{"id":3933,"date":"2017-01-04T22:01:28","date_gmt":"2017-01-04T21:01:28","guid":{"rendered":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=3933"},"modified":"2017-01-04T22:02:47","modified_gmt":"2017-01-04T21:02:47","slug":"jokin-urain-espetxeko-euskal-literatura-kronologia-moduko-bat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=3933","title":{"rendered":"Jokin Urain &#8220;Espetxeko euskal literatura kronologia moduko bat&#8221;"},"content":{"rendered":"<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/c1.staticflickr.com\/1\/630\/31264935664_f8c1639238.jpg\" width=\"470\" \/><\/p>\n<p>\u2192 kalerakalera.eus: <a href=\"http:\/\/kalerakalera.eus\/eu\/albisteak\/kronikak\/156-kartzela-eta-literatura\">Kartzela eta literatura<\/a><\/p>\n<p><strong>Espetxeko euskal literatura kronologia moduko bat<\/strong><\/p>\n<p><strong>Zergatik idatzi espetxean?<\/strong><\/p>\n<p>Erantzunak eman izan dira, era askotakoak, baina bakoitzak bereak izango ditu arrazoiak idazten aritzeko. Hala ere, esango nuke harreman nahiak, harremanen beharrak eramaten duela presoa idaztera, batzuetan behintzat, hasi eskutitzetatik eta literatura egiteraino. Presoa bere gizartetik kanpo ezarria dago, lagunarte, senitarte eta gizartetik erauzia dago presoa, eta, biziko bada, bere gune naturalaren parte izaten jarraituko badu, harremanak behar ditu gune natural horrekin: hor dagoela adierazi eta esateko daukana esan, bizi dela erakutsi, bere ahotsa entzunarazi behar du horretarako, gizartearekiko lokarriak josteko.<\/p>\n<p><strong>Noiztik idatzi da espetxean euskaraz?<\/strong><\/p>\n<p>&#8211; 1545ean argitaratu zen euskarazko lehen liburua, Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae alegia. Haren Kontrapas eta Sautrela gogoratuko dituzue, \u201cEuskara da kanpora eta goazen denok dantzara&#8230;\u201d. Ez daukagu lekukorik, jakina, baina espetxean (Bearnen) idatzi bide zuen \u201cMosan Bernat Etxepareren kantuia\u201d aski argi esaten duenez:<\/p>\n<p><em>Mosen Bernat, pensa ezak kartzel\u00b4hori gaitz bada,<br \/>\nNonbait ere infernuia are gaitzago dela;<br \/>\nHeben hik badukek bana, haiek ez nork konsola;<br \/>\nPenak heben fin dik sarri, haienak ez sekulan.<br \/>\n&#8230;<br \/>\nLibertatia nola baita gauzetako hobena,<br \/>\nGatibutan egoitea hala pena gaitzena.<br \/>\nNi bezala ez dadila, otoi, ehor engana,<br \/>\nEz eta\u00b4re hitz orotan fida ere gizona.<br \/>\nJangoikua, zuk begira niri ere zuzena.<\/em><\/p>\n<p>Amen.<\/p>\n<p>&#8211; 1564an Joan Amenduxek espetxean (Lizarra eta Tuterako kartzeletan egon zen) idatzi zuen Hemen natza ehortzirik poema:<\/p>\n<p><em>Hemen natza ehortzirik, noizbait gozo eritzirik,<br \/>\nHerioak uste gabe dolorezki egotzirik,<br \/>\nene anima Jangoikoagana beldurrekin partiturik,<br \/>\nlagun gabe bide luzean peril asko pasaturik,<br \/>\nonak eta honrak bertan munduak edekirik,<br \/>\nplazerak azkeneraino atsekabe bihurturik.<br \/>\nAhaideak eta adiskideak, arte gutxiz atzendurik,<br \/>\nikusten ditut itsusirik, harretxe guztia deseginik,<br \/>\nargi gabe ilunbetan, ustel eta kirasturik.<br \/>\nNegar begi bat bederak bere aldiaz oroiturik,<br \/>\nnehork ere izanen ez du nik ez dudan partidurik,<br \/>\nEne anima gomenda ezazue garitatez mobiturik,<br \/>\nzarraizkidate gero bertan hitz hauek ongi notaturik:<br \/>\nJosafaten baturen gara Judizion elkarrekin;<br \/>\nbitartean lo dagigun, bakea izan dadila guztiekin.