{"id":23,"date":"2002-12-03T16:31:37","date_gmt":"2002-12-03T15:31:37","guid":{"rendered":"http:\/\/www.mundurat.net\/ataramine\/?p=23"},"modified":"2010-01-13T12:25:15","modified_gmt":"2010-01-13T11:25:15","slug":"jose-luis-otamendi-espetxea-eta-literatura","status":"publish","type":"post","link":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=23","title":{"rendered":"Jose Luis Otamendi | Espetxea eta literatura"},"content":{"rendered":"<p><strong><a href=\"http:\/\/zubitegia.armiarma.com\/egileak\/00114.htm\">Jose Luis Otamendi<\/a> idazleak 2002ko ATARAMI\u00c3\u2018Eren aurkezpenerako egindako saioa:<\/strong><\/p>\n<p>&#8220;Kartzelan literatura asko idazten da eta asko idatzi da baina, agerian dagoena oso gutxi da. Izeberg bati buruz ari gara.<br \/>\nFrankismoaren azken ostikoekin hasi, Xabier Amurizarekin, Jon Lariz-ekin, eta gaur egunekoak arte espetxean idatzitako literatura jo daiteke garaikide, eta ez ETAko presoek idatzia delako, ez baita beti horrela izan (errepresioak lehen bezala orain aurpegi asko baititu: intsumituak, gazte mugimenduko kideak, desobedientzia zibila, alderdi politikoak) Txiste errazegia da egunotan jazarpenaren marea beltza aipatzea; ezta?<\/p>\n<p>Seguruena euskal preso politikoena izango da gure gizartean, kolektiborik idazletza eta irakurketari emanena, eta euskaldunduena ere bai bidenabar esanda.<br \/>\n<!--more--><br \/>\nBestalde, idazle moduan agertzearena ez da errepresaliatuak erraz onartu ohi duen estatusa.<\/p>\n<p>Presoen artean idazle agertzearen lotsa oso maiz ageri da.<\/p>\n<p>Atarami\u00c3\u00b1e hau, ordea, desberdina da alde horretatik ere.<br \/>\nKitxuren sarrera \u00e2\u20ac\u0153Kontatzeko zerbait izatea da(&#8230;) idazteko behar den gauza bakarra\u00e2\u20ac\u009d abiatzen da. Nolabait idazletzaren erreibindikazioa egiten da espetxetik.<\/p>\n<p>Izengoitirik ez dago liburu honetan. Argi eta garbi ageri dira idazleak, zein bere izen deiturekin, argazkiarekin eta egun, salbuespenak salbuespen, non bizi diren adierazita.  Lan kolektiboa da eta literatura autoafirmazio den heinean da aldizkari hau ere kolektibo horren autoafirmazio, eta egitasmo zabalago baten lehen harria ere bai. Jon Etxeandiak esan duen bezala lan kolektiboa eta militantea da liburu hau, lan herrikoia eta erresistentziaren leiho bat ere bai. Aldizkari bat da eta beraz mundu aberats eta askotariko baten isla.<\/p>\n<p>Herri zapaldu bateko ahotsak biltzen dira aldizkari honetan, borrokan ari den herri batena, baina mundu bat osatzen duena. Eta niretzat oso garrantzitsua dena: helburu bati buruz ari den herri bateko parte den kolektiboa. Gatibutzak munduan sortu duen ondareari ekarpena egitera datozenak, eta euskal herri independiente baten egitasmoari.(ikus Ayllonen poema,10.or)<\/p>\n<p><em>Hildakoez gainezkako lurretan sortu ginen<\/em><\/p>\n<p><em>Hildakoez gainezkako lurretan sortu ginen<br \/>\ngu ere hiltzera kondenatuak geundela ulertu genuen<br \/>\nlantzean behin gure buru gainetik<br \/>\niragaten ziren balei so egiten genien<br \/>\neta gutarik batzuk<br \/>\nlurrean etzaten ziren heriotzari itxaroteko<br \/>\nbegiak itxita.<\/em><\/p>\n<p><em>Zutik mantentzea erabaki genuenok<br \/>\nhil haiek guztiak<br \/>\ngure hilak zirela ulertu genuen,<br \/>\nlur hura<br \/>\ngure lurra<br \/>\neta bizitzera ausartu ginen<br \/>\nhorrela hiltzera arriskatzen ginela jakin arren.