{"id":624,"date":"2011-04-05T22:42:48","date_gmt":"2011-04-05T21:42:48","guid":{"rendered":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=624"},"modified":"2011-04-06T18:38:23","modified_gmt":"2011-04-06T17:38:23","slug":"literatura-eskola-2011-02-19-kartzela-eta-literatura","status":"publish","type":"post","link":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=624","title":{"rendered":"Literatura eskola 2011.02.19: kartzela eta literatura"},"content":{"rendered":"<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm6.static.flickr.com\/5011\/5461391395_15ea4a472b.jpg\" width=\"450\" \/><\/p>\n<p>>> <a href=\"http:\/\/www.nabarra.com\/\">Nabarra hilabetekaria<\/a> 118. zka. | 2011ko martxoa<\/p>\n<p><strong>Literatura Eskola, irakurleen unibertsitate irekia, Donibane Lohitzunen batu zen otsailean, kartzelako literatura irizpide. Kronika moduan argitara ohi ditu Nabarrak eskoletan gertatzen direnak, baina oraingoan gutun itxurarekin ekarri ditu. Bi eskutitz aurkituko dituzu orrialde hauetan, lehena presoak kartzelatik eskolakideei idatzia; bestea, eskolatik presoari eskainia. Kartzelako literaturari buruzko hausnarketa ekarri digu, beraz, Literatura Eskolak, baina baita kartzelako literaturaren adibidea ere. <\/strong><\/p>\n<p><strong>ESPETXEAN LETRAK JUNTATZEN<br \/>\n<a href=\"http:\/\/oiergon.blogspot.com\/\">Oier Gonzalez Bilbatua<\/a><\/strong><\/p>\n<p>\u00c2\u00abSeacliffeko ospitalean eman nituen sei asteak, inoiz izango zenik ere uste ez nuen leku hartan, zoramenaren izugarrikeriaren ikusgai laburtu bat izan ziren.<br \/>\nHan igarotako lehen uneetatik jakin nuen ezingo nintzela itzuli nire usuko bizitzara, ezingo nuela ahaztu ikusitakoa. Beste eraikin batzuetan bakartutako jendeek ez zuten izenik, ez \u00c2\u00a0iraganik, ez etorkizunik. Giltzapetutako oraina besterik. Orain lur betierekoa, hortzemugarik gabea\u00c2\u00bb.<\/p>\n<p>Janet Paterson Frame idazle zeelanda berritarraren hitzok espetxeratu berritan nik neu sentitua oso ondo islatzen dute. \u00c2\u00abBaina zer da izugarrikeria hau? Nola liteke hain jendarte garatua omen den honetan, tamainako krudelkeria instituzionalizatua existitzea?\u00c2\u00bb. Lehendik ere euskal presoekiko elkartasun taldetan aritua nintzen, espetxea, beraz, ez zen errealitate arrotza niretzat, baina espetxea zer den, zinez, presoak soilik daki.<\/p>\n<p>Kanpoan dagoenak enpatia senti dezake eta enpatiaz jokatu, presoaren hurbilekoek espetxearen ondorioak sufritzen dituzte baina, hala ere, giltzapetuaren pairamena oso esperientzia intimoa da, hain zuzen, norbere intimitatea baita bertan urratzen dena.<br \/>\nLehen kontaktua are izugarriagoa iruditu zitzaidan, Lyonen espetxeratu baininduten, hau da, Lyon hiriaren erdi-erdian zegoen espetxean. \u00c2\u00a0Sufrimenduaren alimaleko monumentua, hiriko tren geltokiari pega-pega eginda, kaletarren sudurpean.<br \/>\nGaiaren inguruan nuen ez jakintasunaz jabetuta, lehen bulkada: \u00c2\u00abhau, min guzti hau, kontatu beharra dago\u00c2\u00bb.<\/p>\n<p>Hain justu, edozein sorkuntza lan zer edo zer kontatzeko behar batean oinarritzen dela esan liteke, zerbait adierazteko behar gorrian. Erraietan dugun zera, kanporatu ezean ezinegona lehenik eta itolarria gero sentitzerainokoa. Lyonen argi sumatu nuen, estrainekoz, espetxea inguratzen duten murruek barrutik kanporako baino kanpotik barrurako norabidean betetzen dutela beren funtzioa. Murruok, ihesaldiak ekiditeko baino, barruko izugarrikeriak ezkutatzeko eraikiak direla. Horrela beraz, espetxe barrutik egiten den oihu bakoitza, idatzia barne, murruan arrakala bihur liteke eta berau ez da, askok pentsa lezaketen maneran bertatik ihes egiteko, baino kanpokoari barrukoa erakusteko.