Harpidetza kanpaina

2014, 3 abendua


Harpidedun izateko, aukeratu harpidetza mota txartelan, idatzi zure datuak, eta bidali ataraliteratura[a bildua]gmail.com helbidera.

Bestela ere, txarteleko datuak e-mezu edo erantsitako testu dokumentu batean bidaltzearekin nahikoa izango da.

Durangoko Azokan ere Ataramiñe-Euskal Preso Politikoen lagunak saltokian bertan -Barrenkale 38-39- harpidetza egiteko aukera izango da.

Bi xede ditu harpidetza kanpaina honek:

→ Banaketa erraztea. Liburuak zure etxean jasoko dituzu, zuzenean, bidalketa koste erantsirik gabe.

→ Ataramiñe ekimena sendotzea. Harpidetza kopuru finko bat egiteak bermatu egingo du Ataramiñeren jarduera.

Zalantzarik izanez gero idatzi ataraliteratura[a bildua]gmail.com helbidera.

LAGUNDU PRESOEN LANAK KALERA ATERATZEN… EGIN ZAITEZ HARPIDEDUN!

literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org

Share

Iruzkinak