{"id":4329,"date":"2018-12-13T14:29:51","date_gmt":"2018-12-13T13:29:51","guid":{"rendered":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=4329"},"modified":"2018-12-13T14:41:07","modified_gmt":"2018-12-13T13:41:07","slug":"ortzadar-ziegako-arrakalak","status":"publish","type":"post","link":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=4329","title":{"rendered":"[Ortzadar] Ziegako arrakalak"},"content":{"rendered":"<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/c1.staticflickr.com\/5\/4876\/46299656891_de972c9e48.jpg\" width=\"450\" \/><\/p>\n<p><strong>\u2192 ortzadar: <a href=\"https:\/\/www.deia.eus\/2018\/12\/09\/ortzadar\/ziegako-arrakalak\">Ziegako arrakalak<\/a><\/strong><\/p>\n<blockquote><p><strong>Ziegako arrakalak<\/strong><\/p>\n<p><em>Urtero bezala, euskal preso politikoen sorkuntza lanak aurkeztu ditu Atarami\u00f1ek. <strong>Oier Goitia<\/strong>, <strong>Joseba Erostegi<\/strong> eta <strong>Ibon Mu\u00f1oaren<\/strong> liburuak dira aurtengo nobedadeak<\/em><\/p>\n<p><em>JULENE LARRA\u00d1AGA <\/em><\/p>\n<p>Urtero sasoi honetan egin ohi duen bezala, <strong>Atarami\u00f1e<\/strong> kultur elkarteak euskal presoek espetxeetan ondutako lanak kaleratu ditu. Hiru euskal presoren lanak dakar-tza <strong>Atarami\u00f1ek<\/strong> aurten. Batetik, <strong>Joseba Erostegi<\/strong> eta haren ilobaren artean osatutako <em>Txori mezulariak<\/em> haurrei zuzendutako ipuina;bestetik, <strong>Oier Goitia<\/strong> gernikarraren bigarren olerki bilduma, <em>Egia baten egunerokoa<\/em>;eta, azkenik, <strong>Ibon Mu\u00f1oa<\/strong> eibartarraren <em>Hamaika desio utopiarako<\/em> bertso-olerki bilduma.<\/p>\n<p><strong>Ibon Mu\u00f1oaren<\/strong> bosgarren liburua da <em>Hamaika desio utopiarako<\/em>. Kordobako espetxean sortutako eta ordena kronologikoan antolatutako 141 bertsoz osatzen da liburua. <strong>Leire Narbaizak<\/strong> osatu du liburuaren hizaurrea. <strong>Oier Gonzalez<\/strong> Atarami\u00f1e elkarteko kideak azaldu duenez, \u201ceguneroko antzeko bat\u201d osatu du <strong>Mu\u00f1oak<\/strong> bere azken lanean: \u201cEguneroko bat bailitzan, gaur egungo gaiak lantzen ditu liburuan <strong>Mu\u00f1oak<\/strong>. Kartzelan dagoena eta kalean dagoena etengabe konektatzeko saiakera nabari da liburuan\u201d. <\/p>\n<p>Espetxeko euskal literaturaren uztaren bigarren nobedadea <strong>Joseba Erostegi <em>&#8216;Eltzikorta&#8217;<\/em><\/strong> preso antzuolarrak idatzitako <em>Txori mezulariak<\/em> ipuina da. Telefono deien elkartruke batetik sortutako lana da honakoa. Hain zuzen, espetxean dagoen <strong>Joseba<\/strong> osabaren eta kalean dagoen <strong>Lorea<\/strong> ilobaren mezuek mimo handiz eraikitako kontakizuna da: \u201cTelefono deiak egiten zizkidan osabak astero, eta liburu honi buruz hitz egin eta eztabaidatzen genuen biok\u201d, kontatu du <strong>Lorea Erostegi Josebaren<\/strong> bilobak, zeinak libururako marrazkiak ere egin dizkion. Umeei eskainitako ipuina dela eta haur irakurleak protagonista izateko istorioa dela jakinarazi dute egileek. Hasiera batean, \u201cetxekoen\u201d artean geratzeko sortu zuten ipuina, baina <strong>Atarami\u00f1e<\/strong> argitaletxearekin kaleratzea adostu dute azkenean. \u201cOsabak nahi zuen ume bakoitza bere liburuaren protagonista izatea, eta liburu interaktiboa sortu dugu horregatik\u201d, kontatu du <strong>Lorea Erostegik<\/strong>.