{"id":684,"date":"2011-06-28T09:22:05","date_gmt":"2011-06-28T08:22:05","guid":{"rendered":"http:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=684"},"modified":"2011-06-28T15:28:51","modified_gmt":"2011-06-28T14:28:51","slug":"sarritsaoa-sarrionandiaren-poesia-dantzan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/?p=684","title":{"rendered":"&#8220;Sarritsaoa&#8221;. Sarrionandiaren poesia dantzan"},"content":{"rendered":"<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110628\/p032_f01.jpg\" alt=\"\" \/><br \/>\n<em>Itsasotik hondartzara iritsitako naufragoen rola jokatuko dute Dantzaz konpainiako dantzariek Sarritsasoa obran.<\/em><\/br><\/br><\/br><\/p>\n<p>>> berria.info: <a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2011-06-28\/032\/001\/sarrionandiaren_poesia_dantzan.htm\">Sarrionandiaren poesia dantzan<\/a><\/p>\n<p><strong>Lekeitioko Jaialdiarekin ekoitzitako lana aurkeztuko du Dantzaz taldeak uztailaren 8an: &#8216;Sarritsasoa&#8217;<\/strong><\/p>\n<p><em>Irune Berro<\/em><\/p>\n<p>Koadro bat aurkeztu nahi du Josu Mujikak. Eta koadro horrekin ikusleen barrena mugiarazi, zer sentitua eman. Lekeitioko (Bizkaia) Isuntza hondartzako irudi bat erakutsiko du koadro hartan, itsasoa atzealdean dela. Joseba Sarrionandiaren poesia izango da giroan, eta Donostiako Dantzaz konpainiako dantzariak eszenan. Sarritsasoa estreinatuko dute uztailaren 8an, 21:00etan. Beste behin baino ez dute emango, hurrengo egunean. Hortaz, Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdiko emanaldi bietako bat izango dute aukera bakar lana ikusi nahi dutenek.<\/p>\n<p>Lekeitioko festibalarekin elkarlanean ekoitzi du Dantzaz konpainiak Sarritsasoa, eta Lekeitioko Karkabia taldeko dantzariekin eta zenbait umerekin batera aurkeztuko du, Mujika bera zuzendari dela.<\/p>\n<p>Sarrionandiaren poemak oinarrian dituzten kantuekin ondu dute ikuskizuna. Ruper Ordorikak, Mikel Laboak, Audiencek, Ken Zazpik, Jabier Muguruzak eta Deabruak Teilatuetan taldeak eginiko abestiekin. Aurrez grabaturiko musika eta soinuak baino ez dituzte erabiliko.<\/p>\n<p>Itsasoz helduko dira dantzariak hondartzara, \u00c2\u00abnaufragoak balira bezala\u00c2\u00bb. Beren itsasontzia bitan hautsi, eta hondoratzen hasi da. Itsasertzean eszenaratuko dute tragedia, Sarrionandiaren letrekin Ken Zazpik eginiko Gernikan ozen entzuten den unean. \u00c2\u00abGernikako bonbardaketari erreferentzia zuzena egingo diogu\u00c2\u00bb, azaldu du Mujikak. \u00c2\u00abItsasontzia hondoratzean beren Gernika bizi izan baitute\u00c2\u00bb. Eta jazoera horretatik aurrerakoak kontatuko dituzte, dantza garaikidearen bitartez betiere. Sarrionandiaren beraren biografiarik antzeztuko ez dutela ohartarazi du Mujikak. Ezta antzeko istoriorik kontatuko ere. \u00c2\u00abSarrionandia mundu bat da, eta bere poesian mundu horren zati bat dago\u00c2\u00bb.<\/p>\n<p>Baina bestelako lotura agerikorik ez da izango Sarritsasoa-n, ez badira ikusleek beren kabuz egindako interpretazioak. Izan ere, Mujikak nabarmendu du obra \u00c2\u00abirekia\u00c2\u00bb dela; eta, horrenbestez, ikusleen baitan \u00c2\u00aboso bide desberdinak\u00c2\u00bb egin ditzakeena.<\/p>\n<p>Dantzaz konpainiako dantzariak Euskal Herriaz kanpokoak dira. Frantzia, Belgika, Katalunia, Italia, Txekia eta Portugalgoak dira. \u00c2\u00abEz dute Sarrionandia ezagutzen. Azaldu diegu bere lanek zer dioten, eta zer-nolako ikuskizuna egin nahi dugun\u00c2\u00bb. Eta inprobisaziotik sortutako dantza egiturekin osatu dute obra.<\/p>\n<p><strong>Harearen baldintza fisikoa<\/strong><\/p>\n<p>Hareak dantzarien lana baldintzatuko du. Baina, era berean, aukerak ere sortuko ditu. Mujikak dioenez, erresistentzia handia egiten du. \u00c2\u00abDantzariak ahuldu egiten ditu zentzu horretan, oso zaila da oreka mantendu eta guztiz geldi geratzea. Baina aukera ere bada, jauziak eta lurraren kontrako kolpeak bestela hartzea onartzen duelako\u00c2\u00bb. Dantzarien lana \u00c2\u00aboso fisikoa\u00c2\u00bb izango dela dio Mujikak.