{"id":593,"date":"2011-02-10T13:29:59","date_gmt":"2011-02-10T12:29:59","guid":{"rendered":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=593"},"modified":"2011-02-12T14:37:32","modified_gmt":"2011-02-12T13:37:32","slug":"espetxeko-maindireek-ere-artea-sortzeko-balio-dezakete","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=593","title":{"rendered":"Espetxeko maindireek ere artea sortzeko balio dezakete"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.kazeta.info\/uploads\/2011\/02\/gimon-parise.jpg\"><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.gara.net\/Repository\/Imagenes\/Pub_3\/Issue_5581\/p048_f01_140x96.jpg\" alt=\"\" \/><\/a><\/p>\n<p>>> gara.net: <a href=\"http:\/\/www.gara.net\/paperezkoa\/20110210\/247702\/eu\/Espetxeko-maindireek-ere-artea-sortzeko-balio-dezakete\">Espetxeko maindireek ere artea sortzeko balio dezakete<br \/>\n<\/a><\/p>\n<p>>> <a href=\"http:\/\/www.kazeta.info\/uploads\/2011\/02\/elkartasuna-parise.jpg\">aurkezpena.jpg<\/a><\/p>\n<p><strong>Zuraide ETCHEMENDY<\/strong><\/p>\n<p><strong>Lucio Urtubia anarkistak Parisen daukan Louise Michel aretoan euskal presoek eginiko artelanak ikusgai izanen dira bi astez. Artelan horien artean Patxiku Guimon preso ohiak kartzelako maindireen gainean tindaturiko zenbait margo ikus daitezke<\/strong>.<\/p>\n<p>Parisko Cascades karrikaren 42an dago Louise Michel aretoa. Haren gainean bizi da Lucio Urtubia, egun batzuk barru 80 urte beteko dituen anarkista nafarra. Faltsifikatzailea, ebaslea, iraultzailea&#8230; adjektibo anitz ezarri badizkiote ere, hitz batekin lotzekotan, hargina dela argi uzten du Luciok bere buruaz hitz egiten duen aldi bakoitzeko, \u00c2\u00abbizitza osoan langilea izan naiz; lan egiteak pertsona duinago egiten duela uste dut\u00c2\u00bb esaldiarekin eman zigun ongietorria. Ahots gozoa eta sakona du Luciok, eta nahi duen hura kontatuko dizu; ez, aldiz, galdegiten diozun oro. Aretoaren funtzionamenduaz galdeginik gustura lotu zen hizketatzeari: \u00c2\u00abLouise Michel XIX. mendeko anarkista zen, eta Parisko Komunan protagonismo handia ukan zuen. Hark erraten zituen hitzek, egun ere badute bere balioa; botereak pertsona usteldu egiten duela, alegia. Horregatik zen hura anarkista, ez delako sortu onest eta garbia den gobernurik. Bere ohorez du izena nire bizilekuak horrela\u00c2\u00bb. \u00c2\u00abLe temps de Cerises\u00c2\u00bb (Gerezien sasoia) izkribua ere badu eraikinak, 1871. urtean Parisen gertaturiko errebolta hari estuki lotu zitzaion abestiaren omenez, bai eta \u00c2\u00abSustraiak\u00c2\u00bb erraten duen idatzia ere, nonbait, bere erro euskaldunei oles eginaz. \u00c2\u00abOrori irekia da aretoa, egunero zabalik du atea, nirekin elkarrizketa bat ukan nahi duenarentzat edota sinpleki bere iraultza mezua zabaldu nahi duenarentzat. Ni gosea pasatakoa naiz, eta ene idealekin zintzotasunean, hau dut aberastasunik handiena, nire ustez, jendearekin gauzak partekatzea baita aberastasuna. Eta lehen gobernuez aritu naiz&#8230; baina argi utzi nahi dut ni ez nagoela gobernuen kontra, baldin eta gobernu hori zintzoa eta justua bada, zoritxarrez, gaur egun ez da halakorik\u00c2\u00bb. Lucioren eskuzabaltasunari esker, Euskal Herriari elkartasuna adierazi nahi dion Comit\u00c3\u00a9 de Solidarit\u00c3\u00a9 avec le Peuple Basque taldeak badu bere ekimenak non egin, eta urtero Parisen antolatzen duten elkartasun astea Louise Michel aretoan hasi dute aurten \u00c2\u00abEuskal Herria 1931-2011\u00c2\u00bb izenburu duen erakusketa batekin. Elkartasun astea deitzen badute ere, bi astez, otsailak 19arteko epean, Euskal Herrian gertatzen ari denaren inguruko informazioa zabaldu eta errepresioaren aurka harresiak eraikitzeko bere apurra ekarri nahi du talde horrek.