{"id":3348,"date":"2015-03-01T15:34:30","date_gmt":"2015-03-01T14:34:30","guid":{"rendered":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=3348"},"modified":"2015-03-01T15:48:28","modified_gmt":"2015-03-01T14:48:28","slug":"sorkuntza-ihesbide-berria-egunkarian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=3348","title":{"rendered":"&#8220;Sorkuntza, ihesbide&#8221;, Berria egunkarian"},"content":{"rendered":"<p><strong>Sorkuntza, ihesbide<\/strong><br \/>\n<em>Ander Perez<\/em><br \/>\nBerria 2015.03.01<\/p>\n<p>Espetxean daudenentzat, askatasun iturri izan daiteke sortze prozesua, bertatik ihes egiteko bidea ematen dien buru ariketa; hamaika artelan sortu dira kartzeletako barroteen artean.<\/p>\n<p>\u2192 berria.eus: <a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/2014\/038\/001\/2015-03-01\/giltzapearen_aurkako_guda.htm\">GILTZAPEAREN AURKAKO GUDA<\/a><br \/>\n\u2192 berria.eus: <a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/2070\/039\/466419\/2015-03-01\/tradizio_luzeko_generoa_euskal_herrian.htm\">Tradizio luzeko generoa Euskal Herrian<\/a><br \/>\n\u2192 berria.eus: <a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1969\/040\/001\/2015-03-01\/espetxeko_hesi_eta_munstroak_eraisteko_balio_du_sorkuntzak.htm\">Jokin Urain. Preso ohia eta idazlea \u00abEspetxeko hesi eta munstroak eraisteko balio du sorkuntzak\u00bb<\/a><br \/>\n\u2192 berria.eus: <a href=\"https:\/\/archive.org\/download\/SorkuntzaIhesbide\/Sorkuntza%20ihesbide.pdf\">Sorkuntza, ihesbide.pdf<br \/>\n<\/a><br \/>\n<img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.berria.eus\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20150301\/p038_f01.jpg\" width=\"250\" \/><br \/>\n<em>Irudiak: Iker Moreno<\/em><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/2014\/038\/001\/2015-03-01\/giltzapearen_aurkako_guda.htm\"><strong>GILTZAPEAREN AURKAKO GUDA<\/strong><\/a><\/p>\n<p><em>Askatasun irrikaz erantzuten dio presoak askatasun gabeziari. Erantzun naturala da ihes egin nahi izatea. Eta horretarako bide, pareta zulatu eta alde egiteko bitartekoa da sorkuntza. Bataila bat, azken finean, aske izan nahi duen presoaren eta itzalpean mantendu nahi duen espetxearen artekoa.<\/em><\/p>\n<p>Etengabeko galdera da: zergatik idazten du idazleak? Zergatik margotu margolariak? Zergatik pazientziaz harria zizelkatu, azken eskultura lortzeraino? Barrenetik sortzen den zerbait izanda, erantzun propioz erantzuten dio artista bakoitzak galderari, ia erantzunik merezi ez lukeen galdera balitz bezala, norberak bere sormenari paratu nahi izan dion arrazoia salbu. Badira, ordea, denok berdintzen gaituzten egoerak, \u00f1abardurak gorabehera. Askatasunaren galera esperientzia bortitzegia da edonorentzat, eta sentipen komunak sortzen ditu. Eta hortik datoz, halabeharrez, erantzun komunak ere. Askatasun irrikaz erantzuten dio edonork askatasun gabeziari.<\/p>\n<p>Ia gizateriarena bezain luzea da presondegien historia. Eta kartzela bezain zaharra da handik ihes egiteko desira ere. Amets horrek bultzatzen du, eta elikatu, preso dagoenaren sorkuntza. Izan ere, <strong>Josu Martinez<\/strong>ek <em>Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak<\/em> liburuan galdetzen duen bezalaxe, \u00abmunduan egoteko modurik zatarrena baldin bada preso egotea, zer egon liteke politagorik eskapatzea baino?\u00bb.<\/p>\n<p>Galdera horren arrazoiketa bere eginez, murruetan zirrikituak egin eta askatasunerako bidea zabaltzeko baliatu dute sorkuntza preso egondako askok. Luzea da hesi artean ekoitzitako lan artistikoen zerrenda, lan horiek egin diren denbora bezain luzea. Pentsa: euskal literaturako lehen lan inprimatuko olerki bat (<em>Mosen Bernat Etxepareren kantuia<\/em>) ziega batean idatzia izan zen.