[musika CDa] “Ametsen txokoan”

2013, 14 martxoa

Ibon Muñoa Eibarko presoak argitara emandako Ametsen txokoan bizi naiz poema liburuko olerki batzuk musikatu eta bertsionatu dituzte Eibarko hainbat taldek. Eroa Nazan, Napoka Iria, Norman, Ekinocio, Josu Gil eta Mikel Arrieta musikariek hartu dute parte proiektu honetan. Kantak 2012ko udazkenean grabatu ziren Legarreko lokaletan eta azaroaren 30ean aurkeztu zituzten Eibarren. Estilo ezberdinek bat egiten dute diskoan. CDarekin batera abestien letrak eta Mikel Zarrabe presoaren irudiekin osatutako liburutxoa banatzen da. Diskoan dauden abestiak Askatu barrura, barrutik mundura (Mikel Arrieta), Mundu gaizto batean II (Norman), Mundu gaizto batean I (Eroa Nazan), Zalantza I (Napoka Iria), Mundu gaizto batean VIII (Ekinocio) eta Mundu gaizto batean III (Mikel, Josu, Pulgi) dira.

Proiektu hau musikarien beraien ekimenez sortu eta gauzatu da. Ataramiñeren zigiluarekin argitaratu da, liburuaren osagarri, beraiek horrela proposatuta.

CDa erosteko

Diskoa bost euroan dago salgai, Eibarren Karrika eta Areto tabernetan eta Ataramiñeren produktuak saldu ohi diren lekuetan.

Bestela ere, pastorekantautore@gmail.com helbidera egin daitezke eskaerak.

Zuzenean entzun

mp3 formatoan deskargatzeko

01.Askatu barrura, barrutik mundura Mikel Arrieta.mp3
02.Mundu gaizto batean II Norman.mp3
03.Mundu gaizto batean I Eroa Nazan.mp3
04.Zalantza I Napoka Iria.mp3
05.Mundu gaizto batean VIII Ekinocio.mp3
06.Mundu gaizto batean III Mikel, Josu, Pulgi.mp3

Koadernoa



01.Askatu barrura, barrutik mundura Mikel Arrieta.mp3



02.Mundu gaizto batean II Norman.mp3


03.Mundu gaizto batean I Eroa Nazan.mp3



04.Zalantza I Napoka Iria.mp3


05.Mundu gaizto batean VIII Ekinocio.mp3


06.Mundu gaizto batean III Mikel, Josu, Pulgi.mp3



>> berria.info: Abesti bilduma bat osatu dute Zarrabe eta Muñoa presoen hitz eta lanekin

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Iruzkinak