<\/em><\/p>\n<p>&#8211; 1806an Juan Inazio Iztuetak Kontxesirenak bertso sorta idatzi zuen, Logro\u00f1oko espetxean. Hara eraman baitzuten Azpeitikotik. Hauxe sortako azkena:<\/p>\n<p><em>Esperantzetan bizi, maite gozoa,<br \/>\nnoizbait kunplituko da gure plazoa.<br \/>\nEta orduan,<br \/>\ngauza txarrik ez hartu buruan<br \/>\nlehengoai utzi,<br \/>\nez degu pasatzen pena gutxi<br \/>\npreso sei urtez!<br \/>\nOndoko gaituzte nere ustez.<\/em><\/p>\n<p>&#8211; 1815ean Martin Larralde Bordaxurik, besteak beste idatzi zuen Galerianoaren Kantuia.<\/p>\n<p>&#8211; 1827an Etxahun Barkoxek Etxahunen bizitziaren khantoria.<\/p>\n<p>&#8211; 1855ean Jose Maria Iparragirre Urretxuarrak Negar egingo luke nire amak baleki bertsoak ipini zituen.<\/p>\n<p>&#8211; XIX. mendea aberatsa da espetxea, urkamendia zehazkiago, motibotzat duten bertsoetan; mende horretakoak dira Hamalau heriotzarena, Estudiante kondenatuarena eta abar. Kasu hauetan ez dago argi atxilotuak berak jartzen ote zituen bertsoak, kasu gehienetan haren enkarguz besteren batek ipiniak izango ziren.<\/p>\n<p>&#8211; 1936-1939 gerra eta gerraosteko presoetaraino etorriko gara. Aldi honetan ere jarraitzen du bertsoaren tradizioak. Bertso eta poesia bitartez bakarrik egin da kasik ordura arteko kontaketa, testigantza edo dena delakoa. Eta gerra honetan eta ondoren ere jarraitzen du bertsoaren tradizio horrek, salbuespen batzuekin. Badira gerraoste honetan, eta gerra denboran ere, bertso sorta benetan bikainak.<\/p>\n<p>&#8211; Luis Rezola <em>Tximela<\/em> tolosarra aipatu nahi nuke. Duesoko espetxearen aipamenak, eta Puerto de Santa Mar\u00edarenak, ugariak, aberatsak xehetasunetan eta benetan ederrak dira bere bertsoetan:<\/p>\n<p><em>Astera nua kantuan<br \/>\nSanta Mariko Puertuan,<br \/>\nonela ditut penak aztutzen<br \/>\netxe giltzatuan.<br \/>\nGordetzen badet buruan,<br \/>\nezta jakingo munduan<br \/>\nogei ta iru urte ederrekin<br \/>\ngaur nola naguan.<\/em><\/p>\n<p>&#8211; Eta Estepan Urkiaga, \u201cLauaxeta\u201d, nola ez aipatu. Gernikan atxilotu eta Gasteizko Santa Isabel hilerrian fusilatu zuten 1937ko ekainaren 25ean. Lauaxetaren poemetan aberriarekiko maitasuna, gudarien irudi kasik idilikoa eta, hori guztiaz gain, fedea eta garrasi desesperatu bat ere bada. \u201cAzken oyua\u201d poematik zati batzuk:<\/p>\n<p><em><strong>AZKEN OYUA<\/strong><br \/>\n(Zubillaga&#8217;tar Karla&#8217;ri )<br \/>\nGoiz eder onetan erail bear nabe<br \/>\ntxindor baten txintak gozotan naukela?<br \/>\nEl naiten leyora begiok intz gabe.<br \/>\nGorbei barna yatort ka\u00f1oi-ots itzela:<br \/>\nor egazkin-egak odei-lapur doaz.<br \/>\nGuda-gotzon baltzak odolez dakustaz,<br \/>\neuren oin aurrean beredin gudari.<br \/>\nGaste argi orreik, eutsi lur amari!<br \/>\nBera baizen onik eztauko ludiak.<\/em><\/p>\n<p>Eta poema eder honen azken zatitxoa:<\/p>\n<p><em>Eta bake deuna sortuko danean<br \/>\nneure azur utsak besteenakin batu;<br \/>\neresi gurenaz lagundu bidean<br \/>\nobi bakar-arte.<br \/>\nBa\u00f1a, arren, bukatu<br \/>\noroigailluaren maitasun itzala<br \/>\nKistoren gurutzat; Beragan ditxarot.<br \/>\nJosu&#8217;ren fedea besterik eztaukot.<br \/>\nErri zintzo-onenak zaindu dagiala<br \/>\nil gintzanen atsa, il gintzanen ala.