{"id":2528,"date":"2014-04-03T10:53:01","date_gmt":"2014-04-03T08:53:01","guid":{"rendered":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=2528"},"modified":"2016-03-07T14:10:54","modified_gmt":"2016-03-07T13:10:54","slug":"kartzelatik-bertsotan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=2528","title":{"rendered":"Kartzelatik bertsotan"},"content":{"rendered":"<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/image.isu.pub\/160111160552-c5c65d0055d3deb02ee2f6fb5fb53a0d\/jpg\/page_1_thumb_large.jpg\" width=\"250\" \/><\/p>\n<p><strong>Kartzelatik bertsotan<\/strong><br \/>\nTxaber Larreategi<br \/>\n<a href=\"https:\/\/issuu.com\/egunea\/docs\/b70\">Bertsolari aldizkaria 70. alea<\/a>, 2008<\/p>\n<blockquote><p><strong>Kartzelatik bertsotan<\/strong><\/p>\n<p>Euskal Herrian bada dohainik emigratzeko modu bat oso garesti irteten dena: kartzela. Peru Aranburu, Tasio Erkizia eta Galder Bilbao, <em>Txapi<\/em>, dira honen adibide: eskuburdinen eta furgoi blindatuen indarrez emigratutako hiru txori. Ibilbide eta bizitza esperientzia ezberdinak izanagatik kartzelak eta bertsoak batzen ditu.<\/p>\n<p>&#8220;M30 eta M40 \/ Txabola, etxea, txaleta \/ Eta gartzelak Euskal Herriko \/ seme-alabez beteta\u201d. Hala dio Igor Elortzaren koplak. 2008ko maiatzeko datuek diotenez, 742 euskal preso politiko daude hiru estatutako hamaika kartzelatan sakabanatuta. 742 euskal herritar beren etxetik 636 kilometrora, batez beste, eskuburdinen eta furgoi blindatuen indarrez emigratuta. 742 laguneko hutsunea Euskal Herriko plazetako bertso saioetan, hala publikoaren artean nola tabladuan.<\/p>\n<p><strong>BAT, BI ETA HIRU<\/strong><\/p>\n<p>Peru Aranburu lekeitiarra Oca\u00f1aI (Toledo) espetxean dago preso, bere etxe tik 500 kilometro inguru hegoaldera. 2003ko apirilaren 1ean atxilotu zuten Garzonen aginduz, Susperren balizko zerrendan oinarrituta. 2006ko azaro aren 7an aske geratu zen, sententzia itxaroten, baina handik gutxira sei urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Hala, 2007ko azaroaren 21ean berri ro eraman zuten preso. Peru ikastolan egin zen bertsozale eta Lekeitioko bertso eskolan bertsolari.<\/p>\n<p>Galder Bilbao, <em>Txapi<\/em>, 2003ko urriaren 8an kartzelaratu zuten, hau ere zerrenda famatua tarteko, eta 2006ko ekainaren 24a arte egon zen giltza pean. Egun horretatik baldintzapeko askatasunean dago, epaiketaren zain. \u201cNik ere abestu nahi dut, gauzak esan nahi ditut\u201d pentsatzen zuen Fredi Paia bere laguna tabladuan ikusita. Irrika horrek bultzatuta hasi zen bertsotan 24-25 urte zituela.<\/p>\n<p>1997ko otsailaren 6an kartzelaratu zuten Tasio Erkizia, Herri Batasunako Mahai Nazionalaren aurkako operazioan. 1999an irten zen kartzelatik, uztailaren 20an Epaitegi Konstituzionalak Gorenaren sententzia baliogabe tu ondoren. Tasio betidanik izan da bertsozalea, baina zaletasun hori gauzatzen 80ko hamarkadan hasi zen. Irakaslea zen ikastolan, eta 13-14 urteko neska-mutilekin bertsolaritza lantzen hasi zen, batez ere, gaztetxoengan bertsozaletasuna sortzeko helburuarekin.