“Urkamendira bideko erreportaia”, Julius Fucik

2018, iraila 7

Urkamendira bideko erreportaia
Julius Fucik
euskaratzailea: Elena Ituarte
Txalaparta, 1988

Liburua osorik. ekarriak.armiarma.eus → Urkamendira bideko erreportaia

Julius Fucik-en Urkamendira bideko erreportaia

Berlingo Plötzensee espetxean urkatu zuten 1943ko irailaren 8an, duela 75 urte, Julius Fucik kazetari, idazle eta militantea. Txekoslovakiako Alderdi Komunistako kide sorreratik, kazetari lanak uztartu zizkion militantzia lanari. Eta naziek Praga okupatuz geroztik, erresistentzia lanari. 1942ko apirilean atxilotu zuten, luzaz torturatu Pragako Prankrac kartzelan, eta 1943ko udan Berlinen epaitu eta heriotzara zigortu zuten. Atxiloaldiko 13 hilabeteetan Urkamendira bideko erreportaia izenburuko diarioa idatzi zuen, atxiloaldi eta torturen kronika gordin eta latza, haren alargunak eskuratu eta 1947an argitaratua. Elena Ituartek euskaratua, Txalaparta argitaletxeak kaleratu zuen 1988an, orain osorik eskaintzen dizueguna.

Literatur Emailuak. 2018, irailak 8 ostirala

Iruzkinak