<\/em><\/p>\n<p><em>Beldurrik ez daukagula esatea<br \/>\ngezurra esatea da<br \/>\nbaina are faltsuagoa da<br \/>\ngure lurra maite ez dugula esatea<br \/>\neta horregatik munduan zehar<br \/>\ngure lurraren zati bat poltsikoan pasiatzen gara<br \/>\nhilko garenean<br \/>\ngure lurrean hiltzeko beti.<\/em><\/p>\n<p><em>Gero agian beste batzuk jaioko dira<br \/>\ngu hil ginen lur horretan<br \/>\neta agian noizean behin<br \/>\ngure hilobiak bisitatuko dituzte<br \/>\nberaiek ere hiltzera kondenatuak ote dauden galdezka.<\/em><\/p>\n<p>Idazle bati begira, edo literatur lan bati begira hainbeste inporta al du idazlea zerk egin duen idazle? Ez dugu idazle \u00e2\u20ac\u0153arruntari\u00e2\u20ac\u009d buruz galdetzen zerk egin duen idazle.<\/p>\n<p>Sarrera horrela amaitzen da: \u00e2\u20ac\u0153Idazle bihurtu naiz kartzelan, bai, baina hori, bizitza honetako gauza guztiak bezala, kasualitate hutsa izan da. Edo ez? Agian ez dut inoiz jakiterik izango.\u00e2\u20ac\u009d Argigarria gertatzen da<\/p>\n<p>Badira bizitzan lotu ezin diren gertaerak edo azaltze oso errazak ez direnak. Literatura mota batzuk katalogatzeko, soziologizatzeko afan horren atzean zer dagoen? Akaso denok daukagun polizia bihotz nimi\u00c3\u00b1o hori, edo idazletza pribilegio bezala bizi dugunon beldurra&#8230;<br \/>\nNago ezer ez dela ezer bere testuingurutik aparte, baina ezer ezin dela tajuz esplikatu testuinguru soiletik.<\/p>\n<p>Ez dira asko izan idazletza kolektiboaren \u00c3\u00b1abardura kartzelak eman dien liburu-aldizkariak gurean, eta kalean suelto zabaldu direnak: Puertoko 83ko bilduma hura eta Susa aldizkariak \u00e2\u20ac\u0153Itzalpeko ahotsak\u00e2\u20ac\u009d izenarekin kaleratu zuen ale berezia datozkit burura. Baina harrezkero urte batzuk joan dira.<\/p>\n<p>Idazleak ezin du idatzi gabe egon, azken finean (ikus I\u00c3\u00b1aki Ojedaren poema, 13.or).<\/p>\n<p><em>No me callar\u00c3\u00a1n <\/p>\n<p>El d\u00c3\u00ada que se acabe<br \/>\nla tinta de mi pluma<br \/>\nescribir\u00c3\u00a9 con mi sangre,<br \/>\nla usar\u00c3\u00a9 en el papel.<\/p>\n<p>Cuando se me acabe<br \/>\nel papel<br \/>\nescribir\u00c3\u00a9 la sangre<br \/>\nsobre mi carne<\/p>\n<p>Pero nunca me callar\u00c3\u00a1n.<\/em><\/p>\n<p>Presoa lur gabetua da baina bera eta kidekoak dira bere  lurra gatibutzan.  Idazteak, askatasunari zabal lekion leihorik zabalena edo eskaintzen dio presoari barruan, lotu ezin daitekeen esparru bat: pentsamendu librearena eta sentimenduena. Basamortuan bizitza ernetzeko modu bat da literatura, ebokazio indarra.(ikus Carmen Gisasolaren 53koa eta Jon Gaztelumendiren 134.ekoa).<\/p>\n<p><em>Ausentzia <\/p>\n<p>Zure irudia<br \/>\nnoiznahi agertzen zait<br \/>\nedozein une goxotan<br \/>\nlotsati<br \/>\nzure ezpainak ausart<br \/>\nnirekin<br \/>\ngau eta egunez<br \/>\nohean niri emanak<br \/>\ngure gorputz biluzian&#8230;<\/p>\n<p>Zure gozoak edan nahi ditut<br \/>\nporo guztietan<br \/>\nzure ezpainen tolestura<br \/>\nharkor izan<br \/>\nnire kai hezean<br \/>\nzure fedea agortu<br \/>\nbion legeetara uzkurtu&#8230;<br \/>\n&#8230;tente<br \/>\nitxaroten nauzun bitartean.<\/p>\n<p>Nire bularren jaia<br \/>\nerraien betekada<br \/>\ngure esentzien sutea<br \/>\nzapen lurrina<br \/>\natzamar leunen asea<br \/>\ndastatu<br \/>\ndardarka asetu bitartean.