Ataramiñe’12

2012, 28 azaroa



Ataramiñe’12
Euskal errepresalitatu politikoen literatura koadernoak
2012
Neurriak: 15 x 21 zm.
267 orrialde.


Azaleko irudia: Mikel Zarrabe Elkoroiribe

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk

Ataramiñe’12an parte hartu dute

Teresa Toda Iglesia Hitzaurrea
Aratz Estonba Iturriza Poemak
Alfontso Etxegarai Atxirika Los hijos de la arcilla
Mikel Antza Invictus | Kandela pizteko behar dena
Fernando Alonso Abad Séptimo día del séptimo mes
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta Bertsoak
Zigor Garro Perez Dagbok
Aitor Lorente Bilbao Nazien heriotza zentroetako erresistentzia
Xabier Aranburu Muguruza Bertsoak
Joxe Karlos Apeztegia Jaka Kronikak
Jokin Urain Larrañaga Zain gaudenon denbora
Aitzol Iriondo Yarza Artherria | Bazatoz, umore?
Joseba Sarrionandia Uribelarrea Poemak
Mikel Zarrabe Elkoroiribe Marrazkiak
Itziar Plaza Fernandez Marrazkiak
Joseba Galarraga Arrona Marrazkiak
Julen Atxurra Egurrola Pototo Marrazkiak
Mikel Orbegozo Etxarri Marrazkiak
Itziar Moreno Martinez Marrazkiak
Jon Aingeru Otxoantezana Badiola Kirru Marrazkiak
Gorka lupiañez Mintegi Marrazkiak

Mikel Ibañez Oteiza

Ataramiñe’12 honetan omenaldi xumea egiten zaio Mikel Ibañez Oteiza (Elgoibar 1954.11.11 – Eibar 2011.04.07) errepresioaren ankerrak eragindako gaixotasunaz hildako azken euskal preso politikoari, kontrazalean bere aipamena eginez.

Hitzaurrea Teresa Toda Iglesia

Sormen Kolektiboa

Euskal preso politikook, izandakoak zein gaur egun oraindik hormatzarren artean dihardugunok, ondo baino hobeto dakigu sormena eta irudimena kartzelari aurre egiteko tresna baliotsuak direla, bai barnean daramaguna lantzeko, baita ere kanpoan ditugun pertsona maitatuekin harremanak sendotzeko, estimatzen ditugula erakusteko.

Sormen horren emaitzak forma ezberdinetakoak dira. Ideiak esaldi eder bihurtuta, ipuinak eta eleberriak sortzen dira; koloreekin jolastuz, naturak, lagunek, Euskal Herriko ezaugarriek margoetan bizia hartzen dute; marrazki artistikoak edo komiki gisakoak ere bai lantzen dira. Joste-lan piloa dago, arropa asmatzen, apaintzen; gurutze-puntukoak…; aproposak diren material xumeekin, apaingarri paregabeak egiten dira; eta, toki batzuetan, buztina, zura edo larrua lantzeko aukerak daude. Halaber, fundamentuzko materialik ez dagoenean, edozein gai birziklatzeko sekulako kapazitatea du EPPKk!

Ekoizpen hauen fruitu gehienak, politenak ia beti, ez dira inoiz publikoak, baizik eta senide zein lagunentzat bereziki sortuak. Hartzaileek pozez janzten edo erabiltzen dituzten heinean, hurkoengana iristen dira, baina, funtsean, gure harreman pertsonalaren erakusleak dira. Gure eskulanek, kartzelak kanpokoekin lotzen ditugun maitasunezko hariak moztea lortu ez duenaren mezua daramate, kartzelero askoren amorraziorako.

Hala ere, esan genezake idazlanak nagusiak direla gure artean. Bai? Ba, bai. Zenbat gutun ateratzen dira astero-astero Estatu espainoleko zein frantziarreko espetxeetatik? Ez al dira hauexek, hain zuzen ere, presoen idazlan mimatuenak? Eremu pribatuan geratzen dira, baina zenbat gogo, ahalegin, sentimendu, denbora… eskaintzen diegu! Bihotzetik isurtzen zaizkigu.

Gutunak gurasoentzat, askotan espetxeko egoera xamurtuz, gehiegi kezka ez daitezen. Seme-alabentzat, ipuin edota tradizioak transmititzen, jostalari, hain oztopatuta dagoen aita-amatasuna ureztatuz. Amodiozko izkribuak, goxoak, pikaroak, konplizeak, alaiak; baita, aldizka, tristeak ere. Laguntzako gutunak, agian, familiari esaten ez diona zaiona kontatzen, edo gure bizipen arruntak barregarri bihurtzen. Moduluz modulu eta kartzelen arteko gutunak, lagunek, kideek, elkarren berri ematen.

Giza altxorra da Euskal Herriko hainbeste etxeetan urtez urte aberasten doan orri multzo izugarri hori. Gutun haietan, baita eskulanetan ere, EPPKren historia borrokalaria zein presoen kalitate humanoa ehunduta dago.

Dena dela, idazlan batzuek salto egin dute argitara. Liburu dezente loratu dira burdinen artean. Baita Ataramiñek azken urteetan zehar bere orrietan bildutako kolektiboaren harribitxi txikiak ere.

Ezin dut sarrera hau bukatu idazten ari naizen bitartean Josu Uribetxeberria eta beste 13 kide gaixoek bizi duten egoera latza aipatu gabe. Dispertsio eta espetxe politika mendekatzailearen adierazle garratza da! Besarkada handia zuentzat!

Kordobako espetxetik

Share

Iruzkinak