“EGIN”eko kazetariak askatzeko eskatu du PEN Internationalek

2013, iraila 12

> EUSKAL PEN KLUBAK: #EGIN eko kazetariei buruzko ebazpena #PEN kongresuan #Islandia n. Aho batez onartu da, ez aurkakorik ez abstentziorik.

> GARA: «Egin»-eko kazetariak aske uzteko eskaera egin du PEN Internationalek

Literatura eta adierazpen askatasuna lantzen duen PEN International erakundeak mundu zabaletik igorri diren hamasei ebazpen eztabaidatu eta bozkatu ditu Islandian egunotan egin duen 79. kongresuan.

Sirian, Errusian, Mexikon eta, besteak beste, Txinan gertatzen diren adierazpen-eskubidearen urraketa larriak aztertzeaz gain, Europar Batasunean jazotzen diren kasuak izan dituzte hizpide.

Hain zuzen, horien baitan, Euskal PENek «Egin» egunkariaren aurkako «bidegabekeria» aurkeztu eta salatu zuen.

Iragan astelehenean Idazle Espetxeratuen Batzordean eztabaidatu eta onartu ziren kasuak Biltzar Nagusira iritsi ziren. 70 herrialde eta zentrotako 200 idazlek baino gehiagok parte hartu zuten, eta aho batez onartu «Egin»-i buruzko ebazpena, aurkako edo abstentzio botorik gabe.

PEN Internationalek hala, Estatu espainoleko agintariei dei egin die «adierazpen askatasuna erabiltzeagatik giltzapean direnak» aska ditzaten.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Iruzkinak