{"id":3655,"date":"2016-01-07T12:04:37","date_gmt":"2016-01-07T11:04:37","guid":{"rendered":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=3655"},"modified":"2016-01-10T13:30:03","modified_gmt":"2016-01-10T12:30:03","slug":"ortzadar-sormena-ihesbide","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=3655","title":{"rendered":"[Ortzadar] Sormena ihesbide"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/c2.staticflickr.com\/2\/1620\/23599723074_1dd3edc47c_o.jpg\"><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/c2.staticflickr.com\/2\/1620\/23599723074_1395433669_n.jpg\" width=\"250\" \/><\/a><\/p>\n<p>\n\u2192 <a href=\"http:\/\/static.deia.com\/docs\/2016\/01\/05\/ortzadar________020116_2321.pdf\">Ortzadar 431 zenbakia<\/a><br \/>\n<\/p>\n<blockquote><p><a href=\"https:\/\/c2.staticflickr.com\/2\/1620\/23599723074_1dd3edc47c_o.jpg\"><strong>Sormena ihesbide<\/strong><\/a><\/p>\n<p>Jonebati Zabala<\/p>\n<p><em>Hogei bat euskal presoren sorkuntza lanak argitaratu ditu Atarami\u00f1ek, urtero legez. Margolanak, poesia, bertsoak, komikiak zein bestelako idatziak topatu daitezke aurtengo argitalpenen artean<\/em><\/p>\n<p>Barnean daukadan mundua ez da barnean naukan gelan kabitzen\u201d. Joseba Sarrionandiaren aipu horren bidez azaltzen du espetxeko sorkuntzaren balioa Oier Gonzalez Atarami\u00f1e elkarteko kideak. \u201cBarne mundu hori elikatzeko bitartekoa da sorkuntza, kartzelan bizirauteko bidea, bai fisikoa, intelektuala zein emozionala\u201d. Berriro ere Sarrionandiari helduta, Ruper Ordorikak musikatutako Galtzetan gordetzeko koplak olerkiaren zati bat gogoratu du Gonzalezek: \u201cZaindariak paper bila ari dira zeldetan\u201d. Hau da, zaindariak ez dabiltza dinamita edo arma bila, paper bila baizik. Horrek sormenari \u201cbalio berezia\u201d ematen diola uste du Atarami\u00f1eko kideak.<\/p>\n<p>Euskal preso politikoen sorkuntza lanak argitaratzen ditu urtero Atarami\u00f1ek. 2002an kaleratu zuten lehen bilduma, presoen egoera modu ezberdin batean azaleratzeko helburuarekin. \u201cLan hauen bitartez, espetxearen ertzak mahaigainera-tzen dira, sortzaile-presoaren ikuspegitik betiere. Kartzelan ditugun lagun eta senideen kronika intimo antzeko bat aurki daiteke liburotan, letraz nahiz irudiz\u201d, diote elkartetik. Dena den, esan beharra dago espetxeko sorkuntza betidanik egon dela. Literatura mota hau \u201cEuskal Herriari oso lotuta\u201d dago, Gonzalezen ustez. Hain justu, euskal literaturan imprimatu zen lehen olerkia ere ziega batean idatzia izan zen: Bernat Etxepareren Kantuia.<\/p>\n<p>Urtekaria eta liburu bi dakartza aurtengo uztak. Batetik, Atarami\u00f1e\u201915 urtekarian, 18 preso sortzaileren lanak batu dituzte. Bertan, margolanak, poesia, bertsoak, kronikak zein bestelako idatziak aurki daitezke. Euskarazkoak dira lan gehienak, baina frantsesez eta gazteleraz sortutakoak ere badaude. Bildumari dagokionez, Gonzalezek dio  orain arteko produkziotik ezberdintzen den elementu bat azpimarratu beharra dagoela. \u201cLiburuan hari bat dago, Zarautzeko Ekhi\u00f1e Eizagirreren lanak zeharkatzen du bilduma osoa. Bere hitzaurrean zentzu bat ematen dio sorkuntzari. Bertan, zaintzak aipatzen ditu Eizagirrek, kideekiko edo zaintzen gaituztenekiko zaintzak, asetzeko sorkuntza\u201d.<\/p>\n<p>Bestalde, emakumearen ahotsaren presentzia ere nabarmena da aurtengo koadernoan. \u201cBilduman zehar aurki dezakegu espetxea badela patriarkatuaren aberrazio bat; espetxe osoa egitura maskulinoa da.  Gizonentzako egindakoa eta gizonak zigortzeko sortutako instituzioa da, eta bertan emakumeak bereziki zapalduak daude\u201d. Salaketa horri eutsiz, berezitasun bat gehitu zaio urtekariari, \u201cerotika femeninoaren presentzia\u201d, hain zuzen, non \u201cemakume gorputz ahaldundu\u201d bat azaltzen den. Orain arte egon izan da erotika maskulinoaren produkzioa, baina kartzelan femeninoaren produkzioa \u201coso txikia\u201d izan dela kontatu du Gonzalezek.