ATARAMIÑE 07

Urtero bezala, Ataramiñek euskal errepresaliatu politikoen sorkuntza lanak plazaratzen ditu liburu honetan. Jokin Urain, Iñaki Gonzalo Casal “Kitxu”, Joseba Sarrionandia, Fernando Alonso, eta espetxean, erbestean zein deportazioan aurkitzen diren beste 15 gizon eta emakumeren testigantza bizia aurki daiteke liburu honetan.
Ataramiñe, 2007. 205 orrialde. euskaraz/gaztelaniaz

Prezioa 15 €

ATARAMIÑE... KANTUZ!! CDa

Errepresaliatu politikoen poemetatik abiatuta sortutako abestiak aurkituko ditugu CD honetan. Euskal musikagintzako musikari zein kantari ezagun ugarik parte hartu nahi izan du: Alex Sardui, Drogas, Anje Duhalde, Iñigo Muguruza, eta beste asko. 11 kantaz osatutako diskoa.
Prezioa 10 €

ZIMAREN ABENTURAK

Bere herrian jazoko diren gertakizun miragarri batzuen ondorioz, Zimak Manex pirata ezagutuko du eta itsasoak zeharkatzeari ekingo dio irrikaz. Belen Gonzalez Peñalvaren testuek eta Kepa Etxebarriaren ilustrazioek piraten eta argitu beharreko misterioen munduan murgilduko dituzte haurrak.
Ataramiñe, 2007. 117 orrialde. euskaraz. 12 urte arteko haurrentzat
Prezioa: 15 €

CLAUDE GUEUX. VICTOR HUGO (Zorion Zamakolaren Itzulpena)

Zorion Zamakola Ibaibarriaga euskal preso politikoak, Ataramiñeren eskutik, Victor Hugoren Claude Gueux liburuaren itzulpena dakarkigu. Claude Gueux kondenatua protagonistatzat harturik, eta Clairvaux-ko espetxe frantziarrean kokaturik, bere garaiko sistema sozial, judizial eta penalaren kritika zorrotza luzatzen digu Victor Hugok liburu honetan. Angel Zelaietaren hitzaurrea.
Ataramiñe, 2007. 77 orrialde. euskaraz
Prezioa: 8 €