<\/p>\n<p>\u00abIhesa da presoaren ametsa. Hemen gaudenontzat, sinonimo dira itxaropena eta ihesa. Eta idazten duen presoaren itxaropena ere ihesa da\u00bb. <strong>Jokin Urain<\/strong>en hitzak dira, <em>Ez dago etxean<\/em> liburukoak. 27 urte preso egin dituen idazle horrek kartzelako murruen artean sortutako euskarazko testuak bildu eta aztertu zituen liburuan. Eta, aldeak alde, bulkada bat ikusi zuen paperean zerbait betikotzera ausartu ziren guztiengan: ihesa. Askatasunaren irudikapen gisara, ihesa, plano sinbolikoan. Baina baita errealean ere: sorkuntza emaitza perfektua ez al da koilararen pazientziaz hormigoian zulatutako tuneletik egindako ihesaldi arrakastatsua?<\/p>\n<p>\u00abUrruntzeko bitartekoa\u00bb da sorkuntza <strong>Oier Gonzalez<\/strong>entzat ere. Preso egondakoa da, eta <strong>Atarami\u00f1e<\/strong> euskal presoen lanak zabaltzeko argitaletxeko kide da egun. 1983an Puerto de Santamariako (Cadiz, Espainia) espetxean zeuden euskal presoek kaleratutako <em>Intxaur azal baten barruan<\/em> lana du gogoan. <strong>Shakespeare<\/strong>ri erreferentzia egiten zaio liburuan \u2014hortik datorkio izenburua\u2014, <em>Hamlet<\/em>en pasarte bat gogoraraziz: \u00abIntxaur azal baten barruan bizi ninteke, eta unibertsoaren errege sentitu\u00bb. Metafora bat dakar pasarteak, Gonzalezen hitzetan: \u00abIntxaur oskol horretan mundutxo bat eraikitzea bada, aldi berean , intxaur oskol horretatik ihes egiteko bide bat\u00bb. Sorkuntza da mundu hori; kartzela, intxaur oskola.<\/p>\n<p><strong>Iker Moreno<\/strong>k \u00abdeskonektatzeko\u00bb baliatu zuen sorkuntza espetxean izandako tartean. Bereak dira erreportaje honen irudiak, <strong>Oier Goitia<\/strong>ren <em>Fakin Xokona<\/em> libururako egindakoak. \u00abSortze prozesuak gidatzen harrapatzen nau, eta, beraz, nire burua horretan zentratzen da. Giro horretatik deskonektatzeko modua da\u00bb. Eta presoa inguratzen duen girotik alde egitean, \u00abbideak du garrantzia\u00bb <strong>Moreno<\/strong>ren ustez, \u00abprozesua bera delako gozatu nahi izaten dena\u00bb. Horregatik, beretzat, azken emaitzak berak bigarren mailako balioa du kartzelan. Are gehiago: harresi artean sortutako \u00ablan sakonenak eta osatuenak\u00bbberetzat gorde izan dituela dio preso ohiak, \u00abinorekin konpartitu gabe\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Sorkuntza, egunerokoan<\/strong><\/p>\n<p>Kartzela arrotza da han egon ez denarentzat. Erreferentzia kulturalak espetxeen irudiz beteta egonagatik, presoak baino ez daki zer den bertan egotea. Gauetik egunera aldatzen da pertsonaren bizimodua, burdinazko ateetatik sartu orduko. Eta ohiko bizitza, gauzarik txikiena ere, oztopo bilaka daiteke. Egoera horretan, paperean, oihalean edo pentagraman jasotzen denaz harago, sorkuntzak badu beste baliorik: iraupen hutsarena. <strong>Gonzalez<\/strong>ek dioenez, \u00abegunerokotasuna errazteko tresna\u00bb da sorkuntza kartzelan. Adibide praktikoetara eramanda: Frantziako espetxeetan, non \u00abbanatzen den janari eskasarekin ozta-ozta iraun\u00bb daiteken, presoak bere kasa kozinatu behar izaten duela dio. Irudimena astintzearen ondorio da presoek tomate kontzentratuen aluminiozko hodiekin, kontserba poto hutsekin eta olioarekin egiten dituzten sukaldetxoak. \u00abEspetxe teknologia\u00bb deitzen dio <strong>Gonzalez<\/strong>ek horri.