke\/ idatzi eta irakurtzeko modukoa?\u201d. Haren kezka, egoerarik latzenean ere, lagunak ziren, barrukoak zein kalekoak. Herrerako bisita egunetan haren irribarreak ezin zuen bere begirada biziak adierazten zuena ezkutatu. Injustiziak eta larderiak kezkatzen zuten, baina kezkatu ez ezik, haien aurkako borrokak bere egiten zituen, handiak zein txikiak, harria zein hitza eskatzen dutenak, eta arma bakar laztana behar dutenak. Sumatu genion gizon lanpetuaren irudi hori ez zen irudi hutsa, ordea, eta horren jakitun, hobeto ulertuko dira kartzelatik atera ondorengo elkarrizketa batean esan zituen hitzok:<\/p>\n<p>\u201cHortik, makinatik, igaro izana, hori ba, 30 urteko zigorra, imajinatu ere ez duzu egiten, eta hara, apurka egunak badoaz, buruz kokatuz zoaz, honi zentzu bat ematen, eta buelta ematea lortzen duzu eta azkenean bazatoz eta badiozu: atera gara eta hemen gara, ibilian jarraitzeko, geure ekarpena egiten jarraitzeko, baina duintasunetik\u201d.<\/p>\n<p>Duintasuna. Eta hitz potolo hori esateko lagun aproposa. Entzun edo irakurtzen dugun gehienetan hitz erretorikoa izaten da; horrenbestez, debaluazio horren ondorioz, Jon Etxeandiaren ahotan arrotz eman lezake, duintasuna ez da-eta betaurrekoak kentzeko modua, edo hilean behin afari bat antolatzen duen benefizentzia klub bateko bazkide izatea. Bizitza osoan duintasuna ordutegirik gabeko lanbide izan duenarentzat astuna behar du izan. Dena kendu diotenak badaki ezin diotela ezer kendu, eta biluztasun horretan duintasuna berokirik preziatuena da. Eta Jonek ez zuen behin ere erantzi. \u201cKartzelako patioan jaiotako\/ landare bakartiek\/ udaberria digute imajinarazi\u201d. <\/p>\n<p>Bere ekarpena egin zuen, egin zuenez, kartzelako urte luzeetan eta kalekoetan. Euskara, literatura, kultura, errepresioaren kontrako borroka, gizarte gaiak&#8230; eta, egia esateko, bere buruaz arduratzeko denbora pixka bat gehiago hartu beharko ez ote zukeen zalantza dugu.<\/p>\n<p>Atarami\u00f1e hau Jon Etxeandiaren parte-hartzerik gabeko lehen koadernoa dugu. Eta Jonena ez da edozelako parte-hartzea izan. Nolanahi ere, aurreko aleak bezala hau ere hari zor diogu hein handian. Editore lanetan sartu zenean, bazekien ez zela inongo negoziotan sartu. Izan ere, Atarami\u00f1e ez da inoren poltsikoa gizentzeko bide aproposa, baten batzuen gogoa bete nahi lukeen arren. Eta, paradoxa paradoxaren gainean, ekoizpen literario gutxi bide dira munduan Atarami\u00f1ekoak bezain askeak. Aurreiritzietatik aske, zentsuratik aske&#8230; eta merkatutik aske. Horixe da literatura koaderno hauen balio nagusia, literatura, artea ezeren mendeko ez izatea. Errepresio guneetatik, erbeste urrunetik ihes egin eta testigantza, maitasuna, olgeta edo ametsa gai, merkatuaren eskakizunei muzin eginda, literatura \u201cgariaren\u201d zaindari faltsuen kritika interesdunen gainetik, hitz garbia, iraultzaren zerbitzuan, maitasunaren kantari zein egunerokotasunari begiratzeko modu zorrotz edo\/eta ironikoa. Esan genezake Atarami\u00f1e Jonen ibilbidearen ispilu dela.<\/p>\n<p>Jon Etxeandia ez dago gure artean, eta aurtengo alean Jonen falta ahalik eta gutxien nabaritzea da gure konpromisoa. Ez da erronka makala baina, Jon gogoan dugula, negarrari eman barik, gure omenaldirik onena lanari ekitea izan litekeela uste dugu. Omenaldi xumea, jakina, bestela ez litzateke-eta haren gustukoa izango.<\/p>\n<p>Lerrook bukatzeko, zer modu hobe haren hitzak ekarrita baino? Hona, bada, haren agurra, baina ez azken agurra, beraren irribarrea gogoan dugun artean behintzat:<\/p>\n<p><strong>\u201cBesterik ez, aberkide maiteok. Preso guzti eta bakoitzari ene irribarre zintzoa eta besarkadarik beroena bidali nahi nizkizueke azken ziegaraino heltzeko asmoz, zuena beti izango den marinel ijito abertzale honen partetik, osasuna eta askatasuna\u201d.<\/strong><\/p><\/blockquote>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"Atarami\u00f1e&#039;10\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atarami\u00f1e\u201910 Euskal errepresalitatu politikoen literatura koadernoak 2010 Neurriak: 15 x 21 zm. 154 orrialde. Azaleko irudia: Joseba Galarraga Arrona >> PDF formatoan Atarami\u00f1e\u201912an parte hartu dute Hitzaurrea Jon Etxeandia oroimenean E\u00f1aut Aiartzaguena Brabo Denboraren ur tantak eta beste Gorka Lupia\u00f1ez Mintegi Marrazkiak Ibon Me\u00f1ika Orue-Etxebarria Marmotaren eguna Fernando Alonso Reivindicaci\u00f3n temeraria Olatz Lasagabaster Anza Testua [&hellip;]<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"Atarami\u00f1e&#039;10\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":"","_share_on_mastodon":"1"},"categories":[27,28,8,30,14,13],"tags":[],"share_on_mastodon":{"url":"","error":""},"_links":{"self":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/2174"}],"collection":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=2174"}],"version-history":[{"count":8,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/2174\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2184,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/2174\/revisions\/2184"}],"wp:attachment":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=2174"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=2174"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=2174"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}