{"id":1181,"date":"2012-11-19T09:20:47","date_gmt":"2012-11-19T08:20:47","guid":{"rendered":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=1181"},"modified":"2012-11-19T09:27:51","modified_gmt":"2012-11-19T08:27:51","slug":"aulki-hutsen-samina-irudikatzeko-ikuskizun-kartsu-eta-hunkigarria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=1181","title":{"rendered":"Aulki hutsen samina irudikatzeko ikuskizun kartsu eta hunkigarria"},"content":{"rendered":"<p>>> <a href=\"http:\/\/gara.naiz.info\/paperezkoa\/20121119\/373419\/eu\/Aulki-hutsen-samina-irudikatzeko-ikuskizun-kartsu-eta-hunkigarria\">KRONIKA | \u00c2\u00abHerrira noa\u00c2\u00bb Gernikan | Aulki hutsen samina irudikatzeko ikuskizun kartsu eta hunkigarria<\/a> gara.net<\/p>\n<p>Datorren urtarrilaren 12an burutuko den manifestazioari begira, ekitaldi sorta baten lehendabiziko kapitulua idatzi zuten atzo Gernikan euskal preso eta musikariek. Poesia eta doinuak ederki uztartu zituzten protagonistek oraindik ehunka ohe huts daudela gogoratzeko.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/gara.naiz.info\/Repository\/Imagenes\/Pub_3\/Issue_8416\/p004_f01.jpg\" width=\"450\" \/><\/p>\n<p><em>Mikel PASTOR<\/em><\/p>\n<p>Agertokiaren erdian, hutsik, aulki bat, urrun daudenen presentzia, Gernikako Jai Alai frontoiko izkina guztietara zabaldu zen presentzia. Izan ere, aulkia izan zen protagonista nagusia atzo. Aulki hutsa. Euskal preso eta errefuxiatuen sinboloa. Inguruan, iluntasuna, giro intimoan. Argi bakan batzuen argia baino ez, esperantzaren irudi.<\/p>\n<p>Agertoki horretan, ikuskizun ederra marraztu zuen Herrirak. Oso ederra. Zenbait preso politikoren poema eta gutunak euskal talde ezagunen saioekin uztartu zituzten, neurri ederrean. Ez zen ezer faltan bota, ez zen ezer soberan izan. Horren froga nabarmenena, gerturatukoen zirrara aurpegi disimulaezina. Malko batzuk agertu ziren baita, bikote baten begi ninietan, <strong>Mikel Antza<\/strong>k bere familiari bidalitako gutuna <strong>Gotzon Barandiaran<\/strong>ek irakurri zuenean.<\/p>\n<p>Atzoko ekitaldia, \u00c2\u00abHerrira Noa\u00c2\u00bb izena izan zuena, atzotik datorren urtarrilera burutuko diren ekitaldi sortaren lehendabizikoa izan zen. Antolatzaileek argitu bezala, artisten izenak ez ziren aurretik aditzera eman, eta, hortaz, hauen agerpena ikusminez espero zen publikoan.<\/p>\n<p>Bi ordutan zehar, protagonista ezberdinek euren ahotsa eta soinuak presoen euskal herriratzearen alde jarri zituzten. Mekanismoa sinplea zen: presoen poema eta gutunak irakurtzen zituzten, eta, ostean, momentu horretara arte ilunpetan ziren musikarien abestiek hartzen zuten protagonismoa. Txandakatze horrekin, monotonia ekiditea lortu zuten Herrirako kideek, eta, bide batez, publikoaren arreta momentu oro piztuta mantentzea.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/gara.naiz.info\/Repository\/Imagenes\/Pub_3\/Issue_8416\/p004_f02.jpg\" alt=\"\" \/><\/p>\n<p><strong>Sarrionaindia, Gernikan<\/strong><\/p>\n<p>Estatu espainiarreko kartzeletan edo atzerrian dauden iheslarien gutunen artean, <strong>Joseba Sarrionandia<\/strong>ren presentzia oso garrantzitsua izan zen. Idazle iurretarrak, betiko pluma fin eta dotorearekin, etxetik, senideetatik, lagunetatik urrun egotearen agonia ederki marraztu zuen bi gutunetan. Iheslariaren bakardadea, eguneroko beldurrak, gaueko mamuak, oroitzapenak eta gehiago ikusiko ez den aberriaren premia eta falta larria hizpide hartuta, bildutakoen bihotzak hunkitzea lortu zuen.<\/p>\n<p>Emozio eta sentimenduen koktel horretan, <strong>Mikel Urdangarin<\/strong>ek bere hitz goxoen nektarra eskaini zien bildutakoei. Zornotzarrak <strong>Unai Iturriaga<\/strong>ren eta <strong>Xabier Amuriza<\/strong>ren letrak ederki asko kantatu zituen.