“Bakarmortuko kronikak”, Mikel Antza

2011, abendua 5

Bakarmortuko kronikak
Mikel Antza
Ataramiñe, 2011.
Neurriak: 15 x 21 zm.
207 orrialde.

Azaleko irudia: Joseba Arregi Erostarbe

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk

Mikel Albisu 2004. urtean atxilotu zuten Biarnon, Marixol Iparragirre emaztearekin eta semearekin batera. Bat-batean, Estatuaren zanpatze makinaren zurrunbiloan aurkituko du bere burua, artean ezezaguna zitzaion “munstroaren” barrenetan, bakartuta, isolatuta. Kartzelako hasierako isolamendu garai horretan idatziak dira liburu honetan bildutako kronikak.

Kartzelak irentsia ez izateko, norberak hobeki egokitzen zaion jarrera hartzen du. Isolamenduaren aurrean, idaztea izan zen nik hautatu nuen defentsa tresna. Hastapenetik ohartu nintzen tortura zuriaren bidez zigortu behar nindutela, eta gertatzen ari zitzaidanarekiko distantzia jartzea erabaki nuen, senez esango nuke.

Planeta ezezagun eta gaizto batean bat-batean esnatzen den kazetari ausartaren mozorropean babestu nuen nire burua. Jasanaraziko zizkidatenek izatearen sakonenean zauritu ez nintzaten, umorea zeharo galdu eta betirako ez mikazteko baliagarri izango zitzaidalakoan.

Iruzkinak