{"id":5102,"date":"2022-12-03T10:31:33","date_gmt":"2022-12-03T09:31:33","guid":{"rendered":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=5102"},"modified":"2023-12-04T15:06:34","modified_gmt":"2023-12-04T14:06:34","slug":"berria-eus-kartzelak-kolpatutako-literatura-bat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=5102","title":{"rendered":"[berria.eus] Kartzelak kolpatutako literatura bat"},"content":{"rendered":"\n<p>[berria.eus] <a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1872\/032\/001\/2022-12-03\/kartzelak-kolpatutako-literatura-bat.htm\">Kartzelak kolpatutako literatura bat<\/a><\/p>\n\n\n\n<p>I\u00f1igo Astiz<\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<p><strong>2002tik 2017ra bitartean kaleratutako liburu kolektiboetako testu hautaketa bat, Jose Mari Sagardui &#8216;Gatza&#8217;-ren memoria liburu bat, eta Gartxoten &#8216;Barruan&#8217; komikia kaleratu ditu Atarami\u00f1ek<\/strong><\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/uploads\/s1\/43\/21\/86\/9\/p032-f01_26_892x540.jpeg\"><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.berria.eus\/uploads\/s1\/43\/21\/86\/9\/p032-f01_26_892x540.jpeg\" alt=\"\"\/><\/a><\/figure>\n\n\n<p>Gartxot komikigileak sortutako&nbsp;<em>Barruan<\/em>&nbsp;komikiko irudietako bat.<\/p>\n\n\n<p><br><br>\u00abEuskaldunik?\u00bb. Eta isiltasuna, oihuaren ostean. \u00abEuskaldunik?!!\u00bb. Eta bigarren saiakeraren ostean jasoko du erantzuna Odei izeneko euskal presoak barrotedun leihotik Creteileko kartzelako B moduluko patiorantz zabaldutako galderak. \u00ab<em>Ta gueule fils de pute!<\/em>\u00bb. Kartzelako lehen egunak dakarren kolpearekin abiatu du&nbsp;<em>Barruan<\/em>&nbsp;komikia Gartxot marrazkilariak, eta kartzelatik atera ondorengo lehen egunak dakarren shockarekin amaitu. Azken binetan, espetxetik atera berri irudikatu du protagonista, gauez hor ere, bakarrik orduan ere, farol baten argitara. \u00abNolako poza!! Eta orain zer?\u00bb. Komiki hori ez ezik, beste bi liburu ere argitaratu ditu Atarami\u00f1ek Durangoko Azokarako: Jose Mari Sagardui Moja&nbsp;<em>Gatza-<\/em>k idatzitako&nbsp;<em>Zaldi berdea<\/em>&nbsp;memoria liburua, batetik, eta&nbsp;<em>Urrun da zeru urdina<\/em>&nbsp;bilduma, bestetik, argitaletxeak 2002 eta 2017 bitartean kaleratutako testuak hautatuta.<\/p>\n\n\n\n<p>2000ko hamarkadan ETAko kide izateagatik espetxeratutako gizon bat da&nbsp;<em>Barruan<\/em>&nbsp;komikiko protagonista. Fikziozkoa da haren izena, eta fikziozkoak dira kontatzen diren gertakariak ere, baina, egileak onartu duenez, oinarri erreala dute guztiek, Gartxotek berak bere larruan bizitakoekin eta beste euskal preso batzuek kontatutako pasarteekin osatu baitu kontakizun hori.<\/p>\n\n\n\n<p>Autorea kalean da jadanik, baina, liburuko hitzostean azaldu duenez, ez du lana bere izen-abizenez sinatu nahi izan. \u00abZoritxarrez gaur egun ere preso ohiok maila askotan jasaten dugun estigmak behartu nau komiki hau ezizena erabiliz argitaratzera. Horrela ez balitz, agian nire lana galduko nuke, edota semeak arazoak izango lituzke eskolan, bikotekideak lanean&#8230; Kartzelak itzal luzea du kalean ere\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Huts egindako ihesaldia<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Kartzela da, ezinbestean, Jose Mari Sagardui Moja&nbsp;<em>Gatza-<\/em>ren memoria liburuaren gai nagusietako bat ere. 22 urte zituela sartu zuten espetxean, 1980an, eta hamalau kartzelatatik igaro ostean, eta&nbsp;<em>Parot doktrinaren<\/em>&nbsp;eraginez aurreikusia zioten irteera eguna bi urte atzeratu ondoren, 2011n atera zen kalera azkenik, 31 urteren buruan, 52 urte zituela. Eta liburua atontzen lagundu dion Xabier Izagak azaldu duenez, \u00abgordin\u00bb kontatzen ditu egileak, besteak beste, kartzelaldi horretan bertatik bertara ezagututako bortizkeria, sakabanaketa politikaren ondorioak eta jipoien kontaketak.<\/p>\n\n\n\n<p>1993an Granadan [Espainia] egin zuen ihesaldi saiakera da liburuaren ardatz narratibo nagusia, eta, horrekin batera, espetxeko bestelako pasarteak ere tartekatzen ditu egileak.<\/p>\n\n\n\n<p>Izagaren hitzetan, ordea, alderdi \u00abepikoa\u00bb nabarmendu beharrean, alderdi \u00abemozionala\u00bb da liburuaren muina. \u00abSoka bat egin zuen kable batzuekin, zulo bat eginda atera zen teilatutik, harresiraino gako bat bota zuen, eta, zintzilikatu zenean, lurrera jausi zen. Besoak apurtu zituen, hankak ere bai, eta, han zaurituta zegoela, guardia zibilek jipoitu egin zuten. 