Emakumeen espetxea, antzerki

2011, 10 otsaila

>> berria.info: Emakumeen espetxea, antzerki

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Antzerki Tailerrak azken lana estreinatuko du gaur Donostian

Presas<$> lana obra korala da; hamalau pertsonaiaren ahotsen bidez kartzelaren mendeku asmoa azaltzen du. / MARTINKO

Espetxean diren emakumeen bizimodua, mundua eta ametsak agertzen dituen antzezlan bat estreinatuko du gaur Nafarroako Unibertsitate Publikoko Antzerki Tailerrak Donostian: Presas.

Ignacio del Moralek eta Veronica Fernandezek sortu dute antzezlana, eta Oscar Orzaizek zuzendu du.

Drama da Presas. Emakumeentzako kartzela batean gertatzen da istorioa, duela hainbat hamarkada. Baina, egileek argitu dutenez, gaur gerta zitekeen, hemendik oso urrun izan gabe. Lan korala da: hamalau pertsonaiaren ahotsak entzuten ditu ikusleak, eta bakoitzak bere istorioa kontatzen dio. Presoak dira haietako zortzi, zaindariak bi eta gizonezkoak lau. Kontakizunon bitartez, muturreko egoeren berri emango dute pertsonaiok, ikusleengan sentimendu kontrajarriak eragiteko asmoarekin. Gorrotoan eta mendekuan oinarrituriko kartzela hori irudikatzeko, kate eta panel mugikorrez osatutako egitura bat atonduko dute agertokian.

Amaia Uhartek, Ariane Irurek, Aroa Perezek, Leire Sanchezek eta Clara Julianik antzezten dituzte presoetako batzuk. Antzezlanerako propio sortu du Javier Urtasunek musika. Eta Virginia Orozek koreografia landu du.

‘PRESAS’

Noiz. Gaur, 18:30ean.

Non. EHUko campuseko Barriola eraikinean, Donostian.

Share

Iruzkinak