<\/em><br \/>\n(1937 )<\/p>\n<p>&#8211; Bertsotan ez ezik prosan ere egin zen aldi honetan literatura, edo kronika nahiago bada, kontzentrazio esparruetatik. Gurseko kontzentrazio barrutitik Ander Garate Gesalibarrek Euzko Deyarako idazten zituen artikuluak benetan zirraragarriak dira. Nikolas Ormaetxea Orixek ere hantxe idatzi zuen Idorreria poema.<\/p>\n<p>&#8211; 1937-1941 bitartean Espetxeko lehen aldizkari kolektiboak Espetxean zuen izena eta 11 zenbaki egin zituzten, hiru espetxetan: Santo\u00f1ako Dueson 2; Larrinagan 5; eta Burgosen 4. 4-6-8 orrialdekoak ziren aldizkari hauek, eta bakoitzetik bost kopia egin zituzten.<\/p>\n<p>Aipatuko nituzke gerra honetan heriotza zigorrera kondenatuen azken eskutitzak, testamentu modura edo idatziak, Larrinagako kartzelan.<\/p>\n<p>&#8211; 1960-1970 hamarkadetan ez zen, ez dirudi, lan kolektiborik idatzi, barne-aldizkaririk eta horrelakorik alegia. Aipatzekoak dira, dena dela, Gotzon Alemanen poemak, Julen Kaltzadaren Herriak eta gizonak historia lana, eta Xabier Amurizaren bertsogintza eta bertsolaritzaren teorizatze lanak. Zamorako Konkordatu espetxean egon ziren euskal apaizak, eta benetan ederrak dira, Amurizak han jarritako bertsoetako asko, egin zuten motinari buruzkoak eta beste hainbat. Baina bertsoez gain, prosa ere idatzi zuen Amurizak espetxean, nobela bat zehazki: Hil ala bizi, Elkar argitaletxeak atera zuena 1973an Larraun goitizenarekin. Baserri-munduaren irudi idilikoari buelta ematen dio Xabier Amurizak Hil ala bizi honetan. Baserriko bizimodu gogorra, urria, beldurpekoa eta gizarte osoaren morrontza morala eta materiala ageri da eleberrian zehar. Nobela honek Euskal Herri erruralaren tripak bistaratzen ditu, erlijioa, beldurra, politika, grinak, gorroto-maitasunak, umorea, esplotazioa&#8230;<\/p>\n<p>-1980-200&#8230; 80. hamarkadatik gaur arteko espetxe urteetan literatura ugari sortu dute euskal preso politikoek. Euskarazko literaturari soilik egingo diot erreferentzia, gazteleraz ere egin den arren, eta ez gutxi.<\/p>\n<p>-Lan kolektiboak: 1980. Hamarkadaren hasierak aberatsak dira kartzelako literatura ariketan: Soria, Puerto de Santa Maria eta Herreran egiten dira barne aldizkariak: Sorian eta Herreran Martxan, Kixmi eta Halankarri.<\/p>\n<p>-1982an atera zuten Puertoko presoek liburu kolektiboa: Intxaur azal baten barruan, Eguberri amarauna goiburua zeramana. Sasoi hartako Puertoko egoera: \u201cEuskal Herritik urrun, denbora hain astiro eta mingarri iragaiten den leku honetan&#8230;\u201d dio. Kalean argitaratuko den kartzela literaturaren lehen liburu kolektiboa da hau nire ustez.<\/p>\n<p>-1982an Sorian idatzi zuten Xake liburua ez nuke aipatu gabe utzi nahi. Ez da literatura liburua, baina bai espetxeko sormen kolektiboaren adierazgarri bikaina. Xakeari buruz euskaraz argitaratu zen lehen liburua da seguru asko, eta espetxeko lan kolektiboaren adierazgarri polita. Maximo Aierbe ataundarrak eta Jon Esturo debarrak idatzi zuten, eta J.K. Alberdi Krakasek egin zion hitzaurrea.<\/p>\n<p>&#8211; 1989an aterako du Susak Itzalpeko ahotsak, Herreran idatzitako lanekin batipak, hurrengo liburu kolektiboa. Prosa, poesia, bertsoak&#8230; daude liburu honetan, batzuk egilearen izenez sinatuak, besteak goitizenez edo sinatu gabeak.<\/p>\n<p>&#8211; Ikasketak: ikasketak baliatuz ere egiten dira batzuetan idazlanak, lan akademikoak, espetxeari edo espetxeratua izateari lotuak daudenak.