“Ametsen txokoan bizi naiz”, Ibon Muñoa Arizmendiarrieta

2011, Azaroa 28 | Iruzkinak ezgaituta



Ametsen txokoan bizi naiz
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
Ataramiñe, 2011. Euskaraz
Neurriak: 10,5 x 15 zm.
352 orrialde.

Azaleko irudia: Mitxel Zarrabe
Hitzaurrea: Trunboi

Irakurri / Deskargatu hemen:

>> Ametsen txokoan bizi naiz.pdf (zuzendutako bertsioa)
>> Irakurri on-line
>> e-book eta beste formatu batzuetan

Ibon Muñoa (Eibar) 2000. urtean atxilotu zuten. 2000-2011 tarte hauetan Valdemoro, Kordoba eta Puerto I espetxeetan idatzitako 162 poema eta bertso kronologikoki antolatuta biltzen ditu liburu honek.

Izenburuak dioen bezala, Muñoaren ametsekin topatuko gara liburua irakurtzean, ametsaK hitz-neurtuan. Oroimenak eta desioak, askatasuna eta kartzela, zapalketa eta burruka… agertuko zaizkigu ezinbestez, lehenengo orritik azkeneraino euskal preso politikoaren ametsetan.

Zuzenketak

Ametsen txokoan bizi naiz liburua 2011. urtean argitaratu genuen. Geroztik, egileak, Ibon Muñoak, hainbat zuzenketa egin dizkio inprimatutako bertsioari. Hartara, orain liburua zuzenduta deskargatu eta irakur dezakezu sarean eskura daukazun bertsioan.

Ibonek agindutako zuzenketak kontsultatzeko: >> zuzenketak.pdf

HITZAURREA

Mandiolako kardantxilluak kaixolako kalandresari biharraren gaiñian.

Hamar urte honetan, jakiñekua dok kalandres hori, preso hakela hainbat kaixolatan eta hire gorputza katigu dakelakuan, harrokerixaz gaiñezka dabizela, adurra darixola, hezi habelakuan. Ez jittuek hire modukuak ezagutzen!!

Han hago kardantxilluon libertadian alde egin dualako herri honek iñoren bende luzaruan jarraittu ez deixan. Baiña hire burua gure artian dagok, Arrateko zelaixan, Untzagan, Bidebarrixetan, Txantxazelain…

Badakik Jose keridok esaten zebana?. Jose keridok jiñuan eze Gorostaballeko kardantxilluak eta Mandiolakuak diferente joten dabela kantua. Batak txorrotxioka egiten ei jok eta bestiak txiotxorroka. Hau dok markia! horretan be burrukia!! Belarri zorrotzekuak zittuan gure aurrekuak, burrundara gutxiago be bajeuan eta. Arraten “terrorista” deittu zeuana pajaro galanta izango zuan bera be ba!! .

Kultura trukaketa aittatzen dok horrenbaten eta ideala litzakek. Makiñabat denpora emon juagu geure baztar honetan iñona hartu eta geuria emoten eta txikixak giñan arren eutsi egin jetsagu gaur arte. Baiña kolonialismo kulturalak indar larregi jakak gaur egun, bendian, nortasuna gorde daigun. “Handixak txikixari zor dio baiña zapaltzen badau zer dio”. Entzunda eukiko dok zenbait basarrittatik semeren bat edo beste Arabara bialtzen ebela kastellanua ikasten, baiña euskal senik etxuen galtzen, euskeraz pentsatzen jarraitzen juen. Gaur hizkuntza ofizialtzakua dok euskeria, baiña uste juat eze erderaz pentsau eta bizi dala jende mordoska bat. Karlistaden gaiñian Joseba Tapiak argitaratu daben diskuan karlistak zein liberalak euskeraz jiharduek, bertsotan ez eze, euren arteko harremanetan be.

Ondo goguan dittuk paraje ederrak hik be!! Belaguako goilarrak, zeru urdin gardenak, trumoiaren danbatekuak, izarrez jositako zulo baltza….. Zenbatek ete jok maitasunaren bidia aurkitu pagadixen freskuran, edurraren legunian!! Bake billa jo dok Santakruzera, kristautasunak eraldatu parajera eta jentillekin jardun. Eibarrek be bajittuan bere jentillak eta. Gure aittarengandik jaso najuan jentillarena, baiña hurrengo baten kontauko deuat, oin luzeegi joko leukek bestela.

Lekutan dabixaz hire kirikixuak! Aurki hazittarako be ez dok bat bera geratuko. Dagon lekuan agertu egiten dok, kamiñuan autuak zapalduta edo sagastiren baten sagar karriuan. Baiña Eibarren laster ez dok bedarrik be ikusiko. Derrigor jan bihar jakok mendixari zati eder bat han eta hemen, albobidia ebagi nahi dalako autopistia bertan egon arren; etxiak hegixetan jaso biharra kaleko hutsei erreparatu barik; poligono barrixak asmau eta zaharrak gatxetsi… Gure herriko ikur identitarixua dok: paisajiak zementu hutsa eta autoridadiak zerrautsa. Ala solimaua?

Gogorra dok duhintasunari eutsiko bajako, pertsona moduan tratau zaittien, lagunik blastiau ez deixien edo ebaindu dabenari alkartasuna erakusteko, janari opor egin biharra! Norberan tripazorrixak ahaztu eta munduko gosiaz gogoratzen haiz. Etxakixat zelan kabitzen jaan gorpurtz mehe horretan hain bihotz haundixa. Baiña, erregular, danerako emoten jok; kabida itzela dakalako besarkatzen dok maiteñua basarriko berotasunian, amaren bularretik eran umetzaroan, keizpia atzian duala Arrajolara igo, etxeko laratzan usaiñak urrupatu aitta eta amarekin batera. Ama juan zuan eta zilborestiak lotuko zaittue azkenerarte. Aittaren barretxuak aztarrena laga deuk barruan eta hortxe jarraittuko jok haizen arte.

Eskutitzak, bisittak dittuk ausnartu eta harenbaten sublimau. Kemena emoten deuek eta itsasorako aterik bako kai horretan lihor mingotsa dastatuz bizi ahal izateko. Urriñeko bortuan artzain harek maixuki agertu juan bertsoz bere egoera tristia eta amaren eza hola kantatu:

Maitatuaz sobera
nintzelarik haurra
ez nekien nik zer zen
amaren beharra
bortu batian orai
niz bakar bakarra
amaz oroitz orduko
heldu zaut nigarra

Hobe bortuan bahengo eta ez Puerton, baiña jokuan kartak bihar dan moduan jokatzen bajittuagu, akaso urrin barik, alkar besarkatzeko aukeria izango juagu eta jentillen begiradapian Nafarroa berreraikitzen hasi geinkek geure kasa hartzaren besarkadatik aske.

Ekin biharrari ondo hoia eta!!!!

Trunboi

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Iruzkinak

Comments are closed.