<\/p>\n<p>Inguru arrotz hori \u00abnorberarena egin eta norberaren modura birsortzeko\u00bb beharra ikusten du <strong>Moreno<\/strong>k presoarengan. \u00abEdertasuna sortzeko beharra, edertasunik ez dagoen toki batean\u00bb. Buruari eragin behar dio presoak, itxituratik zerbait atera nahi badu. <strong>Olatz Caminos<\/strong> presoak honela idatzi zuen <em>Bakarlekuko bakarrizketa<\/em> lanean: \u00abIkusleak galdetu behar dio bere buruari nola egiten duen emakumeak [presoak] hogei orduz alaitasuna, itxaropena, interesa bizirik mantentzeko, maitasuna ereiteko, edertasuna sortzeko\u00bb. Oztopoei aurre egin behar baitie presoak, etengabe. Sorkuntza ez da erraza giltzaperatua dagoenarentzat; \u00abdena dago kontra\u00bb, <strong>Moreno<\/strong>k dioenez. Baina irudimenak aurre egiten dio gabeziari: \u00abGogoan dut postal batzuk egiteko txorroskiloaren aiztoa atera behar izaten genuela, eta boligrafo baten plastikozko tutura itsatsi\u00bb. Baina horrek badu alderdi positiborik ere: \u00abHainbeste erronka izateak soluzioak bilatzera derrigortzen zaitu. Sorkuntza, azken batean, hori da: soluzioak bilatzea\u00bb.<\/p>\n<p>Oztopoez mintzo da <strong>Dario Malventi<\/strong> antropologoa ere. Urte luzeak daramatza kartzelaren eta sorkuntzaren arteko harremanak aztertzen. Lau urte eman zituen Asturiasko (Espainia) Villabonako kartzelan, bertako hezkuntza unitate terapeutikoa ikertzen, barru-barrutik. Azkenean, proiektutik \u2014eta kartzelatik\u2014 kanporatuak izan ziren bera eta <strong>Alvaro Garro<\/strong> bere ikerketa kidea, kartzelako programa harekin kritiko izateagatik. Geroztik, <strong>Renatio Curcio<\/strong> eta <strong>Nicola Valentino<\/strong> italiar preso politiko ohiekin ibili da lanean. Kartzelatik aterata, <em>Sensibili Alle Foglie<\/em> argitaletxea sortu zuten aurreko biek, presoen ametsak eta sormena aztertzeko. Eta haritik tiraka heldu dira hainbat ondoriotara. <strong>Malventi<\/strong>k honela laburbiltzen ditu: \u00abPertsona bati askatasuna kentzen zaionean, erresistentziarako mekanismoak sortzen ditu. Gizakiak, ustez gainditu ez daitezkeen oztopoen aurrean ikusten duenean bere burua, beste produkzio sinboliko bat sortzeko beharra izaten du. Sorkuntza ekintza hori erabat beharrezkoa da itxialdiak dakarren sufrimendua gainditzeko\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Malventi<\/strong>k dioenez, kartzelako sorkuntzak \u00abbizirik eusten die\u00bb presoei, \u00abidentitate eta askatasun espazio propioa eratzen dutelako. Eta, hain zuzen ere, identitatea eta askatasuna dira instituzioak desagerrarazi nahi dituen elementuak\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Ezin erabat urrundu<\/strong><\/p>\n<p>Lau paretek mugatzen dute preso dagoenaren unibertso fisikoa. Metro koadro gutxi batzuk. Barrote tarteek uzten duteneraino heda daiteke gehienez begirada. Baina presoak badu, itxaropena elikatu nahi badu, hortik harago begiratzeko beharra. Irudimena piztu behar du, sortu, sinbolikoki bakarrik bada ere, lau hormek giltzaperatzen duten hori mundu bakarra ez dela sinesten jarraitu ahal izateko. Esperientzia berdintzailea da hori, jatorriz eta izaeraz ulertzerik ez duena. Bost axola nondik zatozen, bost axola zergatik zauden preso. \u00abErantzun unibertsala\u00bb da, <strong>Malventi<\/strong>k dioenez. \u00abNaturala\u00bb, <strong>Gonzalez<\/strong>entzat. \u00abIkaragarria da nola berdintzen duen espetxeak sormenerako bulkada. Elementu hegemonikoak topa ditzakegu, itxiturarenak, bai Euskal Herrian, bai AEBetatik <strong>Leonard Peltier<\/strong>rek edo <strong>Mumia Abu Jamal<\/strong>ek kaleratutako lanetan. Espetxeko esperientzia hainbesteraino da berdintzailea, presoaren subkontzientean eragiteraino\u00bb.