<\/p>\n<p><strong>Patxiku Guimonen artea<\/strong><\/p>\n<p>60 lagunek mukuru bete zuten Louise Michel aretoa elkartasun asteari hasiera emateko. Lucio Urtubiari buruzko dokumentala eskaini zuten, lehenik eta behin. Txalo artean hartu zuen hitza Urtubiak: \u00c2\u00abNi kartzelen aurka nago, ez direlako ezeren soluzio, eta anitz motibatzen nau presoen eskubideen alde aritzeak. Hemen, erakusketa honetan ageri diren jendeak idealista batzuk dira; oker egon ala ez, zerbaiten alde ari dira. Anitz jendek dio kriminalak direla, eta ni ere halatsu aritua naiz, ideia batzuen defentsan, askatasunaren alde borrokan; orain unibertsitate eta leku anitzetara eramaten naute pertsona errespetagarri bat banintz bezala; uste dut gauza bera pasako dela etorkizunean anai-arreba euskaldun hauekin\u00c2\u00bb. OIPeko (Observatoire International des Prisons-Kartzelen Nazioarteko Behatokia) lehendakari izandako Gabi Mouesca ere gonbidatu zuten gaualdirako, eta kartzeletako egoera gogorra azpimarratzeaz gain, Euskal Herrian irekitzen ari den prozesuari buruzko xehetasunak eskaini zituen baionarrak. Hizketaldiaz gain, erakusketa bitxi eta eder batek ukan zuen protagonismoa Louise Michel aretoan. Euskal preso politikoek kartzelan eginiko lan ugarirekin apainduak ageri ziren paretak. Euskal Herriari buruzko argazki eta afixa desberdinak ere ikus zitezkeen han, 1931. urtetik gaur arteko ibilbidearen lekuko, justuki, Lucio sortu zen urte beretik gaur arte. Patxiku Guimon lapurtar preso ohia ere Parisen zen gaualdi horretan. 10 urtetik gora bete ditu Patxiku Guimonek kartzelan, eta han hasi zen margotzen, denbora pasatzeko intentzioarekin baino, sortzeko asmoarekin. Ez zuen hizketaldirik eman, geroago aitortu zigunez, berak ez baitu \u00c2\u00abfamatu izateko edo burua agertzeko intentzioarekin margotzen, barneko haserrea baliatuz zerbait sortzeko baizik\u00c2\u00bb, eta agian, bere margoekin hitz egiten duelako berak. Autodidakta da Patxiku, eta horregatik kokatzen da bere artea Naif izendapenaren baitan. Eta kolore eta bizitasun handiko margoen artetik bitxikeria handi batek ihes egiten du, kartzelan zelarik eta zeren gainean margotu ez zeukalarik, oheko maindireak hartu, kolore zuriz tindatu, eta sikatu ondotik haien gain sortu zituen margoak. Horietako batzuk jarri ditu ikusgai anarkista zaharraren bizilekuan.<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"Espetxeko maindireek ere artea sortzeko balio dezakete\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>>> gara.net: Espetxeko maindireek ere artea sortzeko balio dezakete >> aurkezpena.jpg Zuraide ETCHEMENDY Lucio Urtubia anarkistak Parisen daukan Louise Michel aretoan euskal presoek eginiko artelanak ikusgai izanen dira bi astez. Artelan horien artean Patxiku Guimon preso ohiak kartzelako maindireen gainean tindaturiko zenbait margo ikus daitezke. Parisko Cascades karrikaren 42an dago Louise Michel aretoa. Haren gainean [&hellip;]<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"Espetxeko maindireek ere artea sortzeko balio dezakete\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":"","_share_on_mastodon":"1"},"categories":[33,13],"tags":[],"share_on_mastodon":{"url":"","error":""},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/593"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=593"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/593\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":597,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/593\/revisions\/597"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=593"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=593"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=593"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}