<\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><strong>IBILBIDE EZBERDINAK<\/strong><\/p>\n<p>Bertsoa eta ziegako isiltasuna konpartitu arren, ibilbide eta eskola ezberdina dute hirurek. Peru Aranburu, esan bezala, gazte hasi zen bertsotan, artean gaztetxo despistatu bat zela. Irakurleak bere despistearen ideia bat egin dezan, zazpi urterekin bere aitaren izena Jose Antonio beharrean Natxi (bere ezizena) zela apustu egin zuela esango dut. Kontuak kontu, Lekeitioko bertso eskolatik pasata, Lopategirekin ibili zen bertsotan, baita honen gidaritza pean antolatutako Kanpantxuko (Ajangiz) egonaldietan ere. Ondoren Lea Artibaiko bertso eskolako partaide izan zen. Eskola-arteko txapelketetan eta BBK sariketan parte hartu zuen eta saridun ere izan zen, eta 1998an eta ondorengo bi edizioetan hartu zuen parte Bizkaiko Txapelketan.<\/p>\n<p>Txapi, berriz, Algortako bertso eskolako semea da: bat-batekotasunaren eskolakoa. Bertso bat egiteko gai izan orduko ekin zion plazetan kantatzeari, beldur barik, Kantauriko olatuak hartzen zituenean bezalatsu. Algortako bertso eskolatik pasatu ondoren, Santutxukoan ere ibili zen kontu kantari, besteak beste, Tasio Erkiziarekin topo eginez.<\/p>\n<p>Kartzelatik irten ondorengo garaira arte Tasiok ez zuen Santutxuko Bertso Eskolan parte hartu, eta orduan ere ez gehiegi. Aurretik, gogoa bai, baina denbora falta zitzaion 80ko hamarkadan loratutako bertso eskolan parte hartzeko. Garai berean, ordea, bertsolaritza ikasleekin lantzen hasi zen. Orduan gizarte zientzien irakaslea zen Karmelo Ikastolan, eta astean ordu bete edo hartzen zuen ikasleak bertsolaritzara hurbiltzeko asmoarekin.<\/p>\n<p>Gaur egun, euskal ondarea den neurrian, eskoletan bertsozaletasuna bultzatzea ondo dagoela deritzo, baina haratago joan beharra azpimarratzen du Tasiok. Bertsolaritza tresna pedagogiko garrantzitsu bihurtu behar dela uste du. Izan ere, hizkuntzan trebatzeko, komunikatzen ikasteko, imajinazioa garatzeko, logikotasun batekin arrazoitzen ikasteko eta jendaurrean hitz egiten ikasteko tresna oso egokitzat du bertsoa, gaitasun horiek modu ludikoan garatzeko aukera ematen duen heinean. \u201cNik beti edo aspaldidanik esan izan dut hori: katalanek izango balute horrelako ondare bat askoz gehiago erabiliko luketela eta Estatuaren aurrean edo munduaren aurrean beren ekarpen espezifiko bat bezala planteatuko luketela\u201d, bukatzen du.<\/p>\n<p>Peru Aranburu ere ibilia da Bizkaiko eskoletan bertsozaletasuna lantzen Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik. Honez gainera, bertsolaritzari lotu tako hainbat herri ekimenetan hartu du parte, besteak beste, \u201c<em>Txapel bete bertso<\/em>\u201d ekimenean. Hain zuzen ere, ekimenaren bigarren aldiari ekin behar zitzaion garaian ondorengoa idatzi zuen Bertsozale buletinean: \u201cekimen ausarta izan da, eta da; kasuon, Baizkaiko bertsolari gazteen iniziatiba eta antolakuntza gaitasuna ageriratu dituena\u201d.<\/p>\n<p><strong>KARTZELAN ETA KALEAN<\/strong><\/p>\n<p>Txapi bera ere ibili zen saltsa hartan sartuta, eta Bilboko <em>Espuela<\/em> tabernan lanean zebilela hainbat bertso saio antolatzen zituzten. Jada giltzapean zegoela, tabernatik <em>Zaharrak Berri Tour<\/em> pasatu zela kontatzen du, eta saioa grabatu eta barrura pasatu ziotela. \u201cEntzun eta negarrez hasi nintzen\u201d . Gero grabazioa konfiskatu egin zioten; \u201chortik egongo da\u201d.