{"id":4205,"date":"2018-01-27T12:59:00","date_gmt":"2018-01-27T11:59:00","guid":{"rendered":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=4205"},"modified":"2018-01-27T13:09:09","modified_gmt":"2018-01-27T12:09:09","slug":"ortzadar-sormena-ihesbide-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=4205","title":{"rendered":"[Ortzadar] Sormena ihesbide"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/c1.staticflickr.com\/5\/4711\/39892179632_b1e518d2f9_b.jpg\"><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/c1.staticflickr.com\/5\/4711\/39892179632_b1e518d2f9.jpg\" width=\"250\" \/><\/a><\/p>\n<p>\u2192 <a href=\"https:\/\/issuu.com\/deia.com\/docs\/ortzadar________200118\">Ortzadar2018.01.20.pdf<\/a><\/p>\n<blockquote><p><strong>Sormena ihesbide<\/strong><\/p>\n<p><em>Urtero legez, hainbat euskal presoren sorkuntza lanak argitaratu ditu Atarami\u00f1e argitaletxeak. Urtekariaz gain, bi liburu eta haurrentzako ilustrazio liburu batek osatzen dute 2017ko bilduma<\/em><\/p>\n<p><em>JULENE LARRA\u00d1AGA<\/em><\/p>\n<p>Euskal preso politikoen sorkuntza lanak argitara-tzen ditu urtero Atarami\u00f1e argitaletxeak. 2002an kaleratu zen lehen uzta, eta geroztik urtero hutsik egin gabe atera dute argitara barrote artean onduriko literatura. Agurtu berri dugun 2017an lau liburu berri plazaratu dira: 2017ko Atarami\u00f1e urtekaria, 12 preso politikoren lanekin;Jexuxmari Zalakainen Errezel berdeak memoria eta hausnarketa liburua;Ibon Mu\u00f1oaren Udaberrian biziko gara kronika lana;eta, azkenik, Xabier Ugartek idatzi eta Kepa Etxeberriak ilustratutako Axelko eta Otsoko bertsotan haurrentzako ipuina.<\/p>\n<p>Atarami\u00f1eren helburua presoen egoera \u201cmodu ezberdin\u201d batean azaleratzea da, Oier Gonzalez Atarami\u00f1e elkarteko kideak dioenez. \u201cLan horien bitartez, espetxearen ertzak mahaigaineratzen dira, betiere sor-tzaile-presoaren ikuspegitik\u201d. Espetxeko sorkuntza \u201cbetidanik\u201d egon dela dio Gonzalezek: \u201cEuskal literaturako zenbait klasiko espetxean idatziak izan dira, hala nola Bernat Etxepareren Kantuia (1545), Joan Amenduxek Tafallako espetxean idatzitako Hemen natza ehortzirik (1564) edo Martin Larralde Bordaxurik 1816ean idatzitako Galerianoaren kantua. Euskal Herriko literatur historia, nolabait, barrote artean ere idatzi da\u201d, dio. Gure garaietara ekarrita, Joseba Sarrionandia, Mikel Antza, Mikel Ibarguren\u2026 hamaikatxo dira espetxetik pasa edo espetxean dauden autoreak. Hori dela eta, \u201cEuskal Herrian espetxe literatura literatur genero bat ere badela\u201d, uste du Gonzalezek.<\/p>\n<p>Izan ere, oztopoak oztopo, kartzeletan \u201casko\u201d idazten dela uste du Gonzalezek: \u201cEspetxeratua etengabe ari da idazten, hain zuzen, asteroko bisitez gain, kanpokoarekin izan dezakeen komunikazio bide bakarra baita idaztea, kasu askotan\u201d. <\/p>\n<p><strong>ELKARLAN KOLEKTIBOA <\/strong><\/p>\n<p>Atarami\u00f1eren urtekarian biltzen dituzte urtero presoengandik jasotako lanak. Aurtengo alean hamahiru sortzailek hartu dute parte, eta hainbat generotako lanak aurki daitezke bertan: literatura, komikia, ilustrazioak, poesia eta kronika, besteak beste. Gonzalezen iritziz, nabarmentzekoa da urtekaria aurrera ateratzeko martxan jartzen den \u201celkarlan kolektiboa\u201d, kolektibotasuna zeharo debekatua dagoen espazio batean, espetxean, alegia: \u201cNorbanako ezberdinen arteko elkarlanari esker, espetxeko errealitatea, egunerokotasuna, horrek eragiten dituen egoera afektibo eta emozionalak ikusgarri egiten dira sortzaileen eskutik\u201d.<\/p>\n<p>Emakumeen presentzia beti izaten da gizonena baino baxuagoa Aterami\u00f1eren lanetan, baina neurri batean beti daude presente. Urtekariaren kasuan, bereziki azpimarra-tzekoak dira Itziar Morenoren, Itziar Plazaren edo berriki espetxetik atera den Ekhi\u00f1e Eizagirren lanak. Bildumaren azala Itziar Morenoren marrazki bat da, gainera.