{"id":312,"date":"2010-04-23T08:45:58","date_gmt":"2010-04-23T07:45:58","guid":{"rendered":"http:\/\/www.mundurat.net\/ataramine\/?p=312"},"modified":"2010-04-23T08:46:16","modified_gmt":"2010-04-23T07:46:16","slug":"kartzelatik-fikzioarekiko-pasioz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=312","title":{"rendered":"Kartzelatik, fikzioarekiko pasioz"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2010-04-23\/046\/008\/Kartzelatik_fikzioarekiko_pasioz.htm\">berria<\/a><\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm5.static.flickr.com\/4003\/4544760027_bb53f79b81.jpg\" alt=\"\" \/><\/p>\n<p><strong>Mikel Antzak &#8216;Ospitalekoak&#8217; kaleratu du, bere lehen nobela, azken hiru urteetan espetxean idatzia<\/strong><\/p>\n<p><em>Juan Luis Zabala.<\/em><\/p>\n<p>Idazle gisa 80ko hamarkadan erakutsi zituen dohain guztiei sendo eusteaz gain -\u00c2\u00abirudimena, pertsonaiak eraikitzeko abilidadea, argumentuak korapilatzeko maisutasuna eta fikzio hutsa traszenditzeko gaitasuna\u00c2\u00bb-, \u00c2\u00abeboluzioa izan du Mikel Antzak\u00c2\u00bb -sortzez, Mikel Albisu-, eta \u00c2\u00abidazkera helduagoa\u00c2\u00bb erakutsi du, \u00c2\u00abestilo umotua\u00c2\u00bb, Ospitalekoak \u00c2\u00abeleberri ederrean\u00c2\u00bb, Josu Landaren iritziz.<\/p>\n<p>Susa argitaletxeak kaleratu du Ospitalekoak, Antzaren aurreneko eleberria, eta Josu Landa eta Gorka Arrese editoreek egin zuten atzo liburuaren aurkezpena, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Egilea Fresnesko kartzelan dago preso, Frantzian, eta han idatzi du nobela, 2007ko uztailetik 2010eko otsailaren bitartean. Antzaren senitartekoekin batera, idazle eta itzultzaile ezagunak bildu zituen ekitaldiak; I\u00c3\u00b1igo Aranbarri, Eneko Olasagasti, Mikel Elorza, Eduardo Matauko eta Petra Elser, beste batzuen artean.<\/p>\n<p>\u00c2\u00abMikel Antza, idazle gisa, fikzioaren maitalea da, gauza guztien gainetik\u00c2\u00bb, Landaren iritziz. \u00c2\u00abFikzioarekiko pasioa du, eta pasio hori irakurleak ere goza dezan ahalegintzen da\u00c2\u00bb.<\/p>\n<p>Egileak bezala, Mikel izena du liburuko pertsonaia nagusiak, eta Donostian, 1961eko ekainean, jaioa da; egilea bezala, Frantziako kartzela batean preso dago. Beste xehetasun askotan ere bat datoz egilea eta pertsonaia nagusia, baina bada biak bereizten dituen ezaugarri garrantzitsu bat: liburuko Mikel, Mikel Antza ez bezala, kartzelako ospitalean dago, gerritik behera ezindua, eta maiteari idatziz azaltzen dio egoera makur horretara nola iritsi den. Kartzelako bizimoduaren berri ematen du nobelak, zehaztasun handiz eta ikuspegi kitikoz, baina beste gai askoren inguruko gogoetarik ere bada liburuan: gizarte harremanak, adiskidetasuna, maitasuna, familia, osasuna, literatura bera&#8230;<\/p>\n<p><strong>Tipularen antzekoa<\/strong><\/p>\n<p>\u00c2\u00abNobelaren hari nagusia zein den ikusita, Ospitalekoak errealismo gordineko nobela dela pentsa badaiteke ere, ez da inondik ere hala\u00c2\u00bb, Landaren ustez. \u00c2\u00abFikzioaren eraginez edo fikzioari esker\u00c2\u00bb.<\/p>\n<p>Literatura onak tipularen antza duela diotenekin ados dago Landa. \u00c2\u00abTipulak azala du, eta azalaren azpian geruza bat; geruza horren azpian, beste geruza bat, eta gero beste bat&#8230; Irakurketak aukera ematen du geruza horiek pixkanaka kendu eta dimentsio berriak deskubritzen joateko, gauzak traszenditzeko modu berriak deskubritzen joateko. Fikzioaren baliabide zoragarri hori erabiltzen, Antza maisua da\u00c2\u00bb.<\/p>\n<p>Alor ugaritan aplikatzen du Antzak baliabide hori. \u00c2\u00abHasteko, bere buruarekin. Argi dago liburuan Mikel protagonistak kontatzen dituen hainbat bizipen eta oroitzapen Mikel Antzari berari gertatutakoak direla. Baina hasieratik esaten da liburuko Mikel -Mikel Antza ez bezala, zorionez- gurpil aulki bati lotuta bizi dela, gerritik behera ezinduta dagoelako. Zertarako? Pena emateko? Errukia sortzeko? Berez gogorra den egoera gogorrago bihurtzeko? Ez. Hori egiten du, nire ustez, fikzioari bide emateko. Pertsonaia gurpil aulkian ezarri ez balu, ezin izango zituzkeelako modu sinesgarrian kontatu gero kontatzen dituen hainbat istorio, korapilo eta amarru\u00c2\u00bb.