Ibon Muñoa: “Eitzagan lez, beharra heriotza denean”

2020, 19 apirila


Argazkia: argia.eus

EITZAGAN LEZ, BEHARRA HERIOTZA DENEAN

1
Segurtasunaren aurrean
dirua hobesten denean,
olan, eraikuntzan, garraioan…
beharginak arrisku bizian,
XXI.mendean gaurdaino
kapitalista zekenen erruz,
istripuak geurean barra-barra
ondorio latz eta goibelekin.
Enpresarioak ohoratuta,
sindikatuak, berriz, gaitzetsita,
gobernuen jarrera etsigarriaz
auzoetan nahitaez atsekabea,
beharginak biluzik laga ordez
lan baldintza eskasekin,
osasuna berma diezaietela
lanaren emaitza onura izan dadin.

2
Eitzagako hondakindegian
kolapsoa iragarrita zegoen,
bi behargin eta autopista
luperiak zaborpetu zituen,
kudeaketa maltzurki burututa
Verter Reciclyng iruzurgile,
ikuskapenak nahita txarto eginda
Eusko Jaurlaritza erantzule.
Amiantoak erakutsi du
berekoiek egindako malezia,
ke pozoitsuak salatuta gaizkia
Eibar, Ermua, Zaldibar… haserre,
Alberto eta Joaquin zuen patu gaitza
bihozgabeen bidegabekeria,
zuentzat maitez ihintzaren dirdira
Ama-Lurraren laztan eternala.

Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
Kordobako espetxean

Iruzkinak

Bilatu blog honetan:

txio-txio


Kartzela kontuak


→ #EspetxeanIdatziak ←

→ Galtzetan gordetzeko ←

→ "Txabolotik" bloga ←

→ @ManexZubiaga ←











Euskal Preso Politikoen Kolektiboa

kalerainfo aldizkaria [kalerakalera.eus]

  • kalerainfo 11 → PDF
  • kalerainfo 10 → PDF
  • kalerainfo 9 → PDF
  • kalerainfo 8 → PDF
  • kalerainfo 7 → PDF
  • kalerainfo 6 → PDF
  • kalerainfo 5 → PDF
  • kalerainfo 4 → PDF
  • kalerainfo 3 → PDF
  • kalerainfo 2 → PDF

Presoen egoera



Jarraitu

Kontaktua

Atalak

Admin








Creative Commons
lizentzia baten menpe




Software librea
erabiltzen dugu



TOR projektua