{"id":457,"date":"2010-07-12T21:41:27","date_gmt":"2010-07-12T20:41:27","guid":{"rendered":"http:\/\/www.mundurat.net\/ataramine\/?p=457"},"modified":"2010-07-12T22:14:57","modified_gmt":"2010-07-12T21:14:57","slug":"ipuinekin-leihoak-irekiz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=457","title":{"rendered":"Ipuinekin leihoak irekiz"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/kultura\/2010-07-01\/038\/007\/ipuinekin_leihoak_irekiz_joseba_sarrionandiaren_mikroipuin_sorta_berria_kaleratu_du_hik_hasik_asmo_pedagogikoarekin.htm\">berria<\/a><\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm5.static.flickr.com\/4075\/4787963720_a4e5680d0f.jpg\" alt=\"\" \/><\/p>\n<p><em>Argazkia: Ander Lipus, Xabier Mendiguren, Lierni Altube, Joxe Mari Auzmendi, Miren Gazta\u00c3\u00b1aga eta Urko Redondo, liburua aurkezten.<\/em><\/p>\n<p><strong>Joseba Sarrionandiaren mikroipuin sorta berria kaleratu du Hik Hasik, asmo pedagogikoarekin<\/strong><\/p>\n<p><em>Kristina Encinar.<\/em><\/p>\n<p>Hik Hasi egitasmoak hamabost urtez euskal hezkuntzarako baliabideak sortzeko lanari beste bat gehitu dio. Asmo pedagogiko horren ildoari jarraitzen dio argitaratu berri duen lanak: Joseba Sarrionandiaren (Iurreta, 1958) azken lana, Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako, 133 mikroipuinez eta 122 marrazkiz osatutako bilduma. Horri loturik, gida didaktiko bat ere egin dute, baina edonorentzat izan daitezke baliagarriak ipuin guztiak.<\/p>\n<p>Ipuin bilduma bat egin nahi izan dute, betidanik ipuinek \u00c2\u00abgizakion ahozko ondarearen transmisioan izan duten pisuagatik\u00c2\u00bb. Eta Joseba Sarrionandia aukeratu zuten. \u00c2\u00abBeti iruditu zaigulako Sarrionandiaren literaturaren munduak, zeina metafora eta irudi paradoxikoz betea baita, parada ematen zuela ipuinak eskoletan, etxean eta aisialdian landuak izan zitezen\u00c2\u00bb, dio Hik Hasiko Joxe Mari Auzmendik.<\/p>\n<p>Joseba Sarrionandiak Hik Hasiri adierazi zionez, \u00c2\u00abipuin bat asmatzea errealitateari harresian leiho bat zabaltzea da, bestaldean topatuko denaz jabetu gabe oraindik, zalantzaz, beldur apur batekin\u00c2\u00bb.<\/p>\n<p>Ipuinak etika, filosofia eta antzeko gizarte gaien eztabaida sortzeko \u00c2\u00abaproposak\u00c2\u00bb dira. \u00c2\u00abNorberak duen izatea eta espiritu kritikoa garatzeko aukera ematen dute, dogmaren kontra bakoitzak errealitatea interpretatzeko askatasuna izan dezan\u00c2\u00bb, dio Azurmendik.<\/p>\n<p>Liburuak sarrera eta hiru atal ditu. Xabier Mendiguren idazlearentzat, Leihoak egiten zituen neskatoa lehen atalean, irudimena da gehien aipatzen den gaia, \u00c2\u00abfantasia eta surrealismo puntu batekin\u00c2\u00bb; bigarrenean, Biba zorrien izurritea deritzonean, eskola da ardatz, eskolak \u00c2\u00abgizartearen alegoriatzat, metaforatzat funtzionatzen duelarik\u00c2\u00bb; hirugarren atalak, Unibertsoaren historia eta beste istorio batzuk izenekoak, itxura entziklopediko baten azpian, gai soziologikoagoak lantzen ditu.<\/p>\n<p>Mendigurenen ustez, bi dira liburu honen ardatzak: alde batetik, \u00c2\u00abSarrionandiaren lanetan ohikoa den umorea, ironia fina -batzuetan subertsiboa izan daitekeena-, eta paradoxa etengabe agertzea\u00c2\u00bb; bestaldetik, \u00c2\u00abparadoxak gugan sorrarazitako ezustearen bitartez Sarrionandiak erakusten digula errealitateari modu askotara begira dakiokeela\u00c2\u00bb .<\/p>\n<p>Ilustrazioak Lierni Altube O\u00c3\u00b1atiko arkitektoak egin ditu. Lehen liburua du hauxe. Batzuetan, marrazkiak kontakizunari laguntzen dio, eta bestetan, irudiak ipuina bera dira.