Mikel Orbegozoren “Preso Nago” komiki liburua aurkeztuko du Ataramiñek abenduaren 2an Iruñean

2010, azaroa 27



Mikel Orbegozo
euskal preso politiko donostiarrak eginiko PRESO NAGO komiki liburua aurkeztuko du Ataramiñek datorren ostegunean Iruñean.

Aurkezpena Iruñeko LA HORMIGA ATOMIKA liburudendan egingo da, 11:30etan.

>> Preso nago.pdf

Abiapuntua hori izanik burutu du Mikel Orbegozok komiki bilduma hau. Preso egoteak ez baitu esan nahi askatasuna lapurtu diotenik, ezta gutxiago ere; sormenaren bitartez eskuratzen du presoak bere askatasuna.

Komikigintzan autodidakta dugu Mikel Orbegozo eta lan honetan, aurretik egindako komikien isla ere sumatzen da, hori bere ingurukoek baino antzematen ez duten arren. Lan honekin saltoa eman eta bere sormena eta askatasun grina kolorez adierazten dio liburu honetara bere arreta zuzentzen duen orori.

Espetxeko bizimoduaz ari da, barneko sentipenetaz, gauza txikienetaz ere, baina baita espetxeetan isla duen gure herriaren aurkako estrategia errepresiboaz. Duintasuna kolpatua, elkartasuna zigortua eta maitasuna ere kriminalizatu nahi den garaiotan, Mikelek salaketa lana egiten du, ikuspuntu ironiko eta umore puntu batekin ondua.

Mikelek esaten duen moduan, ezkutatu nahi den errealitate gordin honen aurrean, bizitzari irrifar batekin aurre egiteak apur bat libreago bihurtzen gaitu.

Komikia salgai egongo da Durangoko liburu-azokan, Ataramiñeren saltokian.

Iruzkinak