<\/p>\n<p>&#8211; Julen Zabalok Euskal nazionalismoa eta nazio lurraldea \u20141996, UEU\u2014, Europako (zein?) Batasuna \u20141997, BBK\u2014, eta Abertzaleak eta Ezkertiarrak \u20142000, Elkar\u2014 lanak idatzi ditu, besteak beste.<\/p>\n<p>&#8211; Jose Antonio Etxebarri Aiesta, Frantzisko Jabier Martinez Apeztegieta eta Fernando Arburua Iparragirre euskal presoek espetxe instituzioari buruz lekuan lekuko ikerketa lana egin zuten 1985-1986 ikasturtean Jokin Apalategi irakaslearen esanetara.<\/p>\n<p>&#8211; 1989-1993 urteetan Barrutik aldizkari kolektiboa atera zen, baina oraingoan literatura baino gehiago kronika eta salaketa izango da batez ere helburua. Urte hauetarako espetxe ugaritan sakabanatua dago euskal preso politikoen kolektiboa, eta ia ezinezko bihurtzen da barne aldizkariak lehen bezala egitea, barne literatura ariketa moduan alegia.<br \/>\nBaina espetxeetan ez da eteten literatura ariketa, idazketa. Itzulpen lanak egin zituzten batzuek, Mitxel Sarasketa, I\u00f1aki Aramaio, Fernando Arburua&#8230;<\/p>\n<p>&#8211; Bertso idatziak, bakarka norberarentzat, edo kideen artean trukatuz, egiten dira. Horietako batzuk geroago argitaratuko dira, Jon Tapia, Xabier Aranburu Xomorro eta beste batzuenak, baina espetxean egindako bertso asko eta asko argitaratu gabe, norberarentzat edo lagunentzat, geratuko dira.<\/p>\n<p>&#8211; Poesia landuko dute beste batzuek, Xabier Izaga&#8230; Urte hauetarako kanpoan zen Joseba Sarrionandia, baina nire azalpen beharrik gabe daki edonork Sarrionandiaren lanaren berri, bai itzulpengintzan eta bai sormenean, bai bere espetxe aldian eta bai erbeste aldian. Zerrenda luze samarretik ezagunak dira Narrazioak, Izuen gordelekuetan barrena&#8230;<\/p>\n<p>&#8211; Banakako liburu batzuk:<\/p>\n<p>&#8211; 1996an, Giltzapeko sukaldaritza liburua argitaratu zuen Josu Urrutikoetxeak.<\/p>\n<p>&#8211; 1999 urtean Haizea mindu gabe ipuin liburua argitaratu zuen Jon Gaztelumendik.<\/p>\n<p>&#8211; 2004an Filipe Bidartek, Bakartasunaz bi hitz liburua argitaratu zuen.<\/p>\n<p>&#8211; Badira autore gehiago ere urte hauetan bakarkako literatur lanak eginez, edo lan akademikoekin, liburuak atera dituztenak: Mario Onandia, Karlos Gorrindo, Txelis Alvarez, Karmen Gisasola&#8230; Kontuan izan, beti ere, euskarazko literaturari edo euskarazko argitalpenari erreferentzia egiten ari garela. Ez baitira gutxi erdarazko literatura egin dutenak, nola bakarkako lanetan hala kolektiboetan.<\/p>\n<p>&#8211; 2002an hasita eta gaur arte urtero atera da Atarami\u00f1e literatura koaderno kolektiboa. Atarami\u00f1ek askotariko lanak jasotzen ditu: marrazkiak, eskulanen argazkiak, bertsoa, poesia, prosa&#8230; Eta idazlanen artean bada itzulpena, sormena, salaketa, kronika, narrazioa&#8230;<\/p>\n<p>&#8211; Atarami\u00f1en 14 urte hauetan parte hartu duten preso eta iheslari edo deportatuen zerrenda luzea litzateke, oso luzea:<\/p>\n<p>&#8211; Oskar Barreras, Joxe Blanco, Argi Perurena, Olatz Caminos, German Urizar, Marixol Iparragirre, Teresa Toda, Naiara Mallabia, Markel Ormazabal&#8230;, eta aipatu nahi nuke espetxeko literaturan hainbat lagundu zuen Jon Etxeandia ere.<\/p>\n<p>&#8211; Koaderno edo liburu kolektibo horrez gain, presoen lanekin banakako beste hainbat liburu atera ditu Atarami\u00f1ek urtez urte. Eta badira beste argitaletxe batzuekin liburuak argitaratu dituzten presoak ere. Hemen ere aipatzeko autore zerrenda luzea legoke:<\/p>\n<p>&#8211; Mikel Antza (Ospitalekoak, Bakarmortuko kronikak, Atzerri&#8230;); Iker Morenoren irudiei testua eginez atera zuen Mikel Antzak beste libururen bat.