{"id":3241,"date":"2015-01-20T23:18:16","date_gmt":"2015-01-20T22:18:16","guid":{"rendered":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=3241"},"modified":"2015-01-20T23:20:03","modified_gmt":"2015-01-20T22:20:03","slug":"ortzadar-sorkuntza-eta-hausnarketa-ziegatik-argira","status":"publish","type":"post","link":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=3241","title":{"rendered":"[Ortzadar] Sorkuntza eta hausnarketa, ziegatik argira"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/farm8.staticflickr.com\/7481\/16142845027_729ef02339_b.jpg\"><br \/>\n<img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/farm8.staticflickr.com\/7481\/16142845027_729ef02339.jpg\" width=\"250\" \/><\/a><\/p>\n<p>\u2192 <strong>Sorkuntza eta hausnarketa, ziegatik argira <\/strong><br \/>\nMARTA MORALES<\/p>\n<p><strong><a href=\"http:\/\/static.deia.com\/docs\/2015\/01\/09\/ortzadar100115_29540.pdf\">\u2192 Ortzadar385.PDF<\/a><\/strong><\/p>\n<blockquote><p><em>Euskal preso eta iheslarien lanak kaleratzen dituen ATARAMI\u00d1E KOLEKTIBOAk hiru nobedade aurkeztu ditu. Olerkiak, kronikak, ipuinak, itzulpenak eta ilustrazioak aurki daitezke aurtengo uzta oparoan. Sorkuntza bultzatzeaz gain, lanok hausnarketarako proposamena ere badirela nabarmendu du Oier Gonzalez elkarteko kideak<\/em><\/p>\n<p>JOSEBA Sarrionandiak idatzi eta Ruper Ordorikak musikatutako <em>Galtzetan gordetzeko koplak<\/em> olerki ezaguna ekarri du gogora Oier Gonzalez Atarami\u00f1e argitaletxeko kideak sorkuntzak kartzelan duen garrantziaz hitz egitean. \u201cZandariak paper bila ari dira zeldatan&#8230;\u201d, kontatzen digu Sarrionandiak bere poeman. Ez armen bila, ezta barroteak zerratzeko zerren bila ere. Izan ere, \u201csorkuntza barne mundua elikatu eta zaintzeko bide bat da\u201d, nabarmendu du Gonzalezek. Zeregin hori bete duten hiru lan kaleratu berri ditu Atarami\u00f1e kolektiboak, azken hamarkada luzean urtero Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak argitaratzen dituen elkarteak.<\/p>\n<p>Lehenengo lana <em>Atarami\u00f1e14. Askoren artean<\/em> urtekaria da. Bertan, hogei preso eta iheslarien lanak jasotzen dira, hasi olerkietatik, pasa kroniketatik, ipuinetatik igaro eta ilustrazioetan amaituz. \u201cSorkuntza bide ezberdinak jaso ditugu eta aniztasun hori islatzen da urtekarian\u201d, azpimarratu du Gonzalezek. Sorkuntzaren aniztasuna jasotzeaz gain, urtekariak hausnarketarako aukera ere eskaintzen duela uste du Gonzalezek. \u201cAzalean, Arantzazuko Azpilleta baserrian jaiotako Joseba Arregi Erostarbek marrazturiko herri bat ikusi daiteke, eta, herri horren erdian, espetxeetan ohikoak diren zaintza dorre bat. Izan ere, \u201cnon kokatzen da zinez kartzela?\u201d, galde egin du Gonzalezek.<\/p>\n<p><strong>SALAKETARAKO AUKERA <\/strong>Urtekariaren hitzaurrea Jesus Mari Zalakainek Atarami\u00f1en argitaratzen duen lehen lana da. \u201cZalakainen presentzia salaketa edo adierazpen antzeko bat da lan honetan. Izan ere, gaur egun, zoritxarrez, gure herrian baditugu beren jardun politikoagatik edo kazetaritzan jardute soilagatik espetxeratutako lagunak\u201d, nabarmendu du Gonzalezek. Kontrazalean, urtean zehar hil diren euskal presoak oroitu dituzte, aurten Puertoko espetxean hildako Arkaitz Bellon, kasu. Bestalde, Historiari begirada botatzeko aukera ere eskaintzen du <em>Aterami\u00f1e14<\/em>-k. Askoren artean urtekariak, 1983ko maiatzean Carabanchelgo espetxean gertatutako mutinari buruzko testua jasotzen baita.