[bertsolari.eus] ZIEGATIK BERTSOTAN IX • JOXE DOMINGO AIZPURUA

2020, 5 urria


[ZIEGATIK BERTSOTAN IX] Joxe Domingo Aizpurua
bertsolari.eus

Xabier Aranburu Xomorro-ri, Nanterre espetxe frantziarretik 2004an jarri nion hau, berak bidalitakoei erantzuna eman nahian:

Gaua kantu bilakatuz
maitasunaren izarrak
espainetatik dario
bihotzaren irrifarrak
hitzak argitutzen ditu
sentimenduen sugarrak
ta bertsoa margotzen du
zure lumaren indarrak
txanpon berean uztartuz
argiak eta itzalak
zuri beltzeko argazkitan
amets galduen zirrarak
kolorez jantziko ditu
egunsentiko ortzadarrak
amodioa laztanduz
arratsaldeko langarrak.

····

Ondorengo hauek 1992ko urrian jarri nituen Fleuryko espetxean, Usurbilen Senideak elkarteak antolatutako jaialdira bidaltzeko.

1
Udazkeneko arratsaldetan
leihatilatik begira
zaharkitutako jantzietatik
zuhaitzak biluzten dira
hosto idorrak dilindan dabiltz
hego haizean dirdira
iragan hurbil baten heriotz
jostaketen ikusmira
geroan erneko diren sabel
erraietan jira-bira.

2
Denboraren erreferentzia
eten gabean badoa
arratsaldeko iluna eta
egun sentiko lanbroa
enbor zaharretik erdituko da
izkutukako gogoa
izardi gorriz idatzia ta
gizaldietan jasoa
historiakin zorretan gaude
har zagun konpromisoa.

3
Izotz urtuak irristan darrai
ama errekaren bila
bere bidean daramalarik
lurraren negar isila.
Itsas zabalaren magalean
kantu hau entzun dadila,
enbor zaharraren adar gazteak
loretan daude pil-pila
milesker zuri entzule eta
agur zuri Usurbila.

Iruzkinak

Bilatu blog honetan:

txio-txio


Kartzela kontuak


→ #EspetxeanIdatziak ←

→ Galtzetan gordetzeko ←

→ "Txabolotik" bloga ←

→ @ManexZubiaga ←











Euskal Preso Politikoen Kolektiboa

kalerainfo aldizkaria [kalerakalera.eus]

  • kalerainfo 11 → PDF
  • kalerainfo 10 → PDF
  • kalerainfo 9 → PDF
  • kalerainfo 8 → PDF
  • kalerainfo 7 → PDF
  • kalerainfo 6 → PDF
  • kalerainfo 5 → PDF
  • kalerainfo 4 → PDF
  • kalerainfo 3 → PDF
  • kalerainfo 2 → PDF

Presoen egoera



Jarraitu

Kontaktua

Atalak

Admin








Creative Commons
lizentzia baten menpe




Software librea
erabiltzen dugu



TOR projektua