Ihes Puntua. Aitzol Gogortza preso lagunari, musika, gutuna, bertsoak

2013, 11 ekaina

“Ihes Puntua. Aitzol Gogortza preso lagunari, musika, gutuna, bertsoak” ekimena aurkeztu zuten igandean Oreretako Niessen Kulturgunean.

>> argazkiak: Errenteria-Oreretako sortzaileak, Aitzol Gogorzarekin

Aitzol Gogorza larri gaixo dagoen hamabost euskal preso politikoetako bat da. Egun Basauriko espetxean daukate preso. Ihes puntua ekimenean, Aitzol aske uzteko aldarria zabaldu nahi izan da sormenaren bitartez.

Ihes puntua ekimenak disko batean du abiapuntua: udazkenean herriko sortzaile talde batek Aitzol Gogorza laguntzeko xedez jarri zuen abian grabaketa. Diskoan parte hartu dute honako artistek: Iñigo Legorburu, Mikel Markez, Lander Garro, Kashbad, Oier Guillan, Juxe Goenaga, Iñigo Susperregi, Arrate Arozena, Joxemari Carrere, Korumba, Eider Rodriguez, Sorkun, Itziar Amenabar, Ainara Lasa, Jon Miner, Urtzi Ibarguren, Eneritz Gurrutxaga, Jose Luis Gurrutxaga eta Arkaitz Miner.

Diskoa 7 euroan eskuratu ahal da. Ekitaldia eta diskoa, oro har, muturreko egoeran dauden preso guztiei zuzenduta dagoela jakinarazi dute egileek, eta bereziki, Errenteria-Oreretako euskal preso politikoei.

Ekimena zabaltzeko honako bideo hau ere prestatu dute:

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Iruzkinak