 |
Errepresaliatu
politikoen poemetatik abiatuta sortutako kantuez osaturik, euskal
musikagintzan
aritzen diren musikari zein kantari ezagun ugarik parte hartu du elkartasuna
ikur gisa duen bilduma honetan. Kantuak, berriak eta Mikel Mundiñano
Zato eta Joxe Olaizola Animal musikari nafarrek
konposatuak, musikari zein kantari euskaldun ugarik bere egin eta disko
honetarako bereziki grabatu dituzte Altxatune Prod. estudioan, Jorge
Etxebarrieta Txortxen begiradapean.
Parte
hartzaileen artean aurki ditzakegu:
Alex Sardui, Enrique Villareal Drogas, Iñigo Muguruza,
Francis Diez (Doctor Deseo), Anje Duhalde, Xabier Silveira, Andoni
Basterretxea
(Delirium Tremens), Gorka Armendariz (Leihotikan), Brigi (Koma), Jony
(Kaotiko), Maider Ansa, Juanpa Agirre, Lander (Lor), Gerry, Gentza
Madariaga
eta Ion Remen (Sarkor), Ruben Garatea (Skasak) eta beste hainbat eta
hainbat musikari.
Musikari hauek moldatutako poemak errepresaliatu politikoen lumetatik
irtendakoak dira. Patio zoko batean, txarto argiztatutako
isolamendu ziega batean, erbestean, herri arrotz bateko bizileku are
arrotzagoan
ekin zioten barne bizipenak idatziz jartzeari. Fernando Diez, Joseba
Sarrionandia, Sergio Garcia Razkin, Pello Mariñelarena, Enrike
Letona, Gerry Adams, eta iheslarien hitzak entzuteko aukera izango
dugu
disko honetan.
|