<\/p>\n<p>Urtekariaz gain, beste lan bi argitaratu ditu Atarami\u00f1ek. Lehena, Mikel Orbegozoren Ilargiraino da, Preso nago komiki bildumaren hirugarren alea. Oraingoan burdinen beste aldera jarri da begira sortzailea, eta senideak ditu gai nagusi, euskal preso politiko baten senide izatea zer den azaltzen duelarik presoaren beraren ikuspuntutik. Liburuaren aurkezpenean, Orbegozoren amak kontatu zuen hasieran kosta egin zitzaiola gaiari heltzea. \u201cBere buruaz barre egiteko sekulako gaitasuna dauka, baina besteen gaineko umorea, hainbeste maite dutenen gaineko umorea errespetuz zelan egin&#8230;\u201d. Gonzalezen aburuz, \u201condo baino hobeto\u201d atera da ataka horretatik Orbegozo, \u201cez baita fribolitateetan erortzen eta bere tokian jartzen baitu bakoitza\u201d.<\/p>\n<p>Joseba Arregi Erostarberen Burdin elorri arantzetan da azken lana. 1992an atxilotu zuten Arregi, eta ordutik margotu dituen olio eta testuak jaso dituzte liburuan. Bere bikotekideak aipatu legez, atxilotu aurretik bere testuinguruarekin oso lotuta zegoen pertsona zen Arregi, eta \u201cbapatean eremu lau batera heldu zen\u201d. Eremu lau horretatik estimuluak ateratzeko sorkuntzak paper garrantzitsua izan du eta, beraz, \u201cbiziraupen estrategia\u201d ere izan dela kontatu du Gonzalezek. Espetxean gertatutakoak eta amestutakoak \u201cberezko duen xumetasunetik\u201d margotu eta idatzi ditu Arregik: atzean utzitako lagunak, paisaiak eta bizitza.<\/p><\/blockquote>\n<p>\n<center><a href=\"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?feed=rss2\"><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/wp-content\/themes\/elements-of-seo\/images\/rss.gif\" width=\"30\" \/> RSS <\/a> <a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/pages\/Literatura-koadernoak\/129883057075272\"><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/lh5.googleusercontent.com\/-9T98NHtwS6A\/TraimkyUBJI\/AAAAAAAAADw\/dWWDbmlycyg\/s128\/facebook.png\" width=\"30\" \/> literatura koadernoak<\/a>  <a href=\"https:\/\/twitter.com\/ataramine\">  <img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/lh4.googleusercontent.com\/--H39Yieo27w\/TrairclcaMI\/AAAAAAAAAD4\/VQejkPRykFw\/s128\/twitter.png\" width=\"30\" \/> ataramine<\/a><\/center><\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"[Ortzadar] Sormena ihesbide\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u2192 Ortzadar 431 zenbakia Sormena ihesbide Jonebati Zabala Hogei bat euskal presoren sorkuntza lanak argitaratu ditu Atarami\u00f1ek, urtero legez. Margolanak, poesia, bertsoak, komikiak zein bestelako idatziak topatu daitezke aurtengo argitalpenen artean Barnean daukadan mundua ez da barnean naukan gelan kabitzen\u201d. Joseba Sarrionandiaren aipu horren bidez azaltzen du espetxeko sorkuntzaren balioa Oier Gonzalez Atarami\u00f1e elkarteko kideak. [&hellip;]<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"[Ortzadar] Sormena ihesbide\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":"","_share_on_mastodon":"1"},"categories":[16,27,14],"tags":[],"share_on_mastodon":{"url":"","error":""},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/3655"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=3655"}],"version-history":[{"count":6,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/3655\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3675,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/3655\/revisions\/3675"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=3655"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=3655"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=3655"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}