<\/p>\n<p>Hogeita lau ordu txaboloan eguna inoiz ez da motza gainera kanpoko mendateetan ta literan dago izotza berotasunak dirudienez aurkeztu du bere lotsa ez dakit nola jasaten duten otsoek horrelako hotza.<\/p>\n<p>Bertso hori Soto del Realeko espetxean egindako itxialdiaren harira idatzi zuen Txapik 2005eko otsailean. Etxetik urrun eta gainera kartzelan, hotza ez da fisikoa bakarrik. Hain zuzen ere, lagunen berotasuna sentitzeko, urte berean Bizkaiko 24 bertsolari eta bertsozalek Aranjuezeko kartzelara egin zuten bidaia Peru eta Txiplasi elkartasuna adierazteko. Autobusa hartu eta sei ordu pasatxoren buruan kartzelako kanpoko aldean egin zuten agerraldia. Tasio Erkiziak ere kontatzen du halakorik. Kartzelan zela Santutxuko herriko tabernan bertso emanaldia antolatu zuten auzoko bertso eskolakoek. Giltzapean idatzitako bertso batzuk aukeratu eta hainbat bertsolarik abestu zituzten. Bertso haien artean dago HBko Mahai Nazionalaren aurkako epaiaren harira idatzi zuen hau:<\/p>\n<p><em>Zigorra dugu eta gainera<br \/>\nbakoitzari zazpi urte,<br \/>\ndenbora luze eta astuna<br \/>\nnire auzotik aparte.<br \/>\nKartzeletako borroka hontan<br \/>\nhartuko dut beti parte,<br \/>\nborrokalari guztiak gara<br \/>\nhelburuetan elkarte,<br \/>\noraingo ekaitz bortitza laster<br \/>\nbihurtuko da ostarte.<\/em><\/p>\n<p><strong>KARTZELATIK BERTSOTAN<\/strong><\/p>\n<p>Hiru presoek kartzelatik idatzitako bertso guztietan edo gehienetan aurki daiteke, nola edo hala, euren egoeraren isla. Baina bertsoak idazteko motibazio eta helburuak desberdinak dira momentuan momentu eta pertsonaz pertsona. Esaterako, Peru Aranburuk 2003an Aranjuezeko espetxean bertsolari izateari uztea erabaki zuen, eta ordutik idatzitako bertso gehienak enkarguzkoak dira, baina hala ere badute beren alde pertsonala. Esterako, Oca\u00f1atik idatzi duen azkeneko bertsoa (ekainaren 27an) \u201c<em>Aittitta Txiki<\/em>\u201d, Lekeitioko umeentzako aisialdi taldearen 25. urteurrenaren harira egindakoa da. Peru gaztetxoa zela talde honekin Gorbeiara igo zen hanka-paluetan eta hurrengo urtean, <em>Guiness<\/em> liburuan sartzeko xedearekin (ez da broma), 25 ordu egin zituzten hanka-paluen gainean Lekeition.<\/p>\n<p><em>Marmitakoa han ta<br \/>\nmakailaua hamen<br \/>\nasto ganean oin ta<br \/>\nhankapalutan le(he)n,<br \/>\nbatean Gorbean ta<br \/>\nbestean Aiun-en\u2026<br \/>\nZure altzoak zenbat<br \/>\nolgeta emon daben!<\/em><\/p>\n<p>Tasiok, ostera, kalean ez zeukan denbora eskaini ahal izan zion bertsoari kartzelan: \u201czaletasun hori lantzeko aukera izan nuen\u201d, dio. \u201cIdatzi egin nahi nuen eta lagunekin eta kaleko hainbat jenderekin komunikatu nahi nuen. Eta bertsolaritza gustatzen zitzaidan. Orduan bertsoa erabili nuen nire sentimenduak, pentsamenduak eta abar komunikatzeko eta, aldi berean, bertsolaritza lantzeko\u201d. Hala, Alcala Mecotik zein Basauritik makina bat eskutitz idazten zituen bertsotan. Are gehiago, korrespondentzia gehiena bertsotan idazten zuen.<\/p>\n<p>Berdin egiten zuen Txapik, eta bisita batzuk ere bertsotan egiten zituen. Bertsoak idazteko arrazoiez galdetuta, ohitura ez galtzeko eta euskararekiko lotura mantentzeko helburua zuela dio, alde batetik, eta burua esna edukitzekoa bestetik. Gainera, Algortako bertso eskolako filosofiari jarraiki, bertso paperak bat-batean idazten zituen Txapik, burura etorri ahala.