<\/p>\n<p>Paretak zulatzea da presoaren desira, eta horretarako erreminta da sorkuntza, mundu hori albo batera utzi eta ihes egiteko. Baina presoa preso da ateak irekitzen ez diren bitartean. Eta nahia hori bada ere, ez da erraza urruntze erabatekoa eskuratzea. Horregatik, genero batez hitz egiterik balego, elementu autobiografikoak presenteen dituen generoaz ariko ginateke espetxe literaturaz hitz egitean. Agerikoa da sortzailearen isla kartzelan sortzen duen horretan. Badira kartzelako esperientziaz idazten dutenak, zehatz, deskribapen kronika gisara. Eta badira, kontrara, kontakizuna zeharo espetxetik kanpo kokatzen dutenak, \u00abhain zuzen ere, beren burua espetxetik kanpo kokatzeko\u00bb, <strong>Gonzalez<\/strong>en ustez. Baina \u00abbeti, inplizituki bada ere, beti\u00bb dago kartzelaren itzala. Sortzean, hain zuzen , \u00abbeti agertzen da sortzailea nondik ari den sortzen\u00bb, <strong>Moreno<\/strong>ren iritziz.<\/p>\n<p>\u00abIhesa amets, baina gehienetan ametsek egiten dute ihes, goizean esnatzean presoak kartzelan utzita\u00bb, idatzi zuen <strong>Urain<\/strong>ek. Sortu den hori bukatu bezain laster desagertuko balitz bezala. Berriro hasi behar da sortzen, berriro ihesaldia prestatzen. Baina <strong>Gonzalez<\/strong>ek dioenez, kartzelaren gudu zelaian \u00abbataila\u00bb da sorkuntza, presoaren eta askatasun faltaren arteko bataila. Eta sortzea, une batez bada ere, gutxika-gutxika guda hori irabazteko pausoak ematea da. Astiro-astiro, aske bizi nahi duen presoaren alde orekatzea balantza, hura itxi nahi duen kartzelaren kaltetan.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/farm9.staticflickr.com\/8672\/16063031013_307331381a_o.jpg\" width=\"250\" \/><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/2070\/039\/466419\/2015-03-01\/tradizio_luzeko_generoa_euskal_herrian.htm\"><br \/>\n<strong>Tradizio luzeko generoa Euskal Herrian<\/strong><\/a><\/p>\n<p><strong>Oier Gonzalez<\/strong>entzat, \u00abtristea\u00bb eta \u00abadierazgarria\u00bb da espetxeko sorkuntzak Euskal Herrian izan duen presentzia. Luzea bada, behintzat, orain arte egindako bidea. Euskarazko lehen lan inprimatuan, hots, <strong>Bernat Etxepare<\/strong>ren <em>Linguae Vasconum Primitiae<\/em>-n (1545) ageri den <em>Mosen Bernat Etxepareren kantuia<\/em> testua giltzapean idatzia izan zen. Gerora etorriko ziren <strong>Joxe Amenduze<\/strong> \u2014 \u00abhemen natza ehortzirik\u00bb\u2014, <strong>Juan Inazio Iztueta<\/strong>, <strong>Martin Larralde<\/strong> eta <strong>Etxahun Barkoxe<\/strong>. <strong>Iparragirre<\/strong>k ere idatzi zuen bertsorik, kartzelatik irtetean: \u00abGiltzapean sartu naute poliki-poliki&#8230;\u00bb. 1936ko gerrak euskal herritar asko eraman zituzten espetxera. Handik sortu zuten <em>Espetxean<\/em> aldizkaria, testuak biltzeko. Ordutik aurrerakoa ezagunagoa da. Milaka dira azken urteetan kartzelako itzaletik pasatu direnak. Denetariko lanak utzi dituzte, literaturan batik bat, baina baita arte plastikoetan ere. Eta egunerokoaren kronika dira kartzeletako hesietatik joan-etorrian dabiltzan gutunak. Sormenak jarraitzen du, gaur egun ere. Erakusketa batek utzi digu azken adibidea: <strong>Herve Di Rosa<\/strong> artistaren ekimenez, euren koadroak erakutsi dituzte Saint Maur espetxeko (Frantzia) presoek. Tartean da <strong>Zigor Garro<\/strong> euskal presoa ere.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.berria.eus\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20150301\/p040_f01.jpg\" width=\"250\" \/><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1969\/040\/001\/2015-03-01\/espetxeko_hesi_eta_munstroak_eraisteko_balio_du_sorkuntzak.htm\"><strong>Jokin Urain<\/strong><br \/>\n<em>Preso ohia eta idazlea<\/em><br \/>\n<strong>\u00abEspetxeko hesi eta munstroak eraisteko balio du sorkuntzak\u00bb<\/strong><\/a><\/p>\n<p><em>Ziega barrutik idatzi ditu <strong>Jokin Urain<\/strong>ek orain arte kaleratutako lan guztiak. Kartzela den \u00ababsurdoa\u00bb bere buruari azaldu ahal izateko balio izan dio sorkuntzak barrote artean.