<br \/>\n<strong><br \/>\nLipusen eskutik, antzezlan<\/strong><\/p>\n<p>Ander Lipus aktore eta zuzendaria buru dutela, Miren Gazta\u00c3\u00b1aga, Ainara Gurrutxaga eta Urko Redondo aktoreek liburuko mikroipuin batzuk eskoletarako antzezlan bihurtuko dituzte. Oraindik ez dakite nolako saioak izango diren, baina udazkenean hasiko dira proiektuaz gogoeta egiten eta hurrengo urterako prest izango dute. Orduan, hainbat eskola aukeratuko dute, eta ondoren, irakaslearekin edukia adostuko. Horrela, ikasleek saioari dagokion ipuina saioaren egunaren aurretik ikasgelan landuko dute. Izan ere, aktore taldea haur eta gaztetxoekin interakzioa lortzen saiatuko da. <\/p>\n<p><strong>>> eitb.com: <a href=\"http:\/\/www.eitb.com\/betizu\/zer-berri\/osoa\/456873\/idazlea-zeu-zara-irakurtzen-duzulako-mikroipun-sorta\/\">&#8216;Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako&#8217;, mikroipun sorta<\/a><br \/>\n>> AUDIOA. Euskadi Irratia. <a href=\"http:\/\/www.eitb.com\/audioak\/irratia\/euskadi-irratia\/programak\/arratsaldekoa\/osoa\/462231\/joseba-sarrionandiaren-mikroipuinak\/\">Arratsaldekoa<\/a> :  <a href=\"http:\/\/www.eitb.com\/multimedia\/audios\/2010\/07\/08\/319997\/ARRATSALDEKOA-UZTAILAK-07_20100708_133404.mp3\">Joseba Sarrionandiaren mikroipuinak.mp3<\/a><br \/>\n>> diariovasco.com:<a href=\"http:\/\/www.diariovasco.com\/v\/20100701\/cultura\/irakurlea-idazle-bihurtzen-duten-20100701.html\"> Irakurlea idazle bihurtzen duten ipuintxoak<\/a><br \/>\n>> noticiasdegipuzkoa.com: <a href=\"http:\/\/www.noticiasdegipuzkoa.com\/2010\/07\/07\/ocio-y-cultura\/cultura\/mikroipuinen-liburu-bat-kaleratu-berri-du-sarrik\">Mikroipuinen liburu bat kaleratu berri du &#8216;Sarrik&#8217;<\/a><br \/>\n>> AUDIOA. <a href=\"http:\/\/www.ikasbil.net\/jetspeed\/portal\/media-type\/html\/language\/en\/country\/US\/user\/anon\/page\/materialdidacticodetalle;jsessionid=CADD3AF336B942BEE266AA2652E9E8E9?gid=475179\">HABE<\/a> : <a href=\"http:\/\/www.ikasbil.net\/audio\/leihoak_100708_0948.mp3\">Leioak.mp3<\/a><\/strong><\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"Ipuinekin leihoak irekiz\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>berria Argazkia: Ander Lipus, Xabier Mendiguren, Lierni Altube, Joxe Mari Auzmendi, Miren Gazta\u00c3\u00b1aga eta Urko Redondo, liburua aurkezten. Joseba Sarrionandiaren mikroipuin sorta berria kaleratu du Hik Hasik, asmo pedagogikoarekin Kristina Encinar. Hik Hasi egitasmoak hamabost urtez euskal hezkuntzarako baliabideak sortzeko lanari beste bat gehitu dio. Asmo pedagogiko horren ildoari jarraitzen dio argitaratu berri duen lanak: [&hellip;]<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"Ipuinekin leihoak irekiz\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":"","_share_on_mastodon":"1"},"categories":[29,32,30],"tags":[],"share_on_mastodon":{"url":"","error":""},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/457"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=457"}],"version-history":[{"count":6,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/457\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":464,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/457\/revisions\/464"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=457"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=457"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=457"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}