<\/p>\n<p>Espetxearen inguruko hamaika liburu, idazki edo sormen lan aurki litezke, azaltzen diren esperientziak bata bestearen oihartzunak dira, elkarren artean mende beteko aldea izan arren irudi bertsuak azaltzen dira sarritan (ausentzia, espazio txikiaren estutasuna, bakardadea\u00e2\u20ac\u00a6). Baina arestian esan bezala, espetxeak oso maila intimoan urratzen du giltzapean daukana eta hala, luma behin eta berriz hartzen duen presoak zera pentsa dezake: \u00c2\u00abEspetxeaz beste batzuk idatzi dute baina ez nik\u00c2\u00bb.<\/p>\n<p>Janet Paterson aipatu dut hasieran eta itzul gaitezen harengana. Bera ez zuten espetxeratu, ospitalean ingresatu baizik. 50eko hamarkada aldera izaeraren desorekak elektro shock kolpeka osatu zitezkeela uste zen. Janet Patersonen amak alaba logotomia bidez zentzatzea espero zuen, baina buru ebakuntzaren zain zegoela, Janetek ezkutuan idatzitako Lagoon liburuak Zeelanda Berriko literatur sari nagusia, Hubert Church Memorial Prize izenekoa, irabazi eta buru garbiketatik libratu zen.<\/p>\n<p>Idatzitako hitz bakoitzak heriotza mentaletik urrundu zuen, ebakuntzaren (eta amaren erabakiaren!) aurka erlojupeko lasterketan buru garbiketatik libratzeko bide bakarra idaztea zen. Nago, gu geu ere ez ote garen Janeten antzera, heriotza mentaletik libratzeko idazten ari. Bon Bildur-aren aurka erlojupeko lasterketan, geure buruak izuaren katedraleko estoldetan amildu aurretik letrak juntatzen\u00e2\u20ac\u00a6<\/p>\n<p>Erdu eta tori zuretzat! Gorde itzazu galtzetan!<\/p>\n<p><strong>Oier Gonzalez Bilbatua<br \/>\nSain Martin de Re espetxetik<\/strong><\/p>\n<p><strong>GUTUN BAT ZUENTZAT<br \/>\nTestua eta irudiak: Literatura Eskola<\/strong><\/p>\n<p><strong>Aupa Oier!<\/strong><\/p>\n<p>Aurrekoan, Donibane Lohitzunen batu ginen, Literatura Eskolaren aitzakian kartzelaz aritu ginen berbetan. Espetxean sortutako liburuak izan genituen esku artean, hizpide. Eta goiza eskaini genion giltzapean sortutako letra eta esperientziei. Goiz atsegina izan zen. Kartzelan egondakoak, kartzeletara bisitan joandakoak eta kartzelaz ezer gutxi dakigun batzuk batu ginen, lagun artean.<\/p>\n<p>Beti egin ohi dugun moduan, hizlariak genituen gonbidatu. Jose Luis Otamendi idazlea batez ere Jokin Urain presoaren sorkuntzaz aritu zitzaigun, espetxean 25 urte bete dituen idazlea da Urain. Hitzaldiaren egunean, 9168 egun preso. Azken 20 urteotan hainbat liburu eder argitaratu ditu, eta den denak aztertu genituen irakaslearekin. Ostean, Mitxel Sarasketa, espetxean 20 urte eta 7 egun emandako lagunak, kartzelan idaztearen esperientziaz mintzo zitzaigun. Anekdotak, egoerak, kontaera politak ekarri zituen hizpidera. Bien solasarekin, eta bertan batu ginenon jakinminarekin, \u00c2\u00abba al dago espetxeko literaturarik?\u00c2\u00bb itaunari erantzun politak bilatu genizkion.<\/p>\n<p>Otamendik, Jokin Urainen lehen liburuetatik hasi zuen bere hitzaldia, Izaian, Adlotse, Gatibu sortu nintzen, Errotarria. \u00c2\u00ab25 urte bete ditu Urainek espetxean, eta berak ateratzerik ez badu ere, bere lanek argia ikusi dute; kalean, liburutegietan, etxean\u00c2\u00bb. Kartzelan egindako literatura da, bertan egin baita idazle egilea bera ere. Eta lehen liburuetan autofikzioa -orain horrenbeste aipatzen den hori- da nagusi. \u00c2\u00abNon amaitzen da fikzioa? Non hasten da errealitatea?