<\/em><\/p>\n<p>2013ko azaroan Herrera de la Manchako (Espainia) kartzelatik irten zenean, bizitza erdia zeraman preso <strong>Jokin Urain<\/strong>ek (Mendaro, Gipuzkoa, 1959). 1986an atxilotu zutenetik, 27 urte egin ditu giltzaperatua, espetxez espetxe. Han josi ditu orain arte kaleratutako liburu guztiak: lau hormen artean. Espetxeko sorkuntzaren adibide da, sortu duelako, eta euskaraz kartzelan idatzi dena ere bildu eta aztertu izan duelako.<\/p>\n<p><strong>Zerk bultzatzen du presoa sortzera?<\/strong><\/p>\n<p>Bizi nahiaren bultzadak eramaten du presoa zerbait egitera. Sorkuntzak badu kartzelaren absurdo hori norbere buruari azaldu beharra, absurdo horrek berak jan ez dezan presoa.<\/p>\n<p><strong>Erantzun naturala da, beraz.<\/strong><\/p>\n<p>Bai, bizinahi horrek modu naturalean eramaten du presoa zerbait egitera.<\/p>\n<p><strong>Eta horrek, nolabait, preso guztiak berdintzen ditu.<\/strong><\/p>\n<p>Edonongo presoengan dago bizinahi hori. Kontua da askotan presoen mundu hori galeran erortzen dela; ez baduzu helbururik, bizinahi hori ez baduzu planteatzen helburu bati begira, kartzelako zurrunbiloak jaten zaitu. Horretan datza presoen arteko ezberdintasuna.<br \/>\n<strong><br \/>\nZure lanetan ihesaz mintzatzen zara, behin eta berriz.<\/strong><\/p>\n<p>Bai; dudarik gabe, ihes egiteko modua da sorkuntza. Badago kartzelako errealitate absurdo eta irensgarri horretatik, nola edo hala eraitsiko zaituen horretatik ihes egiteko beharra. Baina ez da sarri aipatu izan den ihes fantasiazkoa bakarrik; badago ihes egin nahi erreal eta fisiko bat ere. Norbere irudimenaren ahalmenaren araberakoa da hori; gero, sormenera edo prestakuntzara bideratzen da.<\/p>\n<p><strong>Zuk diozunagatik, askotarikoak dira ihesak: \u00abEgiazko eta alegiazko ihesaldiak, burutuak eta zapuztuak, amestuak eta amesgaiztotuak\u00bb.<\/strong><\/p>\n<p>Lehenengo irudimenean gauzatzen ez diren ihesak ez dira inoiz errealitatean gauzatuko. Ihes horri begira irudimenean jardutea beharrezkoa da. Gero hasten dira errealitatean poliki-poliki gauzatzen. Bide horretatik etorri dira benetan lortu diren ihesaldiak, baita porrot egiten dutenak ere. Bai eta norberarentzako bakarrik balio izaten duen ihes literarioak ere.<\/p>\n<p><strong>Denbora kudeatzeko, betetzeko modua da sorkuntza kartzelan. Nolakoak lirateke giltzapean pasatu dituzun 27 urteak literaturarik gabe?<\/strong><\/p>\n<p>Ez dut imajinatu ere egin nahi. Ez dakit idatzi dudan horri literatura deitu dakiokeen; nolabaiteko idazte jarduna izan da. Alde batetik, absurdo hori guztia norbere buruari azaldu beharra dago, ulertzeko. Era berean, kartzelaren hesiak eta munstro hori eraisteko balio du. Literaturak ere badakar, gainera, ariketa intelektuala: norbere burua janzteko ariketa da.<\/p>\n<p><strong>Kartzelan ondu duzu orain arteko sorkuntza literario guztia. Kalean egonda, apaldu al zaizu idazteko bulkada hori?<\/strong><\/p>\n<p>Bai. Sorkuntza literarioaren behar hori ez dut kartzelan bezala sentitzen, baina sentitzen dut nola edo hala jardun beharra kartzelako mundu horri eta kartzelan dauden kideei erreferentzia eginaz. Historiaren ikuspegitik, batez ere.<\/p>\n<p><strong>Bulkada militantea da orain, beraz, lehen gizatiarra zena.<\/strong><\/p>\n<p>Bai, Eta, batez ere, kartzelan nola edo hala idaztea pentsatu baina ezinezkoa zelako alde batera utzitakoa orain ari naiz berreskuratzen eta pixka bat josten.<\/p>\n<p><strong>Zaila da, kartzeletako lanetan, presoaren isla ez agerraraztea.