[BIDEOA ~ hamaika.eus] Mikel Antzaren “Atzerria” liburua gaztelaniara itzuli dute

2019, 16 iraila

→ hamaika.eus Mikel Antzaren “Atzerria” liburua gaztelaniara itzuli dute

Mikel Antzaren “Atzerri” liburua gaztelaniara itzuli du Roberta Gozzik; “En país extraño” izenburua jarri dio liburuari. Mikel Antza idazleak eta Garazi Arrula Txalapartako kideak aurkeztu dute Donostiako liburutegi nagusiko sotoan. 2012an argitaratu zen euskarazko alea Susa argitaletxearen laguntzaz. Antzak azaldu du liburua ez dela autobiografia bat baina azpimarratu du bere bizipen pertsonalak jasotzen dituela. Erbestera ihes egin behar izan duen idazle gazte baten hausnarketak, itxaropenak eta desirak bildu ditu idazleak. Liburua Roberta Gozzik itzuli du eta Marixol Iparragirrek zuzendu du. Ezin izan dute aurkezpenera etorri eta idazleak Iparragirreren egoera gogoratu du: abuztuaren 27an estraditatu zuten Frantziako Estatutik eta gaur egun Soto del Realen dago espetxeraturik.

Iruzkinak

Bilatu blog honetan:

txio-txio


Kartzela kontuak


→ #EspetxeanIdatziak ←

→ Galtzetan gordetzeko ←

→ "Txabolotik" bloga ←

→ @ManexZubiaga ←











Euskal Preso Politikoen Kolektiboa

kalerainfo aldizkaria [kalerakalera.eus]

  • kalerainfo 11 → PDF
  • kalerainfo 10 → PDF
  • kalerainfo 9 → PDF
  • kalerainfo 8 → PDF
  • kalerainfo 7 → PDF
  • kalerainfo 6 → PDF
  • kalerainfo 5 → PDF
  • kalerainfo 4 → PDF
  • kalerainfo 3 → PDF
  • kalerainfo 2 → PDF

Presoen egoera



Jarraitu

Kontaktua

Atalak

Admin








Creative Commons
lizentzia baten menpe




Software librea
erabiltzen dugu



TOR projektua