\u00c2\u00bb galdetzen digu Otamendik, izan be subjektua eta objektua asmatzea ez da erraza. Preso idazlea da Jokin Urain, idazle presoa. <\/p>\n<p><strong>Denbora<\/strong><br \/>\nKontzeptu ezberdinak landu genituen solasaldian. Gorrotoa izan zen bat. Testuinguruan ulertu behar dena, espetxeko errealitate gordin eta gogorrean, indarra hartzeko, berean jarraitzeko. Oskolgintza aipatu zigun hizlariak. Ulertu genion, azala gogortzearena. Trikuaren ezpatak, marraskiloaren aterpea, barruan gorde beharra. <\/p>\n<p>Denboraren adierak, lotura berezia dauka espetxearekin. \u00c2\u00abgure pausuek neurtzen digute denbora, itxaropenarena da, batez ere, gure denbora\u00c2\u00bb irakurri zigun ostera Otamendik. Bezperan espetxetik heldutako gutunaren pasarteak irakurri zizkigun beranduago, isilik entzuten genuen guk. Eta berba bakoitzak oihartzun berezia egiten zuen gau eskolako gela hartan. \u00c2\u00abAskatasunaren orduan, bat egitera iritsiko dira barruko eta kanpoko denborak\u00c2\u00bb. Baietz egiten genuen buruagaz, baietz, bat egingo dutela denborek, pertsonek&#8230; eta ametsek. <\/p>\n<p><strong>Ametsa<\/strong><br \/>\nIhesarekin batera, behin eta berriro errepikatzen den ideia. Asmoa. Gogoa. Ametsa baita ihesa bera. Amets egitean, askatasuna dastatzen delako edo. Baina, \u00c2\u00abiratzarri naizenean alde guztietara so egin dut&#8230; loaldiaren osteko ikuskizunak, beti ez dira atseginak izaten\u00c2\u00bb. Kartzelako literaturaren lege orokorra da hori, amets egin, esnatzean berriz amesgaiztora bihurtzeko. <\/p>\n<p>ametsek egiten dute ihes<br \/>\npresoa esnatzean presoa kartzelan utzita<br \/>\nesnatzea kartzelara itzultzea da<br \/>\npresoak ametsezko errealitatean esnatu nahi du<\/p>\n<p>Ihesaren ametsa, zer esango dizuegu zuoi! Baina kontatze horrek ekarri du haria. Ihes egin gura horrek sortu du amets hori letretara hurbiltzea. Zinezko amets ezin duenak, balizkoa du ihesa. Kontatzea da kontua. Eta kontakizun horrek, arintzen du egoera batetik, eta ematen du egoeraren berri ere bestetik. Irakurtzeko baita kontatua. <\/p>\n<p>\u00c2\u00abHitz bakoitza pausu bat da\u00c2\u00bb diosku Otamendik, eta eskutitzak hartzen ditugu horrela hizpide. Egiteko dagoela presoen eskutitzen liburua ere. Beste herri batzuetan eskutitz liburu ederrak argitaratu direla, gurea egiteko dagoela. Kontalari trebeak daudela lau hormen artean, paperari letra gehitu eta kontakizun ederrak egiten dituztenak. Egiteko dugu hori ere.<\/p>\n<p><strong>Fantasia<\/strong><br \/>\nMitxel Sarasketak, Urainen azken liburua Ez dago etxean, espetxea eta literaturaren arteko erreferentzia bilakatu dela esanez hasi zuen mintzaldia. Beste erreferentzia handia berriz, Joseba Sarrionandiaren obra da. Eta ametsaren irudia hartu zuen berak ere, \u00c2\u00abpreso baten ametsa iraunkorra da, iritsiko da eguna pentsatuz, amets edo burruka baten barruan; ez da egun batetik bestera zapuzten den esnatzearen irudia\u00c2\u00bb. \u00c2\u00a0Eta amets horrek mantentzen du presoa bizirik, gogotsu, egunerokoari heltzeko moduan. <\/p>\n<p>Kartzelako kontakizunak lagun artera ekarri zituen Sarasketak. Espetxe bateko liburutegia, besteko euskalduntze ikastaroak, literaturaz berba egiteko patio orduak, ziegako bakardadea, zomorro bat lagun egin arterainoko egoerak.<\/p>\n<p>Euskal presoek, Mendez Ferrin idazle galegoarekin ere topo egin zuten espetxean. Haren aipu bat eskaini zigun Mitxelek: \u00c2\u00abfantasia, preso iraultzailearen arma da, bere bakardadean helburu iraultzailearekin bidea kideekin egoteko modua ematen du\u00c2\u00bb. Aitortzen digu nola sortu den idazlea isolamendu egoeretan. Eta idazleak bere mundua topatzen du horrela. Gogoan du Sarasketak, Sarrionandiari adarra ere jotzen ziotela preso lagunek, \u00c2\u00abzure munduan bizi zara!\u00c2\u00bb aurpegiratuz. \u00c2\u00abBaina ni hemen nago, zuek bezala\u00c2\u00bb erantzuten zien Iurretakoak. <\/p>\n<p>Hor zaudete, oraindik. Zuen mundua geure egiten, testu, idatzi, poema, liburu, kontakizun ezberdinekin. Eta idazten, irakurtzen jarraitzen dugu. <\/p>\n<p>Gutun galduak<br \/>\nEuliek zeldetako ispilu tipiak<br \/>\n\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0zikintzen dituzte.<br \/>\nEgunak galtzen ditugu, oskorriak<br \/>\nbere kolore arauak galtzen dituen bezala.<br \/>\nHarresien bestaldean etxe batzu<br \/>\n\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0desdefinitzen dira.