<\/em><\/p>\n<p><strong><br \/>\n<em><br \/>\nIgurtzi zuen hezetasunak hazia<\/strong> <\/p>\n<p>Igurtzi zuen hezetasunak hazia<br \/>\nbaina han basamortuan<br \/>\nGoizeko ihintza<br \/>\nez zen nahiko izan<br \/>\nhazia hozitzeko<br \/>\nEuria iritsi zen gauez<br \/>\nhiltzera zetorren harera<br \/>\n        presati gainera<br \/>\nbaina han basamortuan<br \/>\nheriotz hura bizia zen<br \/>\nhozitu baitzen hazia<br \/>\n        eta haren garrasia<br \/>\nkoloretan entzun zuen<br \/>\nbertako paisajeak <\/p>\n<p>Basamortu ikusgarria<br \/>\ninoren begietara eder<\/em><\/p>\n<p>Hizkuntza propioa da presoaren lurra, hizkuntza bera eta, batez ere, literatura.<br \/>\nEspazio okupatu gabea, gatibuak bere-berea duen eremua eta errekisatu ezin dena. Larritasunez, urgentziaz adierazi beharreko asko sortzen ditu, bestelakoan denboraren joan geldo eta krudelaren sinbolo ere baden kartzelak.(ikus Jon Mirena San Pedrorena, 16.or).<\/p>\n<p><em><strong>Denboraren garbiketa<\/strong><\/p>\n<p>Nola deitzen da orenak eskuz akatzeeko arte-a?.<br \/>\nGoizalbak hatzazkalez urratzeko gaitasuna?.<br \/>\nArratsak eztarriratuz, gauak janez, gordin gordinak<br \/>\nsegunduak, minutuak tragoxka edaten,<br \/>\ngeure burua denboraz orditzeko<br \/>\nahalik eta lasterren&#8230;<br \/>\nNola deitzen da bizitzak bere estartak zeharka ditzan<br \/>\njorratu behar den atzeraezinezko ildoa?.<br \/>\nEta zuk,<br \/>\nnola deitzen diozu honi?.<br \/>\nZelan izendatuko zenuke zigor ziegetako ibilera<br \/>\nmaparik gabe eta lurralde ezezagun bezain ilun,<br \/>\nhotz eta zikinetan?<\/em><\/p>\n<p>Muturreko egoera da gatibutza,  literatura horrek egiaren balio erantsia du, baina ezin da ahaztu, literatura artea den aldetik, literaturak egiantza bilatzen duela, egia sortu egiten duela testu eginda. Teknika bat dela funtsean, amarruen zaku eder bat.<br \/>\nGiza dramaren alderdi minak jartzen ditu agerian kartzelako literaturak. Askotan hor bat egiten dute bizitzak eta literaturak. Poema bat edo ipuin bat kronika zuzen-zuzena bilakatzen da. Liburu honetako testu askok, Enrike Letonaren \u00e2\u20ac\u0153Jarrera\u00e2\u20ac\u009d; Jokin Urainen \u00e2\u20ac\u0153Xilingo deitzen diogu\u00e2\u20ac\u009d edo Gaztelumendiren \u00e2\u20ac\u0153Gallapu\u00e2\u20ac\u009d; Idoia Lopez Ria\u00c3\u00b1oren \u00e2\u20ac\u0153Ziega\u00e2\u20ac\u009d gidoia; Joseba Arregiren marrazkiek, I\u00c3\u00b1aki Rekarteren ipuinek, Carmen Gisasolaren poemek edota Joseba Garmendiarenak, besteak beste, asko dute hortik.<\/p>\n<p>Eta hor leku gutxi du ideologiak, giza esperientziaren adierazpena den heinean egiten duen ekarpenak balio unibertsala du, solidarioa da eta antidogmatikoa. (ikus Gaztelumendiren \u00e2\u20ac\u0153Gallapu\u00e2\u20ac\u009d, 132.or)<\/p>\n<p><em><strong>Guallapu <\/strong><\/p>\n<p>Guallapu deitzen genion, bere izena ordea Juan Angel zen. Tenerifeko espetxe zaharrean zahartzen ari zen hamazazpi urterekin. Ikusi egin behar zen espetxe hura! Aguretuta zeharo, oroimena galduta zahartzaroak jota. Ez zirudien espetxea zenik ere, baina espetxea zen. Ez zeukan ziegarik, oheek, elkarren ondoan jarrita, gela handi bat betetzen zuten, eta hari brigada deitzen zioten.<br \/>\n        Lapurketa txikiak batuz ez zuen lapurketa handirik osatu Guallapuk eta ez zen aberastu. Lapurketa txikiak batuz espetxe zigor luzea metatu zuen Guallapuk. urte bat beste, bestea hasi, ilea eta bizarra luzatzen utzi zituen inguruaz izkutatzeko.<br \/>\n        Abenduaren 28an kartzelarien bulegotik deitu eta hara joan zen Guallapu. Bulego barruan bost kartzelari zeuden mutu, eta batek esan zion, \u00c2\u00abZure gauzak bildu oraintxe eta zatoz lehenbailehen, askatasunean zoaz\u00c2\u00bb. Guallapuk ez zuen hitzik egin. Gora joan, makuto kaxkar bat erdizka bete, kamixeta garbi bat jarri eta bulegora bueltan zetorren, irrati zahar bat bidean gurutzatu zitzaion bati eman zion, baina beti isil eta urruna.