<\/p>\n<p><em>Izarrak ziren lagun<br \/>\nez dute errua<br \/>\nsare metalikoaz<br \/>\nestalia zerua<br \/>\nGuantanamo asko daude<br \/>\nnorena enkargua?<br \/>\nSuntsipen masiboko<br \/>\narma ta infernua.<\/em><\/p>\n<p>Bertso hau \u201c<em>Zuloaren zulotik<\/em>\u201d izenburupean egindako sortako alea da, isolamendura zigortu zutenekoa, 2006ko otsailean eta martxoan idatzia Texeiroko (Galizia) Kartzelatik. Dena den, \u201ckartzelan ezin zara bizi kartzelaren egoeraren arabera, ze horrek guztiz hustu egiten zaitu. Orduan, kartzelan beti bizi gara kanpora begira eta kanpoko egoerari kasu eginaz: kanpoko egoerari buruz mintzatuz, pentsatuz, pentsamenduak azalduz\u2026\u201d Hori da Tasioren iritzia, eta, zentzu horretan, giltzapean idatzi zituen bertso asko kaleko kontuei buruzkoak dira: gertaera esanguratsuei buruzkoak eta jai edo ospakizunen ingurukoak.<\/p>\n<p><em>Uztaila hasieran<br \/>\nni nintzen herri min<br \/>\nfestak ziren Lesakan<br \/>\neta joan ezin.<br \/>\nPena ta negarrari<br \/>\negin nion muzin<br \/>\nongi pasatu nahirik<br \/>\nahaleginak egin<br \/>\nzapia lepoan dut<br \/>\nta Gora San Fermin!<\/em><\/p>\n<p>Hala idatzi zuen Erkiziak 1998ko uda amaieran, urtaroko bertso kronika eginez. \u201cHara nola barruan egonda kanpoan bizi zaitezkeen\u201d. Dioenez, kartzelan inoiz ez beste erabili du San Ferminetan zapia.<\/p>\n<p>Bestelako gaiak ere jorratzen zituen, ordea, Tasiok bere bertsoetan. Adibidez, gizarte eta politika arloko gertaera eta egun esanguratsuen inguruko hainbeste bertso egin zituen kartzelatik. Besteak beste, maiatzaren lehena edo martxoaren 8a zirela eta, Eginen itxieraren harira edo Lizarra Garaziko akordioari buruz:<\/p>\n<p>Gure herrian aspaldian da zabaldua oinazea seme-alabak galduak eta kartzelako garrasia Burujabetza lortze bidean erein genuen hazia uzta heltzen da hasia? Elkarlanean zerbait bederen ote dugu ikasia? Entzuna dugu asteburuan Askatasun Irrintzia!<\/p>\n<p>Hala ere, kartzela barruko kontuek toki handia dute giltzapean idatzi zituen bertsoetan. Bertso mordoa ditu presoen egoeraren inguruan eta aldarrika penei buruzkoak. Baita espetxeko bizipen eta tokien deskribapenak egiten dituzten bertsoak ere. Berdin esan daiteke Peru Aranbururen bertsoei buruz. Adibide argia topa dezakegu, <em>18\/98 Auzolanean<\/em> diskorako idatzita ko eta Berri Txarrak taldeak musikatu zituen hitz lazgarri hauetan:<\/p>\n<p><em>Min hau neure-neurea<br \/>\ndudala badakit<br \/>\nbaina zauria ez dut<br \/>\ntopatzen inundik;<br \/>\nbenetan al datorkit<br \/>\npoza erraietatik<br \/>\nala ez ete nabil<br \/>\nneu bere atzetik?<\/p>\n<p>Honezkero ikasia<br \/>\nnago gerizpean<br \/>\nitzalari azalean<br \/>\neusteko bestean<br \/>\naldiz uzkurtu eta<br \/>\npuztu saihespean<br \/>\nbihotza sumatzen dut<br \/>\neguzki eskean<\/p>\n<p>berriz min hau<br \/>\nluze dirau\u2026<\/p>\n<p>Gudu zelai bihurtzen<br \/>\ndenean norbera<br \/>\nirabaztea zer da<br \/>\neta zer galera?