[bertsolari.eus] ZIEGATIK BERTSOTAN X • TXIPLAS

2020, 5 urria


[ZIEGATIK BERTSOTAN X] Txiplas
bertsolari.eus

 

 

Hauxe da espetxera sartua izan ondoren egin nuen lehenengo bertsoa. Herriko txokoan ipintzeko bidali nuen.

Preso baina libre

Askatasuna bilatu nahian
ta ezin aurkitu garaiz.
Bihotza triste neukala sarri
nenbilen aurpegi alaiz.
Kanpoan libre nintzalakoan
preso sentitzen nintzen maiz.
Gaur espetxeko burdin artean
baina libre sentitzen naiz.

Beste hauek, bata bazkal ostean eta bestea afal ostean eginak dira. Katuaren kontu hori egia da, gainera, Alcala Meco espetxeko etxartean, gauean, katu pare bat edo ibiltzen baitzen.

Bazkal ostean

Gaurko garbantzuak be
gogorrak ta hotzak,
puxkarri jokorako
ze aproposak.
Alboko leihotik
behera jaurti jozak.
Nik aproban ipini
guran neure hortzak,
handi zorrotzak
nahiz euki gogortzat,
hainbeste ez dozak.
Lar gogor jagozak,
osorik jaten hasi
beharko gozak.

Afal ostean

Gartzelan gertatzeko
handia ez da hau,
afaltzeko orduan
gertatu berau.
Haragia bistan ta
derrigorrez barau,
leihoa ireki eta
jaurti egin dot brau!
Katu batek miau
baina geldi dirau.
Horrek harritu nau.
Hi be egingo hau.
Usain egin ondoren
bertan itxi dau.

Share

Iruzkinak