Zorion Zamakola Ibaibarriaga
Euskal preso politikoa.
Ermuan jaio zen 1965. urtean. 2001. urtean atxilotu eta espetxeratu zuten. Ipuin ugari idatzi eta argitaratu ditu. Horien artean: Ez dut biharko argirik ikusiko, Ataramiñe’02 liburuan jasotzen da (XI Edizioko Euskarazko lehen saria jasotako ipuina. Bilboko Udaleko Kultura eta Turismo saila); Eskutitzak berandu datoz eta Euskal footing-a, Ataramiñe´07 liburuan argitaratuak; Gilles Perrault-en Bi epaile frantziarrentzako eskutitza liburuaren itzulpena (Txalaparta, 2007). Gaur egun Clairvaux-ko espetxean daukate preso.