<br \/>\n        \u00e2\u20ac\u201d Hemen nago!!<br \/>\n        Kartzelariek barreari ezin eutsirik zebiltzan&#8230;<br \/>\n        \u00e2\u20ac\u201d Hi haiz inuxentea!<br \/>\n        Eta barrez lehertzen hasi ziren bostak.<br \/>\n        \u00e2\u20ac\u201d Inuxente eguna da gaur!!<br \/>\n        Zalaparta eta barre haien gainetik Guallapuren biraoak entzun ziren eta kartzelariak ofenditu egin ziren. Arrastaka eraman zuten isolamendura, espetxearen leotz ilun eta bakartienera.<br \/>\n<\/em><br \/>\nKartzelan idaztea arrisku askori aurre egitea esan nahi du askotan: dena da traba eta eragozpena\u00e2\u20ac\u00a6Testuentzat ere ez dirudi toki erosoa, inorentzat ez du toki gustagarria izan behar, eta testuak ateratzeko baliatu behar izaten dira biderik  bitxienak, tartean bisitak, familia\u00e2\u20ac\u00a6Espetxetik ateratzen diren hitzak sistema horren aurkako garaipen  bat dira (I\u00c3\u00b1aki Ojeda, Txapel-ek hiru hilabete eman zituen zigor zeldetan zer eta poemak idazteagatik (Puerton); Jon Gaztelumendik \u00e2\u20ac\u0153Haizea mindu gabe\u00e2\u20ac\u009d argitaratzeak egoera areago okertzea ekarri zion. Editorearen lanaz hitz egiteko badira hemen ni baino egokiagoak.<\/p>\n<p>Kartzelako liburu bakoitzak historia eder bat du atzean, noizbait idatzi beharko litzatekeena. Egun ezinezko lan da hori, noski, aipatzea ere merezi ez duen arrazoi nabariengatik.<\/p>\n<p>Espetxeko topikoez ere jardun behar dugu, konstante nagusiez. Liburu honetan ere jasoak daudenak hainbat eta hainbat. Literatura bada tresna bat, bizi duzun egoera zeure buruari azaltzeko ere, beste modu batez adierazi ezin direnak esateko azken batean.<\/p>\n<p>Horrela, fatalidadearen ikuspegi modernoa ageri izatea ez da harritzeko, destinoaren atzera ezintasuna, espetxearen saihestu ezina, heriotza segurantzia (Zorion Zamakonaren ipuinean edo Julen Larrinagarenean), borrokaren latza (Josu Ormaetxearen bertsoetan, Kerman Urizarren gutuna, Gaztelumendi edo Letonarenean; Peru Alvarezen lana), bakardadea  ( Gisasola, Letona).<\/p>\n<p>Kondenatuen testuak dira, testu naufragoak&#8230;guganaino esku anonimoek ekarri dituztenak.<\/p>\n<p>Gatibutzaren latza aipatzen da maiz, adiera asko ditu barruko sufrimenduak, giza duintasunaren kontrako bezala, gerra baten fase bat gehiago bezala, gerra-gatibua da presoa hein batean. Eta izaera kolektibo horrek ematen dio berezitasuna gure giltzapeko literaturari. Borroka zabalago batean txertatzen da preso egoera hori; giza banakoa da baina sarri-sarri datorkio gogora talde bateko kide dela. Kolektibo bateko kide da presoa eta badaki, eta adierazi ere egiten du (<a href=\"http:\/\/www.susa-literatura.com\/emailuak\/atara\/atar0106.htm\">Harriet Iragi ,30.or<\/a>).<\/p>\n<p>Etorkizunean itxaropena konstantea da. (<a href=\"http:\/\/www.susa-literatura.com\/emailuak\/atara\/atar0121.htm\">ikus Xanti Iparragirreren bertsoa,159 (6)<\/a>).<\/p>\n<p>Badira gure kartzelako literaturan ere beste konstante unibertsalak, topikoak direnak, kartzelaren espazioak eta zama astunak halabeharrez ia ezartzen dituenak (<a href=\"http:\/\/www.susa-literatura.com\/emailuak\/atara\/atar0114.htm\">Idoia Lopez Ria\u00c3\u00b1oren 5.Ziegan 100-101-orr.<\/a>; <a href=\"http:\/\/www.susa-literatura.com\/emailuak\/atara\/atar0120.htm\">I\u00c3\u00b1aki Rekarteren Kontakizunetan<\/a>&#8230;).