1993ko martxoaren 6an izan zen hori, eta egun horretan berean, zazpi urte geroago, jaio zitzaion alaba ere: 2000. urteko martxoaren 6an. Eta, orduan, lur jota geratu zeneko egun hori helduleku bihurtu zitzaion, eta aurrera egiteko motibo. Eta hori da liburuaren zentzua\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Joseba Sarrionandiak idatzi du liburuaren hitzaurrea, Izagarena da hitzostea, eta Unai Iturriaga bertsolari eta irudigileak egin du azala.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Kolektibotasuna aldarri<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Hogei urte beteko ditu aurten Atarami\u00f1e argitaletxeak, eta, denbora horretan, euskal presoek idatzitako 47 liburu eman ditu argitara; saiakerak, nobelak, itzulpen lanak, komikiak, poemak eta bertsoak tartean direla. Haien artean dira 2002tik 2017ra bitartean urtero argitaratutako lan kolektiboak ere, eta haietan bildutako testuen antologia bat osatu du orain Jokin Urain Larra\u00f1agak:&nbsp;<em>Urrun da zeru urdina<\/em>.<\/p>\n\n\n\n<p>Guztira, 150 egile baino gehiagoren lanak bildu dituzte argitalpen kolektibo horiek urteotan, eta haien arteko 71 hautatu ditu Urainek orain bildumarako. Euskarazko lanak lehenetsi ditu, eta kartzelarekin lotutako testuak hautatu ditu nagusiki. Egile bakoitzaren lan bakarra bildu du, bestalde, eta espetxean idatzitako euskal literaturari buruzko hitzaurre bat ere idatzi dio lanari. Hartan gogoratzen duenez, Bernat Etxeparek berak ere 1516an Biarnon preso emandako egonaldia aipatzen baitu&nbsp;<em>Linguae Vasconum Primitae<\/em>&nbsp;liburuan. \u00abKartzelako euskal literaturak ibilbide oso-oso luzea dauka, zorionez literaturarentzat, eta zoritxarrez egile horientzat\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Eta bata bestearen ondoren datoz espetxean idatzitako aipamenak edo espetxean idatzitako liburuenak Urainen hitzaurrean.<\/p>\n\n\n\n<p>Atarami\u00f1eko liburuak kaleratzeko, idazleen lana ez ezik, haien senideek emandako laguntza ere beharrezkoa izaten dela gogoratu du Oier Gonzalez Atarami\u00f1eko kideak. Maiz, \u00abkontrabandoan\u00bb atera behar izan dituztelako lanak kartzelatik. \u00abKolektibotasunaren aldarrikapen bat da hau, kolektibotasuna zigortuta dagoen gune batean\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Durangoko Azokan izango duten mahaian egongo dira salgai liburuak, eta baita egutegi bat ere.<\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<p>\u2192 https:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1872\/032\/001\/2022-12-03\/kartzelak-kolpatutako-literatura-bat.htm<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><a href=\"https:\/\/live.staticflickr.com\/65535\/52539724515_2cdeab64d6_k.jpg\"><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/live.staticflickr.com\/65535\/52539724515_aec3ceab1c.jpg\" alt=\"\"\/><\/a><\/figure>\n\n\n\n<p><\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"[berria.eus] Kartzelak kolpatutako literatura bat\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>[berria.eus] Kartzelak kolpatutako literatura bat I\u00f1igo Astiz 2002tik 2017ra bitartean kaleratutako liburu kolektiboetako testu hautaketa bat, Jose Mari Sagardui &#8216;Gatza&#8217;-ren memoria liburu bat, eta Gartxoten &#8216;Barruan&#8217; komikia kaleratu ditu Atarami\u00f1ek Gartxot komikigileak sortutako&nbsp;Barruan&nbsp;komikiko irudietako bat. \u00abEuskaldunik?\u00bb. Eta isiltasuna, oihuaren ostean. \u00abEuskaldunik?!!\u00bb. Eta bigarren saiakeraren ostean jasoko du erantzuna Odei izeneko euskal presoak barrotedun leihotik Creteileko [&hellip;]<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"[berria.eus] Kartzelak kolpatutako literatura bat\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":"","_share_on_mastodon":"1"},"categories":[27,29,23,30],"tags":[6,3,7],"share_on_mastodon":{"url":"","error":""},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/5102"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=5102"}],"version-history":[{"count":7,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/5102\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5154,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/5102\/revisions\/5154"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=5102"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=5102"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=5102"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}