<\/p>\n<p>&#8211; Ibon Mu\u00f1oa: bertsoak egin ditu batez ere, bertso ekoizpen handia du Ibon Mu\u00f1oak, eta bertso liburuak atera ditun Atarami\u00f1erekin.<\/p>\n<p>&#8211; Mikel Orbegozo: komikiak egin ditu, Preso Nago, Ilargipean&#8230;<\/p>\n<p>&#8211; Kepa Etxeberriak marrazkiak egin dizkie Belen Gonzalez edo Xabier Ugarteren testuei.<\/p>\n<p>&#8211; Urtzi Zubizarretak Kartzelako neurriak liburua argitaratu zuen.<\/p>\n<p>&#8211; Segapoto kolektiboa izen anonimoarekin idatzi zuten Gosea lagun, laguna.<\/p>\n<p>&#8211; Xabier Aranburu Xomorrok, bertso liburua argitaratu zuen Aurrera nekez egiten baitu herdoildutako orratzak&#8230;<\/p>\n<p>&#8211; Jon Tapiak ere bertso eta poema liburua atera zuen Gartzelatik izenburupean.<\/p>\n<p>&#8211; Ekhi\u00f1e Eizagirreren Alde erantzira nabil poema liburua&#8230;<\/p>\n<p>&#8211; Urtzi Zubizarretaren Kartzelako neurriak.<\/p>\n<p>&#8211; Jesusmari Zalakainen Kartzelako kronikak&#8230;<\/p>\n<p>&#8211; Milek Ibargurenen Hemen gauak lau ertz ditu, Deserriko karrikak&#8230;<\/p>\n<p>Amaitzeko, esan beharra dut hau ez dela seguru asko lan erabat zuhurra, egile askoren izenak falta dira seguru asko, lanen izenak ere faltako dira. Espetxean euskaraz idatzi eta argitaratu denari begirada bat baino ez da hau. Espetxean zergatik idazten den, idaztera zerk bultzatzen gaituen espetxean, hamaika aldiz galdetu da, galdetu digute, hasieran esan bezala, eta erantzunak ere hamaika eratakoak eman izan ditugu. Ez dut uste erantzun errazik daukanik galdera horrek, teoria definitibo bat eskatzen bada behintzat. Erantzun teorikoa baino errazagoa da praktikoa kasu honetan, balio duen bakarra delako seguru asko, eta arrazoiez galdetu gabe ekiten diogulako idazteari horretarako premia edo gogoa sentitzen dugunean.<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"Jokin Urain &quot;Espetxeko euskal literatura kronologia moduko bat&quot;\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u2192 kalerakalera.eus: Kartzela eta literatura Espetxeko euskal literatura kronologia moduko bat Zergatik idatzi espetxean? Erantzunak eman izan dira, era askotakoak, baina bakoitzak bereak izango ditu arrazoiak idazten aritzeko. Hala ere, esango nuke harreman nahiak, harremanen beharrak eramaten duela presoa idaztera, batzuetan behintzat, hasi eskutitzetatik eta literatura egiteraino. Presoa bere gizartetik kanpo ezarria dago, lagunarte, senitarte [&hellip;]<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"Jokin Urain &quot;Espetxeko euskal literatura kronologia moduko bat&quot;\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":"","_share_on_mastodon":"1"},"categories":[28],"tags":[],"share_on_mastodon":{"url":"","error":""},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/3933"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=3933"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/3933\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3935,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/3933\/revisions\/3935"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=3933"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=3933"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=3933"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}