{"id":298,"date":"2010-03-28T09:34:03","date_gmt":"2010-03-28T08:34:03","guid":{"rendered":"http:\/\/www.mundurat.net\/ataramine\/?p=298"},"modified":"2010-04-01T09:35:56","modified_gmt":"2010-04-01T08:35:56","slug":"%c2%absarrionandiak-finkatu-zuen-egun-normaltzat-dugun-literatur-hizkera%c2%bb","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=298","title":{"rendered":"\u00c2\u00abSarrionandiak finkatu zuen egun normaltzat dugun literatur hizkera\u00c2\u00bb"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2010-03-28\/040\/007\/%C2%ABSarrionandiak_finkatu_zuen_egun_normaltzat_dugun_literatur_hizkera%C2%BB.htm\">berria<\/a><br \/>\n<strong><br \/>\nLiteratur eredu propioa ere asmatu eta garatu duela azaldu du Xabier Mendigurenek idazleari eskainiriko Zilar Astean<\/strong><\/p>\n<p>\u00c2\u00abGaur egun normaltzat jotzen dugun literatur hizkera Joseba Sarrionandiak finkatu zuen\u00c2\u00bb. Argi dauka Xabier Mendiguren Elizegik. \u00c2\u00abEz zuen berak asmatu baina berak ezarri zuen, eta lortu zuen nolabaiteko lilura piztea euskarazko irakurleen artean, eta horrekin batera erakutsi zuen euskara gai zela testu estetikoak sortzeko, benetako literatura egiteko, plazer literario eta linguistikoa emateko, testu iradokitzaile eta esanguratsuak osatzeko&#8230;\u00c2\u00bb. Joseba Sarrionandiari eskainitako Zilar Astearen barruan mintzatu zen atzo Mendiguren, Durangon, Literatura Eskolaren hil honetako saioan.<\/p>\n<p>Sarrionandiaren ipuingintza aztertu zuen, eta esan zuen Sarrionandiak \u00c2\u00abbere testuinguruan, bere hizkera asmatu\u00c2\u00bb zuela, \u00c2\u00abeta hizkera hori finkatu\u00c2\u00bb eta \u00c2\u00abondorengo idazleengana ere iritsi\u00c2\u00bb zela.<\/p>\n<p>Horri dagokionez, Sarrionandiak \u00c2\u00abjarraitzaile estuak\u00c2\u00bb izan zituela gogora ekarri zuen Mendigurenek, hala nola Luis Berrizbeitia -entzuleen artean zegoen atzo- eta Luigi Anselmi -Luis Gutierrez, sortzez-. \u00c2\u00abJarraitzaile zabal, onuradun eta zordunak, berriz, den-denak izan gara\u00c2\u00bb.<\/p>\n<p>Izan ere, \u00c2\u00ab80ko hamarkadaren hasieran nora ezean zebiltzan idazleak\u00c2\u00bb, Mendigurenek azaldu duenez. \u00c2\u00abTestu benetan zailak idazten zituzten\u00c2\u00bb. Eta, adibide gisara, I\u00c3\u00b1aki Garmendiaren eta Ander Iturriotzen 1982ko testu bi leitu zituen, biak ere \u00c2\u00aboso korapilatsuak eta ia ulertezinak\u00c2\u00bb. \u00c2\u00abJendeak pentsatuko zuen: &#8216;hau da idatzi behar dena eta ulertzen ez badut izango da ez dudala euskara behar den moduan menderatzen&#8217;\u00c2\u00bb. Mendigurenen arabera, \u00c2\u00abAtxagari otu zitzaion literatur hizkera etxeko euskaran oinarritzea\u00c2\u00bb. 1988ko ipuin bat da erabaki horren adibide garbia, Camilo Lizardi erretorearen etxean aurkituriko ipuinaren azalpena. Lan horrekin \u00c2\u00abgipuzkera berrasmatu\u00c2\u00bb zuela esana du Joseba Gabilondok. Eta, Mendigurenek dioenez, \u00c2\u00abbide horrek arrakasta izan zuen, batez ere, Gipuzkoan. Askok edan zuten iturri horretatik\u00c2\u00bb.<\/p>\n<p>Ordea, \u00c2\u00abSarrionandiak beste bide bat hartu zuen, euskalki guztietatik edanez\u00c2\u00bb. Lehendabiziko ipuinetako batean, Maggie, indazu kamamila-n (Xaguxarra aldizkaria, 1980) ezarri zituen Sarrionandiak nolabait literatur hizkera berri horren oinarriak.<\/p>\n<p>Literatur hizkerak idazlearen nortasunarekin harremana ere baduela uste du Gotzon Barandiaranek, Literatura Eskolako kideak. \u00c2\u00abZuberoarekiko lilurak bultzatuta garatu du; ez du aukeratu Bizkaiko eredu klasikoa, ez du aukeratu Mogel\u00c2\u00bb. Horren harira, Mendigurenek akordura ekarri zuen Sarrionandiak erabakia hartu zuela umetan ikasitako euskara lantzeko eta hobetzeko. \u00c2\u00abAzkueren hiztegia oso-osorik irakurri zuen, literaturarako gustuko zituen hitzak hartuz. Halako lan erraldoirik ez dugu egin behar izan geroztiko idazleek\u00c2\u00bb. Sarrionandiaren obran Iparraldeko idazle, pertsonaia eta tokiak ageri dira nonahi. \u00c2\u00abHorren arrazoiak? Izan daitezke estetikoak, ideologikoak&#8230; Baina ez zuen aurreko eredurik hartu, asmatu egin zuen berea\u00c2\u00bb.<br \/>\n<strong><br \/>\nIdazlearen memoriaren mapa osatuz amaituko dute gaur Zilar Astea<\/strong><\/p>\n<p>Iurreta eta Durango artean egingo dute ibilbidea, hartara, Joseba Sarrionandiaren (Iurreta, 1958) umetako eta gaztetako memoriaren mapa osatuz. Durangoko Plateruenatik irtengo dira 10:00etan, eta bidean, Akordatzen liburuxkan (Txalaparta, 2004) idazleak eginiko gogoetak errezitatuko dituzte Peru Magdalenak eta beste zenbaitek. 13:00 aldera Plateruenara itzuli, eta Sarrionandiaren letrekin hainbat musikarik eginiko abesti ezagunak kantatuko dituzte, Josu Zabala, Alex Ruiz de Azua eta I\u00c3\u00b1igo Larregoiti musikariekin. <\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"\u00c2\u00abSarrionandiak finkatu zuen egun normaltzat dugun literatur hizkera\u00c2\u00bb\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>berria Literatur eredu propioa ere asmatu eta garatu duela azaldu du Xabier Mendigurenek idazleari eskainiriko Zilar Astean \u00c2\u00abGaur egun normaltzat jotzen dugun literatur hizkera Joseba Sarrionandiak finkatu zuen\u00c2\u00bb. Argi dauka Xabier Mendiguren Elizegik. \u00c2\u00abEz zuen berak asmatu baina berak ezarri zuen, eta lortu zuen nolabaiteko lilura piztea euskarazko irakurleen artean, eta horrekin batera erakutsi zuen [&hellip;]<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"\u00c2\u00abSarrionandiak finkatu zuen egun normaltzat dugun literatur hizkera\u00c2\u00bb\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":"","_share_on_mastodon":"1"},"categories":[11,32],"tags":[],"share_on_mastodon":{"url":"","error":""},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/298"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=298"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/298\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":299,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/298\/revisions\/299"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=298"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=298"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=298"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}