<\/p>\n<p>Bakardadea eta espazio itoen presentzia. Denboraren handitasun eta jabetasun eza, geldotasuna, ihesi nahia, orainari hanka egiteko grina. Txikitasunaren deskribapena eta lilura: kanpoko elementuak (zerua, izarrak, txoriak) detaileak (patioko belarrak, txori lagunak, landareak).Jaioterria, jaiotetxea oroitu eta deskribatu beharra, zehatz adierazi nahi du presoak ostu dioten paisajea; haurtzaroa horien artean (I\u00c3\u00b1aki Ojeda eta Kitxuren poema batzuk horren erakusgarri, bereziki deskribapenak Peru Alvarezen ipuin historikoan ageri). Idazletzaz gogoeta ere maiz egiten da (Kitxu). Eta injustizia egoerak ere  maiz ageri dira :torturak, trasladoak, gose grebak. (ikus I\u00c3\u00b1aki Rekarterena 155.ean eta ondoren Enrike Letonarenetik 137.ean).<\/p>\n<p>Umorea ere (eta ironia) hizki handiz azaltzen den elementua da kartzelako literaturan eta Atarami\u00c3\u00b1en, hori baita errepresioaren logika absurdoari aurre egiteko eretako bat.(ikus Kitxuren,146.or; Letonaren 141.ekoa)<\/p>\n<p>Sortu libre izateko sortuak gara eta bortxa egoerek, gatibutzak, krudelak izateaz gain giza esperientziaren alderditik interesgarriak dira. Muturreko esperientzia da  kartzela, eta horren testigantzak gure ondare garrantzitsutzat dauzkagu. Sentimenduak, egiak, edertasunaren bilaketak nahikoa arrazoi ematen digu gure mundualdian saiatzeko\u00e2\u20ac\u00a6<\/p>\n<p>Eta literatura hau hor txertatuta ikusten da,  lehen ere esan dugu, bizitzarekin bat egiten du eta literatura den artifizioari horrek balio erantsi bat ematen dio, egiaren balioa.<\/p>\n<p>Kartzelaren esperientziaren testigantza hagitz aberats eta interesgarria uzten ari da gure herria munduari.<\/p>\n<p>Kartzelak beti emango ditu idazleak, idazleak preso hartuko dituztelako edo kartzelak presoak idazletzen jarraituko duelako.<br \/>\nEz dirudi katea etengo denik, izan ere, eta Marc Legasse zenak zioen bezala gartzela da euskaldun izatearen baldintza eta arrisku funtsezkoetarik bat.&#8221;<\/p>\n<p><strong>Jose luis otamendi<\/strong><\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"Jose Luis Otamendi | Espetxea eta literatura\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jose Luis Otamendi idazleak 2002ko ATARAMI\u00c3\u2018Eren aurkezpenerako egindako saioa: &#8220;Kartzelan literatura asko idazten da eta asko idatzi da baina, agerian dagoena oso gutxi da. Izeberg bati buruz ari gara. Frankismoaren azken ostikoekin hasi, Xabier Amurizarekin, Jon Lariz-ekin, eta gaur egunekoak arte espetxean idatzitako literatura jo daiteke garaikide, eta ez ETAko presoek idatzia delako, ez baita [&hellip;]<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"Jose Luis Otamendi | Espetxea eta literatura\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":"","_share_on_mastodon":"1"},"categories":[33,28],"tags":[5,4],"share_on_mastodon":{"errors":{"invalid_id":["Invalid post ID."]},"error_data":{"invalid_id":{"status":400}}},"_links":{"self":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/23"}],"collection":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=23"}],"version-history":[{"count":9,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/23\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":257,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/23\/revisions\/257"}],"wp:attachment":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=23"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=23"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=23"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}