<\/p>\n<p>Aipatu bezala, <strong>Sarrionaindi<\/strong>ak bikain nabarmendu zuen bakardadea, baina beste hainbat preso politiko eta iheslari ere ez ziren atzean geratu. <strong>Mikel Antza<\/strong>, <strong>Oier Goitia<\/strong> edo <strong>Jokin Urain<\/strong>ek euren drama pertsonalaren irudia Gernikara eraman zuten tintaz.<\/p>\n<p>Tartean, gitarra akordeak gernikarren erraietan barrena murgildu ziren, ez daudenen oroimenez egindako kantuen bidez. <strong>Lopetegi<\/strong> kantautoreak eta <strong>Xabi Solano<\/strong>k bikain burutu zuten eginbehar hori. <strong>Esne Beltza<\/strong> taldeko abeslariak garai zaharretako letrak armairutik atera eta <strong>Etzakit<\/strong> bere talde ohiaren \u00c2\u00abUrrun izan arren\u00c2\u00bb abestia kantatu zuen. Hori bai, DJ batek lagunduta. Garai berrien sintoma.<\/p>\n<p><strong>Anje Duhalde, zirrara eraginez<\/strong><\/p>\n<p>Euskal Herriko kultura eta musikaren adierazle nabarmenenak bildu ziren atzo Gernikan. Espero dezagun hurrengo ekitaldietarako izen potenteak gordetzea, atzokoa gainditzea oso gatza izango delako Herrira mugimenduarentzako. Inplikatuta egin zuten kantu, gainera, non zeuden ondo jakinda eta egitasmoa ahots irmoz defendatuz.<\/p>\n<p><strong>Hutsa eta Doblea<\/strong> bikoteak <strong>Mikel Intxaurraga<\/strong>ren poemari musika jarri zion, <strong>Maria Rivero<\/strong>ren ahots ederraz lagunduta. <strong>Bide Ertzean <\/strong>taldeak ere ekarpen bikaina egin zion ekitaldiari. Bereziki txalotua izan zen <strong>Deabruak Teilatuan<\/strong> taldearen \u00c2\u00abZuentzat\u00c2\u00bb abestia, <strong>Naroa Gaintza<\/strong> <strong>Amaiur<\/strong> eta <strong>Sokaide<\/strong> taldeetako abeslariarekin batera emana. <strong>Keu Agirretxe<\/strong> kantautorea ere elkartasunaren itsasargi bihurtu zen Jai Alai frontoiko iluntasun beltzean.<\/p>\n<p>Baina, duda barik, hunkigarritasunaren eta zirraren klimaxa <strong>Anje Duhalde<\/strong>k ekarri zuen Gernikara. Arrangoitzeko artistaren ahots sakona euskal presoen senide eta lagunen bihotzetara heldu zen. \u00c2\u00abAmnistiaren dema\u00c2\u00bb frontoian bildutako guztien eztarrietatik entzutea bizitzan ahazten ez den momentu horietakoa izan zen. Zahar, gazte, ume, emakume zein gizon, denak elkartasunaren ikur bihurtu ziren.<\/p>\n<p><strong>E\u00c3\u00b1aut Elorrieta<\/strong> <strong>Ken Zazpi<\/strong> taldeko liderrak eman zion ikuskizunari behar zuen amaiera apal eta ederra. Artea, etorkizunean aulki huts gehiago egon ez daitezen.<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"Aulki hutsen samina irudikatzeko ikuskizun kartsu eta hunkigarria\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>>> KRONIKA | \u00c2\u00abHerrira noa\u00c2\u00bb Gernikan | Aulki hutsen samina irudikatzeko ikuskizun kartsu eta hunkigarria gara.net Datorren urtarrilaren 12an burutuko den manifestazioari begira, ekitaldi sorta baten lehendabiziko kapitulua idatzi zuten atzo Gernikan euskal preso eta musikariek. Poesia eta doinuak ederki uztartu zituzten protagonistek oraindik ehunka ohe huts daudela gogoratzeko. Mikel PASTOR Agertokiaren erdian, hutsik, aulki [&hellip;]<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"Aulki hutsen samina irudikatzeko ikuskizun kartsu eta hunkigarria\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":"","_share_on_mastodon":"1"},"categories":[11],"tags":[],"share_on_mastodon":{"url":"","error":""},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1181"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=1181"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1181\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1183,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1181\/revisions\/1183"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=1181"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=1181"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=1181"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}