[BIDEOA] ARTE DELA MEDIO: Oihana Garmendia eta Itziar Morenoren erakusketa.

→ Eraikiz Kolektiboa web orria / youtube bideo kanala RSS literatura koadernoak ataramine

Share

Ibon Muñoarekin, “Bidean gaude, aurrera goaz, joan zirenekin” liburuaren aurkezpenean

Atzo aurkeztu genuen Eibarko Beleko tabernan Ibon Muñoaren hirugarren liburua: Bidean gaude, aurrera goaz, joan zirenekin. Ibonen Muñoaren urtebetetzea ere bazen atzo, eta zorionak bidaltzeko talde argazkia egin ondoren, liburua egiteko auzolana erakusten duen bideoa ikusi genuen. “Opariaz” hitz egin genuen, oparia liburua irakurtzea dela, eta azken batean irakurketaren hartu-emanaren oparia dugula, Ibonentzat eta irakurlearentzat. […]

Share

Maiatzaren 18an aurkeztuko dugu Ibon Muñoaren “BIDEAN GAUDE, AURRERA GOAZ, JOAN ZIRENEKIN” liburua

Maiatzaren 18an, asteazkenarekin, aurkeztuko dugu Ibon Muñoaren hirugarren liburua: Bidean gaude, aurrera goaz, joan zirenekin. Eibarren izango da, Beleko tabernan, 19:00etan. Liburuaren aurkezpenarekin batera Oier Gonzalez eta Markel Ormazabalek BURDINAZKO HARIAK, PLASTIKOZKO GOILARA ETA MAITASUN LUBRIKATUA kartzelari buruzko gogoeta musikatua eskainiko dute. Aurkezpenak badu beste ezaugarri berezia: maiatzaren 18a Ibon Muñoaren urtebetetzea ere bada. Hartara, […]

Share

Auzolanean muntatuko dugu Ibon Muñoaren hirugarren liburua

Argazkiak: Irrintzi inprenta Bidean gaude, aurrera goaz, joan zirenekin Ibon Muñoaren hirugarren liburua maiatzaren 18an aurkeztuko dugu, Ibonen urtebetetze egunean, hain zuzen, Eibarko Beleko tabernan. Liburua Irrintzi inprenta alternatiboan inprimatu dugu eta auzolanean muntatuko dugu Eibarko Arrate Kultur Elkartean, larunbat honetan, maiatzaren 7an, goizeko 10:00etan hasita [auzolan deialdia: etorri Eibarko Kulturalera maiatzaren 7an denon artean […]

Share