<\/strong><\/p>\n<p>Azken finean, bi aukera dira: tripetatik idaztea edo burutik idaztea. Eta, batzuetan, zaila da tripetatik ez idaztea, norbere sentipenen nahasketa horiek pixka bat alboratuz, eta idazketa norberarentzat bakarrik izan ordez besteei kontatzeko eginez. Hori ez da erraza izaten.<\/p>\n<p><strong>Eta horregatik beharbada, ia etengabea da ni-aren presentzia kartzela barruan egindako lanetan.<\/strong><\/p>\n<p>Esperientziak erakusten du kartzelan idazten dena \u2014asko eta askotan behintzat\u2014 norbere buruari lotuagoa izaten dela. Kalean literaturara dedikatzen denak distrakzioagatik egiten du askotan, eta, horregatik, askotan errazagoa egiten zaio abstrakzioa. Baina egia da kartzelan ez dela hain erraza.<\/p>\n<p><strong>Espetxekoa tradizio luzeko generoa da euskal literaturan. Zerbait pentsarazi beharko liguke horrek.<\/strong><\/p>\n<p>Dudarik gabe. Batzuk esan izan dute sufrimendutik idazten dela, eta sufritzen egon garelako idatzi dugula. Nik ez dut uste sufrimendua ona denik ezertarako: ez idazteko, ez ezertarako. Kontua da ihes bezala ikusi izan dugula, eta bide horri ekin geniola. Etxeparek ere bere esperientziari egin nahi izango zion erreferentzia.<\/p>\n<p><strong>Galdera friboloegia da beharbada, baina sorkuntzarako leku egokia al da espetxea?<\/strong><\/p>\n<p>Gauza batzuengatik, leku egokia izan daiteke: denbora daukazu; ez daude kaleko joan-etorri asti gabeko horiek, eta, beraz, bai, badira abantaila batzuk. Baina ez dut uste kartzela ona denik ezertarako.<\/p>\n<p><strong>Idazlea bakardadearen bila ibiltzen da sarri. Kartzelan hori badago, baina nabaria da aldea.<\/strong><\/p>\n<p>Lagunartea gertu dagoenean da ona bakardadea, baina, bestela, lagunartea gertu ez badago, bakardadea ez da ona ez ezertarako, ez inorentzat.<\/p>\n<p><strong>Noiz arte iraungo du kartzelako literaturak?<\/strong><\/p>\n<p>Zoritxarrez, uste dut oraindik ere jarraitu beharko dutela idazten kartzelan daudenek. Eguneroko gorabeherei buruz aritzen da jendea kartzelan, eskutitzen bitartez batez ere. Asko idazten da kartzelan. Eta bai: zoritxarrez, idazten jarraitu beharko dute.<\/p>\n<p>\/ <a href=\"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\">literatura koadernoak<\/a> \/ <a href=\"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\">atarami\u00f1e<\/a> \/ <a href=\"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\">literaturakoadernoak.org<\/a> \/<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"&quot;Sorkuntza, ihesbide&quot;, Berria egunkarian\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sorkuntza, ihesbide Ander Perez Berria 2015.03.01 Espetxean daudenentzat, askatasun iturri izan daiteke sortze prozesua, bertatik ihes egiteko bidea ematen dien buru ariketa; hamaika artelan sortu dira kartzeletako barroteen artean. \u2192 berria.eus: GILTZAPEAREN AURKAKO GUDA \u2192 berria.eus: Tradizio luzeko generoa Euskal Herrian \u2192 berria.eus: Jokin Urain. Preso ohia eta idazlea \u00abEspetxeko hesi eta munstroak eraisteko balio [&hellip;]<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"&quot;Sorkuntza, ihesbide&quot;, Berria egunkarian\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":"","_share_on_mastodon":"1"},"categories":[33,28,1],"tags":[],"share_on_mastodon":{"url":"","error":""},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/3348"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=3348"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/3348\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3351,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/3348\/revisions\/3351"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=3348"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=3348"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=3348"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}