“Al margen de la izquierda”, Fernando Alonsoren nobela berria

2012, 19 abendua

Al margen de la izquierda“, Fernando Alonso euskal preso politikoaren nobela berria argitaratuko du Txalaparta etxeak. Liburuak 250 orrialde izango ditu eta 2013ko martxorako kaleratuko dela iragarri du Txalapartak.

Al margen de la izquierda

Sestaoko PSOEko alkatea etxetik ateratzear da, handik gutxira eginen den osoko bilkurara joateko asmoz, baina orduan, bat-batean, bere asmo guztiak aldarazten dituen dei bat jasotzen du. Alkatea heltzen ez dela ikusita, alarma guztiak pizten dira udaletxean: bahiketa bat?

Laurogeita hamarreko hamarkadan gaude, Euskal Herriak egoera politiko eta sozial latza bizi zuen garaian, baita Bizkaiko Ezkerraldean ere, jakina. Inguru horretan, “demokraziaren” eta politika “antiterroristaren” alde egiteko aitzakiaz, mafia politiko jakin batzuek bere negozioa egiteko aprobetxatu zuten egoera.

Ustelkeria eta babes politikoa ardatz duten bilbe horiek, garaian autoreak Egin kazetan salatu eta ezerez judizialean desegin zirenak, kazetaritza eta fikzioa uztartzen dituen liburu berezi honetako ardatz dira.

Fernando Alonso

Fernando Alonso Abad (Sestao) kazetaritza ikasketak burutu zituen Leioan, 1984an. Urte horretan bertan Nikaraguara joan zen, eta sandinistekin bizi izan zen Jinotegan, orduko ingurunerik gatazkatsuenetarikoa zena. Herrialde hartako egoerari buruz idatzi zituen artikulu eta argazki-erreportajeak Punto y Hora, Deia eta El País egunkaritan argitaratu zituzten.

1992an Egin argitalpenean hasi zen lanean, hasieran ikerketa taldean eta Euskadi atalean ondoren; 1996ko abuztura arte jardun zuen, alegia, ETAko kide izateaz akusatuta Guardia Zibilak Hernanin atxilotu zuen arte. Ordutik Espainiako hainbat kartzelatan izan da. Txalaparta argitaletxean hauek kaleratu ditu: El repartidor de sueños (2000) ipuin-bilduma, ¿Por qué luchamos los vascos? (2004) saiakera eta horren katalanezko bertsioa Per qué lluitem els bascos? (2007). Hiru etxean, Una flor en el Juzgado nobela argitaratu du. Ataramiñen, El Silencio del Infierno nobela laburra argitaratu zuen, 2003an.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Iruzkinak