Kartzelako sukaldaritzaren sekretuak

2017, maiatza 29

Kartzelako sukaldaritzaren sekretuak

[Gotzon ARANBURU] Kartzelan ez da askatasuna soilik galtzen, elikadura egokia izateko aukera ere murritza da. Norberak bere jakiak prestatzeko gailuak eta trikimailuak, eta horiek erabiltzeko era, espetxeko kulturaren zati dira, presoek elkarri trasmititzen dioten jakinduria. Eskura dituzten bitarteko urriekin sukalde bat prestatzeko gai dira, Urretxuko gaztelekuan Oier Gonzalez eta Ibon Elorrieta preso ohiek erakutsi duten moduan.

Giltzapeko Sukaldaritza
Josu Urrutikoetxea

Irudiak: Mikel Zarrabe
Argitaletxea: Hiru, 1996.

Josu Urrutikoetxeak Muret-eko espetxe frantziarrean burdin artean emaniko urte luzeetan, gose greba ugariak barne, ondu zituen honako errezetok. Mikel Zarrabe, Josuren mahaikidea, arduratu da liburuaren apaintzeaz.

RSS literatura koadernoak ataramine

Iruzkinak