Leiho mugikorrak sakelan

Leiho mugikorrak sakelan Bixente Serrano Izko berria.info Gaurko hau fintasun osoz diseinaturiko liburu bat dugu. Lehen begiradan, haur literaturako produktu baten aurrean gaudela ematen du. Mikro-ipuinetan murgiltzerakoan, haurrak ikusiko ditugu protagonista ia istorio guztietan. Haurren bihurrikeriak, ametsak, jolasak, begiak, birjintasun lainoa ikusiko ditugu, baina haurren harridurak ere, haurren galderak, ikuspuntuak… helduok sarri zer pentsatu, nola […]

Share

[bideoa] Hiriak Ruper Ordorika | Joseba Sarrionandia

Share

[bideoa] Euskal iheslari politikoen mezua Sarrionandiaren ahotsean

Share

Sarrionandiak gogoetarako leihoak zabaldu ditu ipuin laburren liburuan

gaur8.info «Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako» Joseba Sarrionandiaren lan berriak 133 ipuin labur jasotzen ditu. Hik Hasik kaleratu du, eta helduentzat gozagarri ez ezik, haurrentzat interesgarri izan daitekeela pentsatuta, lana baliatzeko proposamen didaktikoa erantsi dio. Lanak leihoak zabaltzen ditu, bertatik begiratzea irakurleari dagokio. Maider Eizmendi Ipuin bat asmatzea errealitatearen harresian leiho bat zabaltzea da, harginak […]

Share

Ipuinekin leihoak irekiz

berria Argazkia: Ander Lipus, Xabier Mendiguren, Lierni Altube, Joxe Mari Auzmendi, Miren Gaztañaga eta Urko Redondo, liburua aurkezten. Joseba Sarrionandiaren mikroipuin sorta berria kaleratu du Hik Hasik, asmo pedagogikoarekin Kristina Encinar. Hik Hasi egitasmoak hamabost urtez euskal hezkuntzarako baliabideak sortzeko lanari beste bat gehitu dio. Asmo pedagogiko horren ildoari jarraitzen dio argitaratu berri duen lanak: […]

Share

Joseba Sarrionandia / Lierni Altube: “Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako” liburua

Hik Hasi “Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako” liburua Hik Hasik argitaratu berria du, eta datorren astean aurkeztuko du, hausnarketa sustatzeko eta pentsamenduaren autonomia eta ikuspegi kritikoa lantzeko 130 ipuin eta 130 marrazkiz osatutako liburua + lanketarako proposamen didaktikoa. Eskaintza berezia egingo du harpidedunentzat eta kopuru handia eskatzen dutenentzat. Joseba Sarrionandiak idatzitako liburuan aurkezten diren ipuinak, […]

Share

Zilar astea 2010: Joseba Sarrionandia Sarrionandiaren sorterriko oroitzapenez «akordatzen»

gara Durangoko Plateruenak ekimen berezi batekin eman zion amaiera Joseba Sarrionandiari eskainitako lehenengo Zilar Asteari. Ehundik gora lagunek ibilaldi bat egin zuten «Sarri»ren memoriaren mapan. 2004an argitaratutako «Akordatzen» liburuko pasarteak oinarritzat hartuta, Iurretan barrena egin zuten txangoa 1980az geroztik bertan ez dagoen idazlearen oroitzapenei irudia jartzeko. Mitotik etxeko izatera pasa zen askorentzat, «beste Joseba bat». […]

Share

«Sarrionandiak finkatu zuen egun normaltzat dugun literatur hizkera»

berria Literatur eredu propioa ere asmatu eta garatu duela azaldu du Xabier Mendigurenek idazleari eskainiriko Zilar Astean «Gaur egun normaltzat jotzen dugun literatur hizkera Joseba Sarrionandiak finkatu zuen». Argi dauka Xabier Mendiguren Elizegik. «Ez zuen berak asmatu baina berak ezarri zuen, eta lortu zuen nolabaiteko lilura piztea euskarazko irakurleen artean, eta horrekin batera erakutsi zuen […]

Share

Oier Guillan | Lagun antzeztua

argia.com-etik Joseba Sarrionandia antzerkian Azkenaldian Joseba Sarrionandiaren testuek hainbat proiekturen eskutik ezagutu dute oholtza eta herriz herriko publikoa. Poesia taularatu da batik bat, baina baita narraziogintzako testuak ere. Zer dute Joseba Sarrionandiaren lanek antzerkirako baliagarriak izateko? Ez litzateke urrunera jo behar erantzuna topatzeko: hasteko eta behin kalitate literarioa, eta harekin batera belaunaldiz belaunaldi irakurria izatera […]

Share
« Mezu berriagoak