Oier Goitia “Egia baten egunerokoa”

2018, azaroa 30

Egia baten egunerokoa
Oier Goitia Abadia
Ataramiñe, 2018
Poesia
Hitzaurrera: Ion T. Barrena
Irudiak: Iker Moreno Ibañez
136 orrialde. 15 x 21 cm.

Gezurra
egia izan daiteke
baldin eta
Bulebarreko ezkerreko espaloitik
edo eskubikotik
zoazen
korrika

HITZ-AURREA

Bulebarraren alde batetik korrika jardun ohi genuenok uste genuen beste aldean eta beste aldera egin ohi zutenen egiak ezagutu-aitortu-laztandu-damutu-jaso-hartu… ezkero bakoitzak bere egiarekin, bulebarraren alde batetik edo bestetik baina zumardi berean jarduteko modua egingo genuela.

Uste genuen, gainera, gezurrak herrena zuela berekin.

Ez genuen sinetsi nahi euren herrena gure hanka biko korrikaldia mututzeko gai zenik.

Ulertu dugu eurak eta gu ez direla lehengo eurak eta gu? Eta Bulebarrean beste aldera abiadan zirenen artean ere bazirela “gu” lakoak.

Egiaz Oier Goitiak idatzi dituen lau olerkik marraztu dute eguneroko honen zentzua, batzuk «condena» «injusto» hitzagatik aldatu eta santifikatu dutenean, berriz ere besteen egiak ezagutu-aitortu-laztandu-damutu-jaso-hartu beharraz hitz egitera eraman nahi gaituztenean. Egia errepide bazterretan ezkutatu asmo dutenen zoru etikoa abiapuntu.

Egiaren parte da Lizarra-Garazi garaian ihes egin eta orain Murtzian duten lagunaren eguneroko aldrebes hau. Preso egon den orok bere gutunetan topatuko dituen pasadizoekin, preso egon den ororen egia eta batzuk preso egon direla gogoratzen duen ororen egia.

Egietako baten egunerokoa da hau, hegitik egiarako bidean edo…

Ion T. Barrena #2010026261

Iruzkinak