{"id":300,"date":"2010-04-15T13:10:55","date_gmt":"2010-04-15T12:10:55","guid":{"rendered":"http:\/\/www.mundurat.net\/ataramine\/?p=300"},"modified":"2010-04-23T08:53:00","modified_gmt":"2010-04-23T07:53:00","slug":"mikel-antzak-eta-zubietak-elkar-topatu-zutenekoa","status":"publish","type":"post","link":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=300","title":{"rendered":"Mikel Antzak eta Zubietak elkar topatu zutenekoa"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.argia.com\/boligrafo-gorria\/2010\/04\/mikel-antzak-eta-zubietak-elkar-topatu-zutenekoa\/\">boligrafo gorria<\/a><\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.argia.com\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/2010\/04\/ospitalekoak.jpg\" alt=\"\" \/> Mikel Antza, argazki zahar batean<\/p>\n<p><em>Gorka Bereziartua<\/em><\/p>\n<p><strong>Bazebilen zurrumurrua, bageneukan jakin-mina eta badator notizia: <a href=\"http:\/\/www.armiarma.com\/emailuok\/?p=1751\">apirilaren 22an aurkeztuko du<\/a> Susak Mikel Antzaren liburu berria, Ospitalekoak nobela. Hiru urtez aritu da donostiarra aurreneko eleberria idazten.<\/strong><\/p>\n<p>Gaian ni baino jantziago dagoen batek esan beharko du liburu hau kokatzen denentz autofikzioaren esparruan. Gauza bat argi dago: baduela zer edo zer autobiografikotik. Mikel Antza preso dago, Fresnesko espetxean izkiriatu du Ospitalekoak. Mikel izeneko euskal preso politikoa da nobelako protagonista eta narratzailea ere. Kartzelako ospitalera eraman dute, puskatutako atzamarra birgaitzeko. Baina ospitalean dena okertuko da, eta gurpildun aulkian bukatuko du; ezinduta idazteaz aparteko zeregin guztietarako.<\/p>\n<p>Hori nola gertatu den jakin bitartean, beste istorio batzuk harilkatzen joango dira: arrebaren mutil-laguna hiltzeagatik kartzelan sartu duten Dimitrirena; 1936ko Gerran gudari ibilitako Xabierrena; eta, batez ere, Mikelen beraren iragana. Narratzailearen pentsamenduek ematen diete lotura istorio guztiei.<\/p>\n<p>Teknikoki ondo soluzionatutako lana da, egitura zirkularrekoa, zabaltzen dituen hariak behar den momentuan josten dakiena; eta, topos nagusia ospitale bat izanda kontrakoa pentsa bazitekeen ere, erritmo azkarrekoa. Horrek harritzen du gehien lehen irakurrian: nobela non kokatuta zegoen jakinda adagio bat espero bazitekeen ere, bizia dela Ospitalekoaken tempoa.<\/p>\n<p>Bigarren irakurketa baterako berriz, ariketa posible bat: nobela hau irakurtzen duenak Raul Zeliken Lagun armatua (Txalaparta, 2009) ere leitu badu, konparazio interesgarri bat egiteko aukera izango du. Zergatik? Zeliken eleberriko pertsonaietako bat, Zubieta izeneko etakidea, Mikel Antzaren trasuntua delako. Beraz, tarte laburrean, pertsonaia bihurtuta irakurri dugu idazlea, eta idazleak bere buruarekin zerikusia duen pertsonaia idatzi du. Biak alderatzea tentazio handia da.<\/p>\n<p>Egia: Lagun armatuako Zubieta aske dago, sasian; eta Ospitalekoakeko Mikel, kartzelan. Egoerak baldintzatzen du pertsonaien izaera. Baina hala ere, biek badute puntu amankomun bat: literaturarekiko jarrera. Nobela bietan azaltzen da idaztearen eta borrokaren artean hautatu beharra. \u00e2\u20ac\u0153Ez al duk antzerki lan gehiago idazten?\u00e2\u20ac\u009d galdetzen dio Zeliken nobelako protagonistak Zubietari; eta aurrerago, talentua alferrik galtzen ari dela esaten dio. \u00e2\u20ac\u0153Seguru ez zela hainbesteko talentua\u00e2\u20ac\u009d erantzuten du Zubietak. Ez da gaiaz gehiago hitz egiten. Ez da horretarako momentua. Ospitalekoaken dator arrapostu zabalagoa. \u00e2\u20ac\u0153Halako batean jabetu nintzen idatzizko munduak gugan sortzen dituen hunkiduren katea ez dela benetako bizitzakoen oihartzun apal bat baino\u00e2\u20ac\u009d. Hau da, \u00e2\u20ac\u0153idazteko, bizi behar da\u00e2\u20ac\u009d eta \u00e2\u20ac\u0153bizitzeko, idatzi behar da\u00e2\u20ac\u009d formulazioen artean, lehenengoaren aldeko hautua egiten du narratzaileak. Ipar bera seinalatzen du nobelaren hasierako zita batek: \u00e2\u20ac\u0153Oraindik ez zarenean zutitu bizitzeko, alferrikakoa da esertzea idazteko\u00e2\u20ac\u009d (Henry David Thoreau).<\/p>\n<p>Gainontzean, antz handirik ez: Zeliken ekintzaile hotza, pertsonaia barnerakoi eta bukaerarako gozo bihurtuta aurkitzen dugu Ospitalekoaken.<\/p>\n<p>Urte askoren buruan donostiarrak erakutsi du badakiela oraindik nola kontatu. Zer kontatua ez zaio falta. Hurrengoaren zain gaude.<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"Mikel Antzak eta Zubietak elkar topatu zutenekoa\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>boligrafo gorria Mikel Antza, argazki zahar batean Gorka Bereziartua Bazebilen zurrumurrua, bageneukan jakin-mina eta badator notizia: apirilaren 22an aurkeztuko du Susak Mikel Antzaren liburu berria, Ospitalekoak nobela. Hiru urtez aritu da donostiarra aurreneko eleberria idazten. Gaian ni baino jantziago dagoen batek esan beharko du liburu hau kokatzen denentz autofikzioaren esparruan. Gauza bat argi dago: baduela [&hellip;]<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"Mikel Antzak eta Zubietak elkar topatu zutenekoa\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":"","_share_on_mastodon":"1"},"categories":[33,30,13],"tags":[],"share_on_mastodon":{"url":"","error":""},"_links":{"self":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/300"}],"collection":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=300"}],"version-history":[{"count":2,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/300\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":315,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/300\/revisions\/315"}],"wp:attachment":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=300"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=300"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=300"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}