Alfontso Etxegarai, 32 urte deportatua

2017, uztaila 27

1985eko uztailaren 27an EGIN egunkariak zabaldu zuen albistea: “Francia deporta hoy al Ecuador al refugiado vasco Alfonso Etxegarai“.

1986ko abuztuan Ekuadorretik São Tomé irlara eraman zuten. Harrez gero, bakartuta dute bertan.

Gaur 32 urte egindo ditu deportazioan.


Deportazioaren lekukotasuna

Regresar a Sara
Alfonso Etxegarai

Argitaletxea: Txalaparta. 200 orr.

Regresar a Sara (EZ DAGO OSORIK)

Zer egiten dute hainbeste euskadunek hamar urte baino gehiagoz konfinatuta Hirugarren munduko hainbat herritan? Erantzuna, liburuaren izenburuak dioen bezala, honako hau: euskal deportatu politiko baten testigantza irakurtzeko gonbitea.

Sagarren denbora
Dokumentala
Zuzendariak:Josu Martínez eta Txaber Larreategi.
Gidoia: Josu Martínez eta Txaber Larreategi.
Ekoizpena: Txema Uriarte eta Haizea Belza.
Argazkia: Hibai Castro.
Musika: Arkaitz Miner, Ruper Ordorika, Maddi Oihenart eta Eñaut Etxamendi.

→ Sagarren denbora TRAILERRA 04:47 [youtube.com]
→ Sagarren denbora OSOA 01.07.36 [argia.eus] [vimeo.com]

Kristiane Etxaluz xiberotarra eta Alfonso Etxegarai bizkaitarra ezohiko bikotea dira. Biak gaztetik lotuak Euskal Herriaren askapenerako borrokari, beren maitasuna sorterritik 7.000 km-tara bizitzera kondenatuta daude, Alfonso Afrikako irla tipi batean baitaukate aspaldi, deportaturik. Baina erbesteak erbeste, Bidasoaren Herrian dauzkate biek begiak eta sagarren denboran bihotzak; oraindik iristear den sagarren denbora emankorrean.

Hitzezko txalupak
Alfonso Etxegarai / Josu Martinez

Argitaletxea: Elkar. 2011.

Osabari gutunak. Bloga

Ez dira botilan sarturiko mezuak: itsaso eta lur urrunak zeharkatu bai, baina ez dira bidean galtzen, badakite nondik datozen eta nora doazen. Josu Martinezek eta Alfonso Etxegaraik gutunak idazten dizkiote elkarri, eta bide batez irakurle orori. Norbere bizimoduaz idazten diote batak besteari: eguneroko gorabeherak, pozak, ilusioak, minak… Baina, aldi berean, gure herriaren egoerak kezkatzen ditu: bere buruaren jabe izan nahi eta bizirik irauteko borrokan dabilen herria, bidegurutze historiko batean dagoena, kontraesanez eta zalantzaz josia.

La Memoria. “Deportación. Una memoria alejada”
Elkarrizketa

Info7 irratia, 2016.05.23

→ ENTZUN > La memoria. Alfonso Etxegarai.mp3 [54.50 m]

Deportados. El testimonio de Kristiane Etxaluz.pdf
2013

Iruzkinak