Xabier Sanchez Erauskin “La cuenta de los pasos”

2019, 26 otsaila

La cuenta de los pasos
(Diario libre de un forzado ~ Nanclares de la Oca)
Xabier Sanchez Erauskin
Ediciones Vosa, Madrid, 1988
Poesia

Ilustrazioak:
Satur Idarreta

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk

1983. urtean Xabier Sanchez Erauskin kartzelara sartu zuten urte bateko espetxe zigorra betetzera. Garai hartan Punto y Hora aldizkariko zuzendaria zen Xabier, eta aldizkarian argitaratutako artikulu birengatik espetxeratu zuten. Bederatzi hilabete egin zuen Langraitz espetxean. Kartzelaldi horretan idatzi zituen La cuenta de los pasos liburuko poemak.

Satur Idarreta kartzelatik irten berria zen liburu honetako ilustrazioak egin zituenean. Carabanchelen eduki zuten preso, prebentibo. Ez zuten inoiz epaitu baina.

→ Wikipedia: Xabier Sanchez Erauskin
→ argia.eus: Xabier Sanchez Erauskin, lubakiko kazetaria

Zure beste liburu bat, La cuenta de los pasos. Hor espetxeko zure bizipenak kontatu dituzu.

Espetxean nengoenean beste liburu bat ere plazaratu zuten, nire sinadurarekin: El delito de opinar. Horretan Punto y Hora-n plazaratutako artikulu sail bat bildu zuten, editorialak, sententziaren testua, eta abar. Horretan epilogoa Jose Bergaminek idatzi zuen, egin zidan bisitan oinarrituta. Marrazkiak Satur Idarreta hernaniarrak egin zituen; bera ere espetxean egon berria zen.

La cuenta de los pasos espetxean egindako halako eguneroko bat da, poesiaz osatua. Niretzako hori da nire libururik autentikoena, noski, barrutik ateratakoa da. Hor ageri dira pasatu ditudan une txarrak, eta abar. Madrilgo VOSA argitaletxeak atera zidan. Blanco Chivitek bultza ninduen horretara. Blanco Chivite Txiki eta Otaegirekin egon zen heriotzera kondenatuta, eta FRAPP mugimenduko beste hiru kide ez bezala -hauek ere fusilatu egin baitzituzten- indultua lortu eta bizirik ateratzea lortu zuen.

Xabier Sanchez Erauskin, lubakiko kazetaria

Share

Iruzkinak