<br \/>\nArtean, balioen erlatibitateaz ez,<br \/>\nbalioen fatalitateaz<br \/>\n\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0mintzo gara.<br \/>\nHaizeak bere delirioa arrastatzen du<br \/>\nmundua den eskuizkribu<br \/>\n\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0irakurgaitzaren gainean.<br \/>\nEta gure gutunak ez dira sekula iristen:<br \/>\nHelbideko kaleraino ailegatzean<br \/>\nkarteroa, taberna morera sartu, mozkortu<br \/>\n\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0\u00c2\u00a0eta gutun guziak galtzen ditu.<\/p>\n<p><strong>Joseba Sarrionandia, Gartzelako poemak (Susa, 1992)<\/strong><\/p>\n<p><strong>SAIOAREN FITXA<\/strong><br \/>\n<strong>Lekua<\/strong>: Donibane Lohitzuneko AEK gau eskola.<br \/>\n<strong>Eguna<\/strong>: Otsailaren 19an, larunbat goizez<br \/>\n<strong>Gaia<\/strong>: \u00c2\u00a0Kartzela eta \u00c2\u00a0literatura.<br \/>\n<strong>Hizlariak<\/strong>: Jose Luis Otamendi idazleak, batez ere Jokin Urainen literatur sorkuntza izan zuen hizpide. Mitxel Sarasketak espetxea, sorkuntza eta kartzelako bizipenak izan zituen hizpide.<br \/>\n<strong>Bi hitz saioari buruz<\/strong>: Mitxel Sarasketak espetxean sortutako literatur sorkuntza ekarri zigun. Liburu eta lan asko izan genituen esku artean. Jose Luis Otamendik, Jokin Urain presoaren literatur lan guztiak aztertu zituen. 25 urte bete berri ditu espetxean Urainek, eta 20 badira liburuak argitaratzen ari dela.<br \/>\n<strong>www.literaturakoadernoak.org<\/strong>: Urtero kaleratzen den literatur koadernoa da Atarami\u00c3\u00b1e eta hauxe bere webgunea. Bertan preso eta iheslariek idatzi ohi dute, eta urtean zehar batutako lanak argitaratzen dira. Errepresaliatuen gogoetak, sentimenduak edo bizipenak lau haizetara hedatzea du asmo nagusia. Espetxea, erbestea eta deportazioa Euskal Herriari estuki loturik dauden errealitateak dira, zure, gure, haien azaleko zaurietan itsatsirik gelditu direnak. Webgune honetan, espetxea eta literaturaren arteko harremanaz sakontzeko aukera daukagu. Idatzi diren liburuen katalagoa, espetxetik sortzen den literaturaren inguruko albisteak, elkarrizketak etabar.<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"Literatura eskola 2011.02.19: kartzela eta literatura \";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>>> Nabarra hilabetekaria 118. zka. | 2011ko martxoa Literatura Eskola, irakurleen unibertsitate irekia, Donibane Lohitzunen batu zen otsailean, kartzelako literatura irizpide. Kronika moduan argitara ohi ditu Nabarrak eskoletan gertatzen direnak, baina oraingoan gutun itxurarekin ekarri ditu. Bi eskutitz aurkituko dituzu orrialde hauetan, lehena presoak kartzelatik eskolakideei idatzia; bestea, eskolatik presoari eskainia. Kartzelako literaturari buruzko hausnarketa [&hellip;]<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"Literatura eskola 2011.02.19: kartzela eta literatura \";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"http:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":"","_share_on_mastodon":"1"},"categories":[33,28],"tags":[],"share_on_mastodon":{"url":"","error":""},"_links":{"self":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/624"}],"collection":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=624"}],"version-history":[{"count":3,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/624\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":626,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/624\/revisions\/626"}],"wp:attachment":[{"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=624"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=624"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=624"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}