<\/p>\n<p>Denera, 30 bat lagunek parte hartuko dute Sarritsasoa-n. Dantzaz konpainiako hamarrek, Karkabia Lekeitioko dantza taldeko beste hainbestek, eta horrenbeste umek. Herri antzerki kutsua izango du, beraz. Lekeitioko festibalak berezko duen zigilua.<\/p>\n<p>Imanol Agirre jaialdiko zuzendariak badu zerikusirik Sarritsasoa lanaren estreinaldiarekin. \u00c2\u00abBide berritzaileetatik jo behar genuela erabaki genuen aspaldi, kale antzerki jaialdiak beste herri batzuetan loratzen hasi zirenean\u00c2\u00bb, azaldu du Agirrek.<\/p>\n<p>Lekeitioko jaialdiak ekoizten duen bederatzigarren lana da Sarritsasoa. Hondartza eta itsasoa lanaren parte izatea nahi zuten. Eta antzerkia bainoago, dantza izatea gurago zuten. \u00c2\u00abDantzak tradizio luzea du Lekeition\u00c2\u00bb, nabarmendu du Agirrek. 1998an Aukeran izan zen jaialdian. \u00c2\u00abEgun Arriagarekin eta guzti lan egiten du, baina askok Lekeition ezagutu zuten\u00c2\u00bb, ohartarazi du.<\/p>\n<p>Uztailaren 8tik 10era egingo dute Lekeitioko 22. Kale Antzerki Jaialdia. Besteak beste, festibalean ohitura bihurtu den correfoc-a izango da uztailaren 8an, Castelloko (Herrialde Katalanak) Scura Splats taldearen eskutik. Deabru Beltzak Bilboko taldeak The Wolves obra ikusgarria emango du uztailaren 9an. Frantziako talde sonatuak ekartzeko ohitura dute Lekeition, eta aurten Marseillako Generik Vapeur izango da uztailaren 9an, Bivouac kalejirarekin. Horretaz gain, Eidabek Kanpanolue 11 salto gehiago eskainiko du uztailaren 9an. Talde eta emanaldi gehiago ere izango dira festibalean. <\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.dantzan.com\/albisteak\/dantzaz-konpainia-sarritsasoa-lekeition\/image_preview\" width=\"450\" \/><\/p>\n<p>>> dantzan.com: <a href=\"http:\/\/www.dantzan.com\/albisteak\/dantzaz-konpainia-sarritsasoa-lekeition\">Dantzaz Konpainiak Sarritsasoa aurkeztuko du Lekeition<\/a><\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"&quot;Sarritsaoa&quot;. Sarrionandiaren poesia dantzan\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Itsasotik hondartzara iritsitako naufragoen rola jokatuko dute Dantzaz konpainiako dantzariek Sarritsasoa obran. >> berria.info: Sarrionandiaren poesia dantzan Lekeitioko Jaialdiarekin ekoitzitako lana aurkeztuko du Dantzaz taldeak uztailaren 8an: &#8216;Sarritsasoa&#8217; Irune Berro Koadro bat aurkeztu nahi du Josu Mujikak. Eta koadro horrekin ikusleen barrena mugiarazi, zer sentitua eman. Lekeitioko (Bizkaia) Isuntza hondartzako irudi bat erakutsiko du koadro [&hellip;]<\/p>\n<div style=\"padding-bottom:20px; padding-top:10px;\" class=\"hupso-share-buttons\"><!-- Hupso Share Buttons - http:\/\/www.hupso.com\/share\/ --><a class=\"hupso_toolbar\" href=\"http:\/\/www.hupso.com\/share\/\"><img src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/buttons\/share-medium.png\" style=\"border:0px; padding-top:5px; float:left;\" alt=\"Share\"\/><\/a><script type=\"text\/javascript\">var hupso_services_t=new Array(\"Twitter\",\"Facebook\",\"Linkedin\",\"StumbleUpon\",\"Digg\",\"Reddit\",\"Bebo\",\"Delicious\"); var hupso_toolbar_size_t=\"medium\";var hupso_url_t=\"\";var hupso_title_t=\"&quot;Sarritsaoa&quot;. Sarrionandiaren poesia dantzan\";<\/script><script type=\"text\/javascript\" src=\"https:\/\/static.hupso.com\/share\/js\/share_toolbar.js\"><\/script><!-- Hupso Share Buttons --><\/div>","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":"","_share_on_mastodon":"1"},"categories":[33,32],"tags":[],"share_on_mastodon":{"url":"","error":""},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/684"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=684"}],"version-history":[{"count":9,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/684\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":693,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/684\/revisions\/693"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=684"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=684"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.literaturakoadernoak.org\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=684"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}