<br \/>\nNik ez dut nahi hemendik<br \/>\nonik atera<br \/>\nbaizik eta bizirik<br \/>\nsentitzea bera<br \/>\nberriz min hau<br \/>\nluze dirau\u2026<\/em><\/p>\n<p>Hala ere, kartzelan dena ez da mina, eta hau posible izateko bertsoa tresna egokia izan zaio Txapiri. \u201cKartzelan momentu oro egiten nuen bertsotan, kideekin eta. Benetako bertso saioak egiten genituen. Patiotik ziegara eta ziegatik ziegara ere kantatzen genuen\u201d. Preso sozialei ere bertsoa zer den erakusten omen zieten, erdaraz abestuz. Espetxeko bertsokideen artean Jon Garmendia, Txuria, Aitzol Gogorza, Jagoba Terrones eta Eneko Ostolaza aipatzen ditu besteren artean. Azken bi hauekin, gainera, Sotoko bertso eskola osatu zuela gogoratzen du, irribarrez.<\/p>\n<p>Kartzelako urteek bertsoez, ideiez eta burutapenez jositako dozena bat koa derno utzi dizkiote Txapiri. Bertso haietako batzuk <strong>Atarami\u00f1en<\/strong> (euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak) argitaratu ziren, eta <strong>GazteSarea<\/strong> atarian oraindik ere bertso mordoa aurki daiteke. \u201cNik ez nekien GazteSarean nire bertsoak irteten zirenik. Interneten kontua orain hasi naiz ezagutzen\u201d.<\/p>\n<p>Basaurin bertso kantari izenburua daraman koaderno potoloa osatu du Tasiok 1997ko abendutik 1999ko uztailaren 20ra idatzitako bertsoekin.<\/p>\n<p>Gainerakoak aurkezteko, sarrera funtzioa egiten duen bertsoak hala dio:<\/p>\n<p><em>Hogei hilabete luzez<br \/>\neduki naute Basaurin,<br \/>\neguzkiaren argia<br \/>\naurrez begiratu ezin;<br \/>\nbaina ilunpean ere<br \/>\natera nahirik etekin,<br \/>\nbertsolaritza lantzen naiz<br \/>\naritu ekin ta ekin.<\/p>\n<p>Nahiz eta alor honetan<br \/>\ngehiegi ez dudan jakin,<br \/>\nahalegin guzti-guztiak<br \/>\nnire aldetik dut egin,<br \/>\nsentimenduak azalduz<br \/>\njolasean bertsoekin,<br \/>\netorri zaitez laguna<br \/>\npausoz pausoka nirekin.<\/em><\/p>\n<p>Bertso asko ezkontzetarako, urtebetetzeko opari gisa\u2026 egiten zituen kartzelan Txapik, baina honez gain kartzelako eta kanpoko gertaeren kronikek, albisteen errepasoak eta burutapenek ere bertso forma hartzen zuten.<\/p>\n<p>\u201cTelebistan ematen zituzten pelikulen inguruko iruzkinak ere egiten nituen bertsotan. Pentsatu ere askotan bertsotan egiten nuen. Azkenean, kartzelan egiten duzuna sobredimentsionatu egiten da, sentimenduak azalean dituzu lako. Futbolean egiten baduzu horrekin itsutzen zara, eta bertsotan egiten baduzu bertsoekin\u201d.<\/p>\n<p>\u201cBarne kontu asko kanporatzeko balio zidaten bertsoek\u201d, konfesatzen du. Gainera, bere ideiak jakinarazteko ere baliatu zituen. \u201cKartzelan bertsoak denerako balio zuen; adierazteko era bat da azken finean. Eta aitortu deza ket bertsoak asko lagundu nauela\u201d. Burua argi izateko eta espetxeko bakardadeari aurre egiteko tresna aparta izan da bertsoa harentzat. Ondorengo bertsoa ere bakartuta idatzitakoa da, \u201cZuloaren zulotik\u201d, Igor Angulo eta Roberto Saizen heriotzen garaian.<\/p>\n<p><em>Kaiolatik oihuka:<br \/>\nherria askatu!!<br \/>\nArnasa eskatzea<br \/>\nliteke pekatu<br \/>\nbizipozak gogoan<br \/>\nzauriak sendatu<br \/>\nlorea ez da ximurtzen<br \/>\nnahiz ta ez ureztatu.<\/p>\n<p>Hil-bizi kontua da<br \/>\ndena emanda tira<br \/>\nzuen malkoek dute<br \/>\nguretzat disdira<br \/>\nbeti egongo gara<br \/>\nzerura begira<br \/>\nbi argi itzali baina<br \/>\nbi izar piztu dira.