<\/p>\n<p><strong>MANDELAREN AUTOBIOGRAFIA<\/strong> Atarami\u00f1eren bigarren nobedadea Ekaitz Sirvent Zarautzeko preso politikoaren <em>Urte ilunak<\/em> liburua da. 1974an Nelson Mandelak <em>Long Walk to Freedom<\/em> liburu ezaguna idatzi zuen ezkutuan, Robben Irlako espetxean preso zutelarik. Mandelak 27 urte eman zituen giltzaperatuta. Sirventek Mandelaren autobiografia hartako Robben Island: <em>The Dark Years<\/em> atala itzuli du. Sirvent 2009an atxilotu zuten Estatu frantziarrean, eta, gaur egun, Tarasconeko espetxean dago preso. \u201cEspetxe esperientzia oso uniformatzailea da, bertan ematen diren botere eta kontrol erlazioak urteetan barna kateatzen dira\u201d, iritzi dio Atarami\u00f1eko kide Gonzalezek. Hori kontutan hartuta, \u201cbadirudi Ekaitzek, besteren borroka kontatuz, bere borroka kontatu eta, agian, ulertzeko ere ahalegina egin duela\u201d, gaineratu du Gonzalezek. <\/p>\n<p>Aurtengo hirugarren nobedadea <em>Ainarak herrira itzuliko dira<\/em> bertso bilduma da; 2000. urtean atxilotu, eta egun Cordobako espetxean preso dagoen Ibon Mu\u00f1oa eibartarrak idatzitako lana da honakoa. \u201cBertsoak idaztearen hautua nondik datorkion berari galdetu beharko genioke, baina jakin badakigu Ibon oso metodikoa dela, horren adierazle dira aldiro bidaltzen dizkigun eskuz idatzitako bertso-koaderno txukunak\u201d, azaldu du Gonzalezek. Mu\u00f1oaren izaeraren isla izan daiteke bilduma honen egituraketa ere. Izan ere, 160. bertsoarekin hasten da, hain zuzen Mu\u00f1oak berak argitaratutako <em>Ametsen txokoan bizi naiz<\/em> liburuaren jarraipenarekin. Bertan, bere espetxealdiaz gain, patiokide izan zuen Arkaitz Belloni zuzendutako bertso lazgarria topa daiteke, eta baita Eibarri buruzko hamaika aipu ere.<\/p>\n<p><strong>Harpidetza kanpaina, martxan<\/strong><\/p>\n<p>ATARAMI\u00d1E proiektu kolektibo bat da. Lanak senide eta lagunei esker jasotzen dira, eta edizioak ere kolaboratzaileek egiten dituzte. Izaera kolektibo hau harpidetzen bidetik iraunarazi nahi dute, eta harpidetza kanpaina martxan jarri dute. Hala,\u201charpidetza egiten dutenek urtekaria eta urtero argitaratutako lanak jasoko dituzte\u201d, azaldu du Oier Gonzalezek.<\/p><\/blockquote>\n<p>\n\/ <a href=\"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\">literatura koadernoak<\/a> \/ <a href=\"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\">atarami\u00f1e<\/a> \/ <a href=\"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\">literaturakoadernoak.org<\/a> \/<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"[Ortzadar] Sorkuntza eta hausnarketa, ziegatik argira \";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u2192 Sorkuntza eta hausnarketa, ziegatik argira MARTA MORALES \u2192 Ortzadar385.PDF Euskal preso eta iheslarien lanak kaleratzen dituen ATARAMI\u00d1E KOLEKTIBOAk hiru nobedade aurkeztu ditu. Olerkiak, kronikak, ipuinak, itzulpenak eta ilustrazioak aurki daitezke aurtengo uzta oparoan. Sorkuntza bultzatzeaz gain, lanok hausnarketarako proposamena ere badirela nabarmendu du Oier Gonzalez elkarteko kideak JOSEBA Sarrionandiak idatzi eta Ruper Ordorikak musikatutako [&hellip;]<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"[Ortzadar] Sorkuntza eta hausnarketa, ziegatik argira \";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":"","_share_on_mastodon":"1"},"categories":[16,33,27],"tags":[],"share_on_mastodon":{"url":"","error":""},"_links":{"self":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/3241"}],"collection":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=3241"}],"version-history":[{"count":3,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/3241\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3244,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/3241\/revisions\/3244"}],"wp:attachment":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=3241"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=3241"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=3241"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}