<\/p>\n<p><strong>ELKARLANEAN<\/strong> <\/p>\n<p><strong>Oier Goitia<\/strong> gernikarraren <em>Egia baten egunerokoa<\/em> dugu <strong>Atarami\u00f1eren<\/strong> aurtengo azken nobedadea. <strong>Goitiaren<\/strong> bigarren lana da honakoa, aurretik <em>Fakin Xokona<\/em> plazaratu baitzuen. Antzeko diseinuarekin, eguneroko itxura du <strong>Goitiaren<\/strong> poema multzoak. Lanaren hitzaurrea <strong>Ion Telleria<\/strong> kazetariak idatzi du. Hain zuzen, <strong>Telleriak<\/strong> ziegakide izan zuen <strong>Goitia<\/strong> kartzelan izan zenean, eta harreman horretatik abiatu dute orain elkarlana. <\/p>\n<p><strong>Telleriak<\/strong> presoa lagundu du olerki bildumaren sorkuntzan: \u201c<strong>Oierrek<\/strong> ohitura du, egunero, olerki solteen bidez, egun horretan bizitakoak idatzita uzteko. Lan solte horiek eman zizkidan niri, eta ikusi genuen hari bat bazutela bere sorkuntzek. Egunerokoa da, eta egia bat du oinarrian: preso dagoenaren egia edo sentipenak dituzte olerki guztiek oinarrian\u201d. <strong>Telleriaren<\/strong> hitzetan, \u201c<strong>Goitiak<\/strong> espetxetik ihes egiteko abiatzen dituen burutazioak\u201d bildu ditu liburuan. <strong>Gabriel Arestiren<\/strong> <em>Egia bat esateagatik<\/em> poema izan dute gogoan liburuari izenburua ematerakoan. Liburuko ilustrazioak, ostera, <strong>Iker Morenorenak<\/strong> dira. <\/p>\n<p><strong>DESAGERTZEKO SORTUA <\/strong><\/p>\n<p><strong>Oier Gonzalez<\/strong> Atarami\u00f1e kultur elkarteko kideak aurkeztu ditu aurtengo hiru nobedadeak, Bilboko <strong>Bira<\/strong> gunean egindako aurkezpenean. Ondo gogoratzen du <strong>Gonzalezek<\/strong> kartzela, han egondakoa eta bertan idatzitakoa baita bera ere. Berak ere <strong>Atarami\u00f1eren<\/strong> bitartez plazaratu zituen bere gogoetak. Argitaletxe honen jardunean, elkarlanaren garrantzia azpimarratu du <strong>Gonzalezek<\/strong>, urtero moduan: \u201cElkarlan gabe ez da posible <strong>Atarami\u00f1en<\/strong> libururik egotea\u201d. Hain zuzen, elkarlana oinarri, euskal preso politikoen sorkuntzarako argitaletxe bezala sortu zen <strong>Atarami\u00f1e<\/strong>, eta 2002. urtetik dago martxan. Bide luzea egina du argitaletxeak presoen literatura sorkuntzaren zabalkundean, baina <strong>Gonzalezek<\/strong> gogora ekarri du euren bokazioa zein den: \u201cDesagertzeko sortu zen <strong>Atarami\u00f1e<\/strong>, eta, lehenbailehen bada, askoz hobe. Euskal preso politikoen sorkuntza lanak inoiz gehiago plazaratu beharko ez dugun une horri begira gaude, horrek esan nahi izango baitu, presoak, kalean, gurekin batera sortzen ari direla\u201d.<\/p><\/blockquote>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"[Ortzadar] Ziegako arrakalak\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u2192 ortzadar: Ziegako arrakalak Ziegako arrakalak Urtero bezala, euskal preso politikoen sorkuntza lanak aurkeztu ditu Atarami\u00f1ek. Oier Goitia, Joseba Erostegi eta Ibon Mu\u00f1oaren liburuak dira aurtengo nobedadeak JULENE LARRA\u00d1AGA Urtero sasoi honetan egin ohi duen bezala, Atarami\u00f1e kultur elkarteak euskal presoek espetxeetan ondutako lanak kaleratu ditu. Hiru euskal presoren lanak dakar-tza Atarami\u00f1ek aurten. Batetik, Joseba [&hellip;]<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"[Ortzadar] Ziegako arrakalak\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":"","_share_on_mastodon":"1"},"categories":[33,27,29],"tags":[],"share_on_mastodon":{"url":"","error":""},"_links":{"self":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/4329"}],"collection":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=4329"}],"version-history":[{"count":3,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/4329\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4332,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/4329\/revisions\/4332"}],"wp:attachment":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=4329"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=4329"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=4329"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}