ATARAMIÑE 07

Urtero bezala, Ataramiñek euskal errepresaliatu politikoen sorkuntza lanak plazaratzen ditu liburu honetan. Euskal preso zein iheslariek, orriotan sakabanaturik, beren egoerari buruz hitz egiten digute, beren ametsei, proiektuei edo ideiei buruz. Ipuinak, poemak, istorioak, koadroak, marrazkiak, argazkiak... adierazpen artistiko ugariz baliatzen dira bakoitzaren barne mundua islatzeko. Isolamendua, atxiloketak, maite direnen ausentzia, bizipen ugariz osatua dago liburu hau. Batzuetan gogorra, bestetzuetan xamurra, Ataramiñe´07-ren irakurketak errepresaliatuek bizi duten egunerokotasunaz zerbait irakatsiko digu, baita duintasunaz eta elkartasunaz ere.

Parte hartzaileak: Alfontso Etxegarai, Oier Goitia Abadia, Joseba Artola, Mikel, German Urizar, Joseba Sarrionandia, Amaia Urizar, Iñaki Gonzalo Casal, Joxe Karlos Apeztegia, Oier Gonzalez Bilbatua, Urtzi Zubizarreta, Jokin Urain, Zorion Zamakola, Asier Kintana, Fernando Alonso, Elorri, eta iheslariak.