“A ambos lados del muro” antzeztuko dute Bilbon maiatzaren 14an

2011, 3 maiatza

Bilbon Komite Internazionalistek antolatuta burutuko diren “Munduko preso politiko guztiak askatu!” jardunaldien barruan, Patxi Zamorok idatzitako “A ambos lados del muro” liburuan oinarritutako obra antzeztuko du Movimiento No Out taldeak.

>> noiz : maiatzaren 14an, larunbata. 19:30etan
>> non : Bilborock. Bilbo

Emanaldiak kartzelako azpimundua erakusten digu eta pertsona preso batentzat hainbat gaik duten balioaz mintzatzen zaigu: iragana, oroitzapenak, maitasuna, zigorrak, etorkizuna, elkartasuna, bidegabekeria, oraina, heriotza, askatasuna eta abar. Hori guztia 2×3 metroko zigor gela batean.

Aktore bat eta piano-jotzaile bat arduratuko dira obra eszenaratzeaz. Testua zuzena, garratza, adierazgarria eta dibertigarria da, eta gorputz adierazpen landu baten bidez hainbat tokitara garraiatuko gaitu, haietako bakoitzean gertaera jakin batzuk biziarazteko (batzuk liburuan kontatuak eta beste batzuk ikuskizunaren teatralizaziorako asmatuak). Hori guztia osatzeko, “Bizitza ametsa da” obra klasikoko Segismundoren neurtitzak izanen ditugu, bai eta zuzeneko musika ere, zeinak istorioaz gozaraziko baitigu jazzaren erritmoan (bluesa, soula, ragtimea, eta abar).

LABURPENA

Bere azken ihesa prestatzen ari da; behin betikoa, balioko duena. – “Ez dut hemen hil nahi”-. Aldi honetan bakarrik saiatu beharko du. Beno… bakar-bakarrik ez: “Francesco” bere laguna ondoan du, bere irudimenetik eta “Bizitza ametsa da” dramatik ateratako jazzeko piano-jotzailea. Haren melodiak eta hitzak izanen ditu konplize, bai eta burdin arteko ilargi gatibua ere.

Iheslaria Patxi Zamoro da, F.I.E. S. kategorian sailkatutako lehen presoa. 18 urte eman zituen barrenean, baina lehenbiziko egunetik gogor borrokatu zen horma haien aurka, eta horrek ehunka urteko kondena ekarri zion. Bere hitzetan esanda, “kartzelaren barruan kartzela” jasan behar izan zuen.

“…laster nire azken arnasa emanen dut, baina hau idatzita geldituko da, eta beharbada zuk, hau irakurtzen duzun horrek, nik ezin izan nuen zerbait egin ahalko duzu ziega batean usteltzen diren ahaztu horien alde.” Patxi Zamoro

>> BIDEOA. Jardunaldien iragarkia
>> Informazioa
>> Kartela
>> Kuña.mp3

Share

Iruzkinak