<\/p>\n<p>Kartzelan pasatutako zortzi urteetan, hainbat lan argitaratu zituen Jexux Mari Zalakainek: Kartzelako kronikak, Njat el Hachmiren Azken patriarka eleberriaren itzulpena eta Josep Plaren Kale estua liburuaren itzulpena, hain zuzen. Atarami\u00f1eren bidez plazaratu duen azken lana da Errezel berdeak. Zalakainek bere bizitzaren nondik norakoak jaso ditu memoria eta hausnarketa liburu honetan, baina kuriosoa da, Gonzalezek nabarmendu duenez, hirugarren pertsonan egiten duela. \u201cNarra-tzailearen rola hartu eta kanpotik bezala arakatzen du bera izandako horren barruko bizitzan. Kartzelako pasarteak ere tartekatzen ditu, irakurleari narratzaileak duen bizilekua erakusten dio, bizitzak nora eraman duen, eta amaitzeko, kalera irten eta bi urtera egindako hausnarketa gehitu dio kontakizunari\u201d. <\/p>\n<p>Ibon Mu\u00f1oaren Udaberrian biziko gara da aurtengo Atarami\u00f1eren uztaren beste lanetako bat. Mu\u00f1oaren kasuan, espetxean idazten duen laugarren liburua da. Bertsotan antola-tzen ditu bere oroitzapenak Mu\u00f1oak, ametsak, gogoak eta hausnarketak, bere buruarekin zein ingurukoekin komunikatu eta bat egiteko.<\/p>\n<p>Xabier Ugartek idatzi eta Kepa Etxeberriak ilustratutako Axelko eta Otsoko bertsotan haurrentzako ipuina ere nobedadeen artean dago. Azeriaren eta otsoaren ipuin herrikoia du oinarri lan honek, eta irudia eta bertsoa uztartzen ditu. \u201cLaguntasunaren balioa mahai gainean jarri nahi du ipuinak, ezberdinen arteko elkar ulertzearen garrantzia azpimarratuz\u201d, azaldu du Gonzalezek.<\/p>\n<p><strong>DESAGERTZEKO SORTUA <\/strong><\/p>\n<p>Atarami\u00f1e ez da ohiko argitaletxe bat, eta hori argi utzi du Gonzalezek: \u201cEz daukagu publiko konkretu batengana iristeko helbururik. Gure helburua, espetxean dauden sortzaileen lanak kaleratzea da;errealitate errepresibo zehatz bati ikusgarritasuna ematea\u201d. Gainera, argitaletxeak ez du euskal presoen lanen ghetto bat bilakatu nahi. \u201cUrtekariaz aparte argitaratzen ditugun lanei lehendabizi ohiko argitaletxetan plazaratzeko aukera ematen diegu\u201d, eman du jakitera elkarteko kideak. Bide luzea egina du Atarami\u00f1ek presoen literatur sorkuntzaren zabalkundean, baina Gonzalezek gogora ekarri du euren bokazioa zein den: \u201cDesagertzeko sortu zen Atarami\u00f1e, eta, lehenbailehen bada, askoz hobe\u201d.<\/p><\/blockquote>\n<p><a href=\"https:\/\/c1.staticflickr.com\/5\/4608\/39026531115_a96677c90a_b.jpg\"><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/c1.staticflickr.com\/5\/4608\/39026531115_a96677c90a_z.jpg\" width=\"450\" \/><\/a><\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"[Ortzadar] Sormena ihesbide\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u2192 Ortzadar2018.01.20.pdf Sormena ihesbide Urtero legez, hainbat euskal presoren sorkuntza lanak argitaratu ditu Atarami\u00f1e argitaletxeak. Urtekariaz gain, bi liburu eta haurrentzako ilustrazio liburu batek osatzen dute 2017ko bilduma JULENE LARRA\u00d1AGA Euskal preso politikoen sorkuntza lanak argitara-tzen ditu urtero Atarami\u00f1e argitaletxeak. 2002an kaleratu zen lehen uzta, eta geroztik urtero hutsik egin gabe atera dute argitara barrote [&hellip;]<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"[Ortzadar] Sormena ihesbide\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":"","_share_on_mastodon":"1"},"categories":[16,33,27],"tags":[],"share_on_mastodon":{"url":"","error":""},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/4205"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=4205"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/4205\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4210,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/4205\/revisions\/4210"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=4205"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=4205"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=4205"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}