Preso politikoek egindako lanak zentsuratu ditu Donostia 2016k

2016, azaroa 17

→ berria.eus: Preso politikoek egindako lanak zentsuratu ditu Donostia 2016k
→ naiz.eus: Donostia 2016 censura obras de presos y expresos políticos vascos en una exposición
→ berria.eus: Donostia 2016k euskal presoen artelanak zentsuratu ditu
→ berria.eus: Ainhoa Oiartzabal Azketa Presoak, lekurik gabe
→ naiz.eus: Donostia 2016 censura obras solo por ser de presos o expresos vascos
→ naiz.eus: Editoriala LLEGAR A LA CENSURA CON TAL DE INVISIBILIZAR A LOS PRESOS
→ naiz.eus: PABLO MARTE «Una exposición que trata un tema espinoso está casi obligada a evidenciar los conflictos»
→ berria.eus: IÑIGO ARANBARRI Zikiña Kenduta
→ berria.eus: DARIO MALVENTI «Ikusi ere egin gabe zentsuratu zuten obretako bat»
→ naiz.eus: JOSETXO ETXEBERRIA, MAITANE SAGASTUME, SERGIO GARCIA RAZKIN Y SERGIO LEZKANO PRESOAK KALERA, PRESOEN ARTELANAK KALERA

[berria.eus] Preso politikoek egindako lanak zentsuratu ditu Donostia 2016k

‘Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak’ erakusketan sartu behar zituzten, baina erretiratu egin ditu kultur hiriburutzak.
Erakusketan ikusgai dagoen lanetako bat. Erakusketan ikusgai dagoen lanetako bat.

Giltzapean —espetxean, zentro psikiatrikoetan edota adin txikikoentzako zentroetan— dauden pertsonen lanen artelanak erakustea du helburu erakusketak, eta gaur goizean aurkeztu dute Koldo Mitxelena Kulturunean. Han bertan, eta Pablo Berastegi D2016ko zuzendari nagusia eta Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatua ondoan zituela, egin du salaketa Pablo Marte erakusketako komisarioetako batek —besteak Aitor Izagirre eta Mafrion Cruza dira—. Komunikatu bat irakurri du Martek eta jakinarazi erakusketarako jasotako obra batzuek “zentsura jasan” dutela. Era berean, obra horiek ez diotela inorri minik edo kalte egiten adierazi du Martek: “Ez ditugu konpartitzen zentsurarako arrazoi moduan erabili dituzten argudioak”.

Berastegi ondoan zuten komisarioek eta berehala erantzun behar izan du. Haren iritziz, “ETAko presoek” egindako obrek “terrorismoaren biktimak mindu ditzakete”. Hala eta guztiz ere, onartu du obrak beraiek ez dutela inor mintzeko edukirik. “Baina Donostia 2016k erakusteko askatasunaren aurretik jarri du biktimen sentsibilitatea”. Ez komisarioek ez Berastegik berak, ez dute adierazi nahi izan zein preso diren erretiratu dien obren egileak. Donostia 2016 bulegoko ordezkariek, dena dela, jakinarazi dute preso politikoek eta preso ohiek egindako obrak direla, marrazki bilduma bat, margolan bat eta bideo film bat, hain zuzen ere.

Denis Itxasok berak ere esan du obren edukia ez dela arazoa izan, eta bai, ordea, zein diren egileak. Donostia 2016ren gai nagusia elkarbizitza dela adierazi du Kultura diputatuak: “Kulturaz hitz egitea justiziaz, memoriaz eta enpatiaz hitz egitea da, eta egile batzuen obra erakusteak mindu dezake biktimen sentsibilitatea”. Preso politiko eta preso ohi batzuen lanak erakustea “Donostia 2016ren asmoen kontra” egon litekeela ere adierazi du.

RSS literatura koadernoak ataramine

Iruzkinak