<\/em><\/p>\n<p>Presondegian bertsopaperak idazteak ideiak ordenatzeko balio izan diola esaten du Tasio Erkiziak. Izan ere, haren ustez gai bat adierazten duzun neurrian lantzen duzu. Ildo horretatik, gai bati buruz bertso sorta bat idaztera doanak, ideiak agortzerik nahi ez badu behintzat, gaiaren funtsa, aurrekariak eta ondorioak aztertu beharko ditu eta, azken batean, gaiaren inguruko planteamendu logiko bat egin. \u201cBertsoak, beraz, zure ideiak argitzen laguntzen dizu eta balio dizu, baita ere, zure ideia horiek modu orde natuan azaltzeko\u201d.<\/p>\n<p><strong>SENTIMENDUAK AZALEAN<\/strong><\/p>\n<p>Kartzelan sentimenduak azalean edukitzen direla zioen Txapik eta, beraz, gertaera lazgarriak are lazgarriagoak dira ziegako izkinan. Egoera honetan, bertsoa sentimenduak adierazteko tresna paregabea zaio presoari. Datozela adibide gisa ondorengo bertsoak. Tasiori aita hil zitzaion kartzelan zela (lehenengo biak) eta Peruren lagun min Urizek ere heriotza ezagutu zuen.<\/p>\n<p><em>Zer garraztasuna dut<br \/>\nnere barrenean<br \/>\naita gorpu daukagu<br \/>\netzanda ohean<br \/>\nanai-arreba denak<br \/>\nhor dira etxean.<br \/>\nKartzelako semea<br \/>\nberriz ezinean<br \/>\nsamina latzagoa<br \/>\nda bakardadean.<\/em><\/p>\n<p><em>Telefonoz heldu zait<br \/>\nheriotz ezkila<br \/>\nziztada sentitu dut<br \/>\ngertu ta hurbila<br \/>\naitaren oroimenak<br \/>\nhasia naiz bila<br \/>\nbizitza izan arren<br \/>\nxumea, umila<br \/>\nborborka irten zaizkit<br \/>\ndozenaka, mila<\/em><\/p>\n<p>Bai, URIZ, zure barre gangarra igarten dogu benetan, gurera heltzen ondo dakien Saharako haize horretan eta Isuntzan deskantsua hartzen datozen olatuetan.<\/p>\n<p>Hasiera batean bertsoaren izaera mezu emaileak eta jendearekiko kontaktuak erakartzen bazuen ere, ondoren, kartzelan batez ere, bertsoa jolas bilakatu zen Txapirentzat, \u201cburua aktibo izateko ideiak lantzeko eta ordenatzeko\u201d. Hala ere, zerbait intimo edo barnekoa bezala ere ikusten du. 2006ko maiatzean, Algortako bertso eskolak antolatutako Balendin Enbeita Bertsopaper lehiaketaren zazpigarren ediziorako \u201cMaitaleari gutuna\u201d bertso sorta idatzi zuen.<\/p>\n<p><em>Mendi algara errepidea<br \/>\nortzadarraren itzala<br \/>\nkurba batekin deskriba leike<br \/>\nzoramenaren atala<br \/>\ndesiratuena izan dudana<br \/>\nemakumearen azala<br \/>\negoera aldatu dala<br \/>\njaunak anpara gaitzala (bis)<br \/>\norain sarraila barrote harresi<br \/>\nangelu zuzen petrala<br \/>\nlarogeitamarreko graduak<br \/>\nsuzko patio hontan bezala.<\/em><\/p>\n<p>Peru Aranburuk ere idatzi dio kartzelatik maitaleari (edo maiteari): Txapel musika taldeak 2004an kaleratutako diskorako, besteak beste, Larrosa bat kantuaren letra egin zuen.<\/p>\n<p><em>Hitzak gorputza eta<br \/>\ndoinuak soineko<br \/>\nkantu batean biltzen<br \/>\ndiren bakoitzeko.<br \/>\nOnena ere gutxi da<br \/>\ndama bihotzeko,<br \/>\nargi egiten didan<br \/>\nportura heltzeko.<\/em><\/p>\n<p>Den-dena da larrosa bat egiten duena, zu hainbeste maita-maitatzera eroan nauena, eroan nauena. Den-dena da larrosa bat egiten duena, ez dakit inoiz esan dizudan, morena.