{"id":2974,"date":"2014-07-01T12:55:36","date_gmt":"2014-07-01T10:55:36","guid":{"rendered":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=2974"},"modified":"2014-07-01T16:28:59","modified_gmt":"2014-07-01T14:28:59","slug":"ataramine-2014-lagun-senide-kide-preso-maiteoi","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=2974","title":{"rendered":"Atarami\u00f1e 2014: Lagun, senide, kide preso maiteoi"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/farm3.staticflickr.com\/2785\/4168992393_11981857b1_o.jpg\"><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/farm3.staticflickr.com\/2785\/4168992393_fd1d758b80.jpg\" width=\"220\" \/><\/a><\/p>\n<p>Txoriak hizpide ditu Ibon Mu\u00f1oak, Eibarren aurki plazaratuko duen <em>Ainarak herrira itzuliko dira<\/em> bertso-paper bilduman. Txoriak espetxearen iruditegian sarri azaltzen diren elementuak dira. Askatasunaren, izate librearen irudikapen bizi, espetxea bera inguratzen duen burdin-elorri arantzetan pausatzen dira aldiro, preso dagoenaren begi bistan. Presoaren begi bista mugatzen duen paretaren gainean salto-hegaldaka.<\/p>\n<p>Txoriak txori, zioen zilar ahotsezko poetak eta txori-hanka arinen arrastoan jarri gintuen, hitza etengabe errepikatzeko eskatuz. Hitzek etenik izan ez zezaten, hitzok gogoratuz, gurera ekarriz. Hitzen beharra azpimarratzen dugu guk geuk ere Atarami\u00f1en, pareta eta burdinaz eraikitako paisaia mortua azaltzeko, biluzarazteko, bere izugarrikeria horretan, den bezalakoa agerrarazteko. Txorien antzera ere, salto-hegaldaka, pareten gainetik iristen dira gurera lagun-senide espetxeratuen sorkuntza lanak.<\/p>\n<p>Horrela plazaratu genituen lau liburuki iragan urtean: Jokin Urainek apailatutako <em>Agurra eta Ohorea. Euskal militanteen heriotza kronika <\/em>latza, Mikel Antzaren <em>Z2<\/em> antzerki obra, Mikel Orbegozoren <em>Preso Nago<\/em> bi komiki sorta eta Atarami\u00f1e 2013 Bilduma. Liburuotan ageri da <em>Infernu Zulo Enea<\/em> edo <em>Inora-Ez Etorbidea<\/em> Mikel Antzaren hitzetan, baina izan zitekeen <em>Malkoen Katedrala<\/em> zein <em>Errautsen Gaztelua<\/em> aspaldi Sarrik deskribatu bezala. Hain zuzen, espetxeak ageri dira, gure senide-lagun presoen sorkuntza lanetan, pluralean, espazio fisikoak eta pertsonak talka egiten dutenean, barreiatuak gelditzen diren GIZAtiek dimentsio-zentzu ezberdinak baitituzte. Espetxea bat eta bera izan arren, pertsona preso adinako espetxeak baitaude, egon.<\/p>\n<p>Askotariko ertzok jasotzen ditugu Atarami\u00f1en, salto-hegaldaka, konplizitate lerro atzeman ezinen bitartez, elkartasun keinuz, gurera iristen diren ilustrazio, bertso-paper, olerki, ipuin zein kronikei esker. Denon artean eraikitako puzzle honek izendaezina izendatzen laguntzen digu, urrutiegi dagoena zertxobait hurbiltzen. Larrutan nozitzen dugun errealitate bat, manera sentikorrean mahai gaine- an jartzen.<\/p>\n<p>Espetxean zaituzteten kide, senide, lagun maiteok. Ertzok azaleratzeko, pareta atzean ezkutatutako paisaia hits hau deskribatzen lagundu behar diguzue. Zuen lanak behar ditugu, zuen irri, malko, oihuekin. Absentzia bat ezin daiteke hitzez osa, erdia huts den ohea betetzeko zenbat pintzelkada, zenbat errima? Eta, hala ere, egin beharko dugu literatura pizar bat, sorkuntza lan zenbait. Su apur bat piztu dadin, zirrara ami\u00f1i bat, bakarmortuko porlan aleak dantzan jarriko dituena, paretan arrakalak sortu arte.<\/p>\n<p>Bidali, beraz, zuen lanak, irailaren 30a baino lehen ondorengo helbide honetara: <strong>80. Posta Kutxa. 48.200. Durango. Bizkaia. Euskal Herria.<\/strong><\/p>\n<p>Etenik gabe, espetxea eteten ez den heinean. Beso zabalik, orri zabalik. Zuen zain, zuen lanen zain, beti.<\/p>\n<p><strong>Atarami\u00f1e<\/strong><br \/>\n<em>Mitxel Sarasketa \/ Oier Gonzalez<\/em><\/p>\n<p>\u2192 naiz.info: <a href=\"http:\/\/www.naiz.eus\/eu\/hemeroteca\/gara\/editions\/gara_2014-07-01-07-00\/hemeroteca_articles\/ataramine-2014-lagun-senide-kide-preso-maiteoi\">Atarami\u00f1e 2014. Lagun, senide, kide preso maiteoi<\/a><\/p>\n<p>\/ <a href=\"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\">literatura koadernoak<\/a> \/ <a href=\"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\">atarami\u00f1e<\/a> \/ <a href=\"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\">literaturakoadernoak.org<\/a> \/<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"Atarami\u00f1e 2014: Lagun, senide, kide preso maiteoi\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Txoriak hizpide ditu Ibon Mu\u00f1oak, Eibarren aurki plazaratuko duen Ainarak herrira itzuliko dira bertso-paper bilduman. Txoriak espetxearen iruditegian sarri azaltzen diren elementuak dira. Askatasunaren, izate librearen irudikapen bizi, espetxea bera inguratzen duen burdin-elorri arantzetan pausatzen dira aldiro, preso dagoenaren begi bistan. Presoaren begi bista mugatzen duen paretaren gainean salto-hegaldaka. Txoriak txori, zioen zilar ahotsezko poetak [&hellip;]<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"Atarami\u00f1e 2014: Lagun, senide, kide preso maiteoi\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":"","_share_on_mastodon":"1"},"categories":[33,27],"tags":[],"share_on_mastodon":{"url":"","error":""},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/2974"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=2974"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/2974\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2979,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/2974\/revisions\/2979"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=2974"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=2974"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=2974"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}