<\/p>\n<p>Mikel Antzak nobelako bigarren mailako pertsonaiei emandako tratamendua ere oso gustuko du Landak. \u00c2\u00abNik maite ditudan nobeletan bigarren mailako pertsonaiak ez dira gehigarri edo atrezzo hutsak, eta pisu erabakigarria dute nobelaren barruan. Ospitalekoak nobelan badira lau edo bost pertsonaia, protagonistaz aparte, funtsezkoak direnak nobela ulertzeko, edo gozatzeko gutxienez. Nik horri meritu handia ematen diot\u00c2\u00bb.<\/p>\n<p>Inoiz gertatu gabekoari eta are ezinekoari \u00c2\u00abegiantzekotasuna ematea\u00c2\u00bb da fikzioaren erronkarik zailenetakoa. \u00c2\u00abHorretan Mikel Antzak mago baten antzera jokatzen du, trebe eta arrakastaz\u00c2\u00bb. Xabier izeneko pertsonaia da horren adibidea: 36ko gerran gudari ibilitakoa da, eta kartzela-ospitaleko ziega batean agertzen da XXI. mendeko lehen hamarkadako azken urteetan, 70 bat urte geroago. \u00c2\u00abGarbi dago hori ezinezkoa dela, baina nobelan horrela ageri da irakurleari inolako hots kirrinkaririk sortu gabe\u00c2\u00bb.<\/p>\n<p><strong>\u00c2\u00abIntriga kate bat\u00c2\u00bb<\/strong><\/p>\n<p>Thriller-a ez izan arren, \u00c2\u00abintriga kate bat\u00c2\u00bb du Ospitalekoak nobelak, Landaren ustez. \u00c2\u00abZati batzuetan hariak berak eraman nau\u00c2\u00bb.<\/p>\n<p>Izenburuak, liburuaren azaleko irudiak -gizonezko bat ageri da, gurpil aulki batean eserita, eskailera batzuen aurrean- eta gertakarien kokapen nagusi eta ia bakarra kartzela-ospitalea izateak hala uste izatera bultza badezake ere, \u00c2\u00abOspitalekoak ez da inondik ere nobela tristea\u00c2\u00bb, Landaren iritziz. \u00c2\u00abUmore zipriztinez josita dago. Ez da umore irrigilea, ez da komedia. Baina umore irribera du. Ez du malkorik sortzen; sortzekotan, samurtasunez, maitagarritasunez sortzen du malkoa; ez errukiz, penaz edo gauza gogorren salaketaren ondorioz\u00c2\u00bb.<\/p>\n<p>Bere aurreneko eleberrian erakutsi duen estilo umotua aintzat hartuta, Antza azkeneko 23 urteetan \u00c2\u00abidatzi eta idatzi\u00c2\u00bb aritu delakoan dago Landa, nahiz eta tarte horretan libururik ez argitaratu. \u00c2\u00abZaila egiten zait beste hipotesirik bururatzea\u00c2\u00bb.<\/p>\n<p>\u00c2\u00abNiretzat plazer handia da Mikel Antza oraindik ere literaturaren plaza honetan aritzea eta hain sasoitsu dagoela ikustea\u00c2\u00bb, esan zuen Landak bere agerraldiaren amaieran.<\/p>\n<p><strong>Aurreko liburuak<\/strong><\/p>\n<p><strong>NARRAZIOAK<\/strong><\/p>\n<p>&#8216;<strong>Lehen bilduma 82-84<\/strong>&#8216; (Susa, 1985).<br \/>\n&#8216;<strong>Odolaren usaina<\/strong>&#8216; (Susa, 1987).<\/p>\n<p><strong>ANTZERKIA<\/strong><\/p>\n<p>&#8216;<strong>Beteluko balnearioko mirakulua<\/strong>&#8216; (Susa, 1985).<\/p>\n<p><strong>ITZULPENAK<\/strong><\/p>\n<p>Jean Geneten &#8216;<strong>Zaindaritza zorrotza \/ Lau orduz Xatila<\/strong>-n&#8217; (Susa, 1991).<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"Kartzelatik, fikzioarekiko pasioz\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>berria Mikel Antzak &#8216;Ospitalekoak&#8217; kaleratu du, bere lehen nobela, azken hiru urteetan espetxean idatzia Juan Luis Zabala. Idazle gisa 80ko hamarkadan erakutsi zituen dohain guztiei sendo eusteaz gain -\u00c2\u00abirudimena, pertsonaiak eraikitzeko abilidadea, argumentuak korapilatzeko maisutasuna eta fikzio hutsa traszenditzeko gaitasuna\u00c2\u00bb-, \u00c2\u00abeboluzioa izan du Mikel Antzak\u00c2\u00bb -sortzez, Mikel Albisu-, eta \u00c2\u00abidazkera helduagoa\u00c2\u00bb erakutsi du, \u00c2\u00abestilo umotua\u00c2\u00bb, [&hellip;]<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"Kartzelatik, fikzioarekiko pasioz\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":"","_share_on_mastodon":"1"},"categories":[29,30,13],"tags":[],"share_on_mastodon":{"url":"","error":""},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/312"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=312"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/312\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":314,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/312\/revisions\/314"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=312"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=312"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=312"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}