<\/p>\n<p><em>Onena ere gutxi da<br \/>\ndama bihotzeko<br \/>\nzenbat maite zaitudan<br \/>\nadierazteko.<br \/>\nBerezkoa edo hazi<br \/>\nahala osatzen dena<br \/>\npetaloak, arantzak, kolorea.<br \/>\nKALEAN ETA KARTZELAN<\/em><\/p>\n<p>Bertso gutunak aipatzen ziren lehenago, bada hona hemen Galder Bilbao, Txapik, Kubara bidaian joandako lagun bati idatzitako bertso postaleko ale bat:<\/p>\n<p><em>Bilatu behar dugu<br \/>\nindependentzia<br \/>\nherria ta izakia<br \/>\nlibratzeko zientzia<br \/>\nnahiz eta aztoratu<br \/>\nhartu pazientzia<br \/>\nkontraesanak daude<br \/>\nbaita koherentzia.<\/em><\/p>\n<p>Txapi 2006ko ekainean irten zen kartzelatik. Despedida gisa bertso merienda egin zuten Texeiroko kartzelan. Irten zenerako Tasiok zazpi urte zeramatzan kalean. Orain eskutitzak kaletik idazten dituzte, bertsotan zein prosan. Peru Aranburu, aldiz, Oca\u00f1an daukate preso oraindik, bere etxetik 500 kilometro inguru hegoaldera. 18\/98 Auzolanean diskorako idatzitako bertsoetan ondorengoa zioen:<\/p>\n<p><em>Nik ez dut nahi hemendik<br \/>\nonik atera<br \/>\nbaizik eta bizirik<br \/>\nsentitzea bera. <\/em><\/p><\/blockquote>\n<p><strong>Kartzelako bertsolaritzaz, gehiago:<\/strong><br \/>\n<strong>\u2192<\/strong> <a href=\"http:\/\/www.bertsolari.eus\/aldizkariak\/txapeldun-bat-uliako-sorginarekin\/\">Bertsolari aldizkaria 5. alea: <strong>KARTZELAKO BERTSOLARIAK<\/strong>. 1992 <\/a><br \/>\n<strong>\u2192 <\/strong><a href=\"http:\/\/www.bertsolari.eus\/aldizkariak\/urrundik\/\">Bertsolari aldizkaria 41. alea: <strong>URRUNDIK<\/strong>, 2001<\/a><\/p>\n<p>\/ <a href=\"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\">literatura koadernoak<\/a> \/ <a href=\"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\">atarami\u00f1e<\/a> \/ <a href=\"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\">literaturakoadernoak.org<\/a> \/<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"Kartzelatik bertsotan\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kartzelatik bertsotan Txaber Larreategi Bertsolari aldizkaria 70. alea, 2008 Kartzelatik bertsotan Euskal Herrian bada dohainik emigratzeko modu bat oso garesti irteten dena: kartzela. Peru Aranburu, Tasio Erkizia eta Galder Bilbao, Txapi, dira honen adibide: eskuburdinen eta furgoi blindatuen indarrez emigratutako hiru txori. Ibilbide eta bizitza esperientzia ezberdinak izanagatik kartzelak eta bertsoak batzen ditu. &#8220;M30 eta [&hellip;]<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"Kartzelatik bertsotan\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":"","_share_on_mastodon":"1"},"categories":[33,28,13],"tags":[],"share_on_mastodon":{"url":"","error":""},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/2528"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=2528"}],"version-history":[{"count":14,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/2528\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3721